Aianox enpresan hildako behargina gogoratu dute lankideek

Aimar Gutierrez Bidarte 2021ko urt. 5a, 15:15

Abenduaren 29an Murgako Aianox enpresako langile batek bizia galdu zuen, bihotzekoak jota. Aiaraldeko zazpi behargin hil ziren 2020an lanean.

Elkarretaratzea egin dute gaur eguerdian Murgako Aianox enpresako beharginek, iragan abenduaren 29an zendu zen lankidea gogora ekartzeko.

Jose Antonio Lasak, 59 urteko orozkoarrak, bihotzekoak jota galdu zuen bizia, lanera sartu berri zela. Aianoxeko Enpresa Batzordeko kideek “Jose Antonio Lasa gogoan” zioen pankarta bat eutsi dute, zendutako langilearen omenez egindako elkarretaratzean.

Heriotza ez traumatikoen gorakada

LAB sindikatuak ohar bidez salatu zuen Aianoxeko langilearen heriotza, istripu ez-traumatikoak ere lan-istripuak direla nabarmenduz: “Ez dira kasualitatez izaten lan orduetan, eta ez dira zorte txarraren ondorio, enpresariek esaten duten bezala. Jakina da lan baldintza txarrak, presioak eta estresa direla bihotzeko istripuak sortzen dituzten faktore nagusienetakoak”.

2020an Euskal Herrian lanean egondako heriotzen %25 istripu ez-traumatikoen ondorioz izan da, iktusak edota bihotzekoak lanean hiltzeko arrazoi nagusiak bilakatuz

7 hildako 2020an

Lanean hildako 7 beharginekin itxi du Aiaraldeak 2020. urtea. Hurrengoak dira gainerako lan heriotzak:

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide