Urteroko urte amaierako bazkaria abenduaren 13an izango da 14:30ean. Kultur Etxeko gimnasioan izango da, lokalean obrak daudelako. Bazkideek zein ez-bazkideek dute joateko aukera. Sarayola kateringak prestatuko du bazkaria eta hau izango da menua: Sarrerakoak: Sarayola entsalada, otarrainxkak berakatzarekin, etxeko frijituak. Lehenengo platera: Bakailaoa piperradarekin. Bigarren platera: Arkume gisatua. Postrea: sorbetea edo gazta flana. Kafea, infusioa eta txupitoak. Prezioa: bazkideek 40€ eta ez-bazkideek 45€, Interesa dutenek izena eman behar dute Nagusien Klubean, eta bertan ordaind behar da. Abenduaren 6an, 15:30-17:00 bitartean. Plazak mugatuak dira. Ostean musika eta dantza egongo da.
Informazio gehiago eta sarreren salmenta hemen.
Ordua: 18:30 Lekua: Kasinoan Hizkuntza: gaztelaniaz Publikoa: 12 urtetik gorakoentzat Sarrera librea edukiera bete arte (behar teknikoengatik, edukiera murriztu egin da)