Save a Girl Save a Generation: irabazi-asmorik gabeko erakundea da, eta emakumezkoen genitalen mutilazioa, behartutako ezkontza nahiz emakume eta neskatoen aurkako edozein indarkeria desagerrarazteko jarduten du. Más Mujeres: berezko kultura, kosmobisio, beharrizan eta begiradetatik abiatuta, askotariko emakumeen garapena eta ongizatea sustatzen eta aldezten duen elkartea da. Data: Otsailak 12, osteguna Ordua: 18:30 Tokia: Lezeaga Aretoa Norentzat: Herritarrak Hizkuntza: Gaztelania Sarrera: Sarrera librea lekuak bete arte Emakumeen mutilazio genitala (EMG) emakumeen aurkako indarkeria mota bat da, eta emakume zein nesken eskubideak urratzen ditu. Topaketa honetan, emakumeen mutilazio genitala zer den eta zer mota dauden azalduko da, hura iraunarazten duten askotariko faktore eta motibazioak, milioika emakume eta neskatoren osasun fisikoaren eta psikologikoaren gaineko eragina, erakundeek Espainian atzemandako dinamikak eta arretarako nahiz prebentziorako gakoak. Gainera, Rompedoras liburua aurkeztuko da. Ohar garrantzitsuak: Jarduera guztiak doakoak dira. Informazio gehiago: laialaudio@laudio.eus eta laudio.eus
Sarrerak hemen eskuratu daitezke.
Hizkuntza: Euskara
Sarrera dohainik. ITSASPEKO 3 ZINEMA SAIO, Donostiako Itsaspeko Zinemaren Nazioarteko Zikloko lan irabazle onenekin. CIMASUB TOUR 25/26 ospatzen ari gara, eta horrekin itsaspeko zinema emanaldien programa zirraragarria eramango dugu. Ekitaldi honek aukera paregabea eskaintzen du itsas mundu liluragarrian murgiltzeko, biodibertsitatea, jasangarritasuna eta ozeanoari lotutako giza historiak bezalako gaiak jorratzen dituzten film labur eta dokumentalen bidez. Ozeanoaren sakonean barrena bidaia honetan parte hartzera gonbidatzen zaitugu, eta entretenimendua eta ingurumen-sentsibilizazioa uztartzen dituen esperientziaz gozatzera.