Aiarako Udalak bilera deitu du gaur azaltzeko herrian pilatzen ari diren energia berriztagarria sortzeko proiektuak

Erredakzioa 2025ko urt. 30a, 11:55

Eskualde osoan agertzen ari dira energia berriztagarriei lotutako proiektuak. / Aiaraldea.eus

18:00etan izango da batzar informatiboa Luiaondoko ludotekan eta helburua da mahairatzea Aiaran pilatzen ari diren energia berriztagarria ekoizteko egitasmoak.

Kudea Go aplikazioa erabiltzeko nondik norakoak eskaini baino lehen, gaur badago Aiaran bestelako bilera informatiboa, Udalak berak deitutakoa. Hain zuzen, 18:00etan Luiaondoko ludotekan egingo duten batzar horretan udalerrian zenbait enpresek bultzatu dituzten energia berriztagarriei lotutako proiektuak azalduko dituzte.

Izan ere, "Markixanan energia biltegiratzeko bateriak ekoizteko eta energia eolikoa bultzatzeko proiektuak -Ferosca I eta Las Americas 20- daude Aiaran eta uste dugu herritarrek ezagutu behar dituztela", aipatu du Karmele Poblacion zinegotziak.

Horrez gain, 2023an Energia Berriztagarrien Sektore Planari egindako helegiteen erantzunen berri ere emango du Udalak, egoera orokorraren irudia izan dezaten aiararrek.

Poblacionek berak erantsi du Udalak aldarrikatuko duela energia beharren diagnosia egin behar dela, lehenik eta behin, eta gero hori asetzeko plan bat, proiektuak ordenatzeko. "Ez orain gertatzen ari dena, proiektuak agertzen dira etengabe eta ez dakigu zertarako", aipatu du zinegotziak.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide