2021ARI BEGIRA

Zeintzuk izan dira 2021ean gehien ikusitako edukiak?

Erredakzioa 2021ko abe. 31a, 09:10
Aiaraldea.eus atariko irakurleen interes uneak aztertu ditu komunikabideak. / Aiaraldea.eus

1.128.058 bisitari izan ditu Aiaraldea.eus webguneak 2021ean. Audientzia datuak eta irakurleen interesguneak zeintzuk diren jakin nahi?

Une esanguratsu ugari utzi ditu 2021. urteak Aiaraldean. Tubacexeko lan gatazka izan da, ezbairik gabe, bisita gehien eragin dituen jarraipena. Dena den, azpimarratzekoa da ‘Indarkeria matxistaren aurka Aiaraldea dantzan’ dinamikaren jarraipena, webguneko 3. eduki ikusiena izan baita, azala eta Laudioko menuaren ondotik. 

Kazeta lan ikusienak

Kazeta lanen artean, ondorengoak izan dira gehien irakurritakoak:

  1. ‘Indarkeria matxistaren aurka Aiaraldea dantzan’ lehiaketaren bozketa fasearen albistea: (13.848 ikustaldi)
  2. Istripu larria Luiaondon, hiru autoren talkaren ondorioz (7.767 bisita)
  3. Tubacex: 2 atxilotu eta 6 identifikatu langileen protestan (6.573 bisita)
  4. Suzko barrikada eta ertzaintzaren kargak, Tubacexeko greba mugagabearen 43. egunean: (6.571bisita)
  5. Udako argazki lehiaketa (5.450 bisita)
  6. Barrikada, poliziaren argindar mozketa eta tentsio uneak Tubacexeko grebaren 41. egunean (4.061 bisita)
  7. Tubacexen Laudioko lantegiko funtzionamendua erabat gelditzea lortu du pikete feministak (4.025 bisita)
  8. "San Celestinen entzierroa" ospatu dute Tubacexen (3.793 bisita)
  9. Hainbat zauritu Tubacexen grebaren 43. egunean (3.454 bisita)
  10. Langile bat hil da Amurrio obra batean (3.159 bisita)

Bideoei dagokienean, Tubacexen jarraipenak izan du arrakasta gehien:

Gehien klikatutako guneak

Eduki ikusienen artean, hauek izan dira gehien klikatutako estekak:

  1. Atariaren azala: 961.985 ikustaldi.
  2. Laudioko menua: 16.752 ikustaldi.
  3. ‘Indarkeria matxistaren aurka Aiaraldea dantzan’ lehiaketaren bozketa fasearen albistea: 13.848 ikustaldi
  4. Agenda: 11.770 ikustaldi.
  5. Amurrioko menua: 8.831ikustaldi.
  6. Koronabirusaren webgune berezia: 8.329 ikustaldi.
  7. Luiaondoko istripu talkaren albistea: 7.767 ikustaldi.
  8. 2 atxilotu eta 6 identifikatu langileen protestan albistea: 6.573 ikustaldi.
  9. Suzko barrikada eta ertzaintzaren kargak, Tubacexeko greba mugagabearen 43. egunean: 6.571 ikustaldi.
  10. Bilatzailea: 6.117 ikustaldi

Estatistikak

Bisita kopuruari dagokionez, balorazio positiboa egin du Aiaraldea Komunikabideak: "Audientzia datuak onak dira; pandemiak iaz, etxealdia medio, ekarri zuen kontsumo gorakada apaldu dela kontuan hartuta".

  • 2020an 1.174.351 bisita jaso ziren webgunean, eta 2021ean 1.128.058 izan dira. "Beherakada, beraz, txikia izan da, %3,09koa hain zuzen".
  • Erabiltzaileei dagokienez, iazko olatuari "eutsi" zaio 232.105 irakurle gerturatu dira aurten, iaz 240.607 izan zirelarik (-%3.53 jaitsi da bakarrik, komunikabideen kontsumo orokorra nabarmen jaitsi denean).
  • Bisitarien iraupena, ordea, hazi egin da. 2020an 1:42 minutu ematen zituzten bataz beste Aiaraldea.eus atarian, eta 2021ean 1:50 minutu igaro dituzte euskarazko edukiak kontsumitzen.
  • Sare sozialetatik eratorritako bisitak, aldiz, %26,37 izan dira. Guztira, 366.024 bisita heldu dira sare sozialetatik, horietatik %81,99 Facebook plataformatik.

2021. urteak utzitako une esanguratsuenetako batzuk ikusi nahi?

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide