Aiaran eraiki nahi duten beste zentral fotovoltaiko baten kontrako alegazioak aurkeztu ditu Udalak

Aitor Aspuru Saez 2024ko ira. 13a, 13:30

Proeiktuak hartuko lukeen eremua.

Aiaran eta Amurrion okupatuko lituzke lursailak Igebelar Solar proiektuak eta Aiarako Udalak argudiatu du azpiegitura energetiko guztien irudi orokor bat behar duela tokiko erakundeak.

Aiarako udalerriak jarraitzen du energia azpiegituren proiektuak metatzen bere gain. Azken urteetan Ferosca I parke eolikoa, Solariako goi-tentsioko linea, energia berriztagarria biltegiratzeko baterien instalazioa Markixanan eta Las Americas 20 zentral eolikoa bere lurraldean eraikitzeko urratsak egin dituzte erakunde publikoek zein pribatuek.

Zerrenda luze horri gehitu behar zaio orain Igebelar Solar azpiegitura fotovoltaikoa, zeina Zaraobeko gainetik gertu egongo litzatekeen, Amurrio eta Olabezarreko lursailak hartuta.

Proiektua Ventaja Solar 8 SL enpresak sustatu du eta 3,44 MW ekoizteko instalazioa izango litzateke. Zazpi lursail okupatuko lituzke; sei Amurrion eta bakarra Aiaran, 3,83 hektarea guztira.

Abuztuaren 14an jaso zuten dokumentazioa

Aiarako Udalaren lehenengo salaketa izan da ingurumenaren gaineko eraginaren ebaluzio txostena abuztuaren 14an heldu zela udaletxera. Hau da, zubi baten bezperan eta hainbat udal langileren oporren erdian.

Horren aurrean, tokiko erakundeak luzapena eskatu zuen, alegazioak ganoraz lantzeko, baina Eusko Jaurlaritzak uko egin zion eskaerari. Ondorioz, Udalak ez du denborarik izan informazioa herritarren artean zabaltzeko, berak nahi zuen moduan. Dena den, tarte urrian izan bada ere, bederatzi Administrazio Batzarrek ere alegazioak sinatzea lortu dute.

Gauzak horrela, Aiarako Udalak argudiatu du helegitea prestatu duelako herrira heltzen ari direlako proiektuak inolako plangintza orokorrik gabe eta egitasmo guztien irudia beharko luketela beharrak eta babesteko inguruak analizatzeko. Udalaren aburuz, Energia Berriztagarrien Sektore Plana egotea da gutxieneko baldintza horrelako erabakiak hartzeko eta, momentuz, ez dago esparru hori arautuko duen dokumenturik.

Are gehiago, Udalak erantsi du planaren zirriborroan ez dagoela aurreikusita Olabezarreko eremu horretan azpiegitura fotovoltaikoak eraikitzea.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide