La Jabonería de la Almendra S. Coop.: Arabako herri eta hirietako ondare materialaren (garbilekuen) eta ez-materialaren (garbi-ikuzleek metatutako ezagutzen) balioa berreskuratzeko programak bideratzen ditu 2020az geroztik. Isabel Mellen:: Ikertzailea eta dibulgatzailea. Data: Apirilak 20, astelehena Ordua: 10:00-12:00 Tokia: Herriko plaza Norentzat: Herritarrentzat Hizkuntza: Gaztelania Galduz joanagatik ere, eduki soziologiko eta etnografiko handiko esparruak dira garbileku publikoak: hirigintza-elementu berriek ordezkatu dituzte horietako asko, eta badirudi oraindik ere zutik dirautenak oharkabean igarotzen zaizkigula begien aurrean. Laudio Bidelagun proiektuaren barruko ibilbide honen helburua da garbi-ikuzleek egindako lana publikoki aintzatestea eta lanlekutzat zituzten espazioek, hau da, garbilekuek kultura-ondare gisa duten balioa berreskuratzea. Izena ematea Galdetegi bidez Telefonoz (deiak edo/eta WhatsApp): 688 78 57 79 Astelehenetik ostiralera, 17:00-20:30 Aurrez aurre: Lezeaga Aretoa (Lamuza 17, behea) Astelehenetik ostiralera, 17:00-20:30 Ohar garrantzitsuak: Jarduera guztiak doakoak dira. Tailerrak aldez aurretik izena eman behar dute. Izena emateko epemuga: jarduera hasi baino 3 lanegun lehenago. Plazak mugatuak dira: izena eman duten emakume guztien artean zozketatuko dira. Laudion erroldatutako pertsonek izango dute lehentasuna. Ludoteka-zerbitzua eskainiko da urte bat edo gehiago duten haurrentzat: beranduenez, jarduera baino 3 lanegun lehenago eskatu beharko da. Informazio gehiago: laialaudio@laudio.eus eta laudio.eus
Apirilaren 20an, astelehena 18:00etan erabilera anitzeko gelan “Etxebizitza eta gazteak: Aukerak eta baliabideak ezagutu”. Hitzaldi hau 18 eta 34 urte bitarteko gazteei zuzenduta dago. Hitzaldien helburua gazteei emantzipazioari lotutako erabakiak hartzeko tresnak eskaintzea da, etxebizitza-aukerak, eskaera-prozesuak eta eskuragarri dauden laguntzak modu argi eta praktikoan azalduz. Interesa duten pertsonek esteka honen bidez eman beharko dute izena, martxoaren 2tik apirilaren 17ra bitartean.