Idoia Eizmendi Aldasoro. Berdintasun teknikaria, kazetaria eta mugimendu feministako kidea. Data: Apirilak 16 eta 23; maiatzak 7, 14 eta 21; ostegunak Ordua: 18:00-20:00 Tokia: Lezeaga Aretoa Norentzat: Emakumeentzat Hizkuntza: Euskara edo gaztelania Feminismoa da munduan aldaketa gehien eragin duen gizarte-mugimendua, eta emakumeen borrokari esker, hobekuntza handiak lortu dira. Hala ere, alde batetik, feminista sentitzen diren emakume askok ez dute feminismoaren proposamen politikoen inguruko ezagutza handirik, eta, bestetik, askotan, eztabaidak oso irisgarriak ez diren kontzeptu eta ideia konplexu samarrez josiak daude. Hori dela eta, feminismoaren oinarrizko kontzeptuak eta proposamenak modu erraz eta ulergarrian ezagutarazteko aukera izango dugu tailerraren bitartez, eta, aldi berean, egungo eztabaida nagusietara hurbilduko gara. Izena ematea Galdetegi bidez Telefonoz (deiak edo/eta WhatsApp): 688 78 57 79 Astelehenetik ostiralera, 17:00-20:30 Aurrez aurre: Lezeaga Aretoa (Lamuza 17, behea) Astelehenetik ostiralera, 17:00-20:30 Ohar garrantzitsuak: Jarduera guztiak doakoak dira. Tailerrak aldez aurretik izena eman behar dute. Izena emateko epemuga: jarduera hasi baino 3 lanegun lehenago. Plazak mugatuak dira: izena eman duten emakume guztien artean zozketatuko dira. Laudion erroldatutako pertsonek izango dute lehentasuna. Ludoteka-zerbitzua eskainiko da urte bat edo gehiago duten haurrentzat: beranduenez, jarduera baino 3 lanegun lehenago eskatu beharko da. Informazio gehiago: laialaudio@laudio.eus eta laudio.eus