Ertzaintzaren mehatxua Tubacexeko grebalari bati, 'Arkaute Boyz' abestian

Aitor Aspuru Saez 2022ko abu. 29a, 07:00

Tubacexeko greba beste lan batean sartu da: Kosmai Kosin taldearen 'Arkatu Boyz' kantan, hain zuzen. Gorpuzkingz talde ohiko kideek bere lehenengo abestian sartu dute mehatxua.

Kosmai Kosin taldeak apirilean plazaratu zuen bere lehen lana; 'Arkatu Boyz'. Abestiak Ertzaintza du hizpide eta oso kritikoa da poliziarekin. Zentzu horretan, kanta audio mozketa batzuekin hasten da. Sarrera hori guztia dago oinarrituta Amurrioko Tubacex enpresako lantegian grabatutako gertakari batean. Pasarte horretan Brigada Mugikorreko ertzain batek langile bat mehatxatu zuen: "Esaten badidazu berriro gaizkile bat naizela, etorriko zara nirekin", atxilotuko zuela iradokita. 

Berez, bizipen hori guztia hemen ikus daiteke. Izan ere, beharginak ez zion uko egin gaizkile deitzeari eta ertzaina gonbidatu zuen bera atxilotzera.

Ika-mikaren jatorria, Aiataldea.eus-en argitaratutako olerkia

Talkaren zergatia izan honakoa izan zen: Tubacexeko grebalaria ertzainen aurrean hasi zen olerki bat irakurtzen; Gaizkileak. Lana Aiaraldea webgunean argitaratu zen, Ortzadarra komunitateko kideak idatzita. Testuak Aiaraldeko lantegietako greba lantzen zuen, eta hitz oso zorrotzak zituen Tubacexeko jabeen eta eskirolen kontra, baina baita Ertzaintzaren aurka ere:

Nire ahalmen apalean, 
Bi gaizkile mota ezagutzen dut.
Lehenak, gardenak.
Lan gatazka batean, autobus berezian datozenak:
Enpresaren kudeatzaileak, eskirolak
Eta indarkerian trebatu izan direnak,
Autobusaren parean,
Jaurlaritzak bidalitako emakume zein gizonak.
Bigarren motako gaizkileak, faltsukerian arituak.
Irungo eta Hondarribiko desfiletako
Kantinerak bezalako,
Haizemailea mugiarazteko trebeenak.
Tenteak,
Irribarretsuak,
Ondo geratzeko abilenak,
Tontotzat hartzen gaituztenak.
Adibide bat, besterik ez, luzatuko dut airera:
Emakumeen lan-prekarietatea 
salatzen duten bitartean],
Haien agindupean dauden emakume prekarioak 
Existitzen dira. 
Batzuek eta besteek klase bat osatzen dute:
Borreroen eta maskaratuen itzelezko klasea.
Baina ez, ez daude bakardadean
Duintasuna eta lanpostua defendatzen dutenek.
Entzun duzu Lehendakari ohia, ezta, Urkullu jauna?
Badaezpada, neuk gogoratuko dizut
Bere hitzen zentzua:
Aurrera borrokaren ufada tinkoak!

Kosmai Kosinek lekukoa hartu du

Kosmai Kosin Garikoitz Arroyo abeslariak eta Gaizka Lamar DJak osatzen dute. Gorpuzkingz taldeko sortzaileek ibilbide berria abiatu dute proiektu honekin. Bere lehen taldearekin euskal musikara trap doinuak ekarri ostean, soinu elektronikoak jorratzen jarraitzen dute. Arroyo Gaztea Irratiko kolaboratzaile izan da, eta Kosmai Kosin aurkezteko 'Arkaute Boyz' abestia hautatu zuten apirilean. Gero beste hiru abesti plazaratu dituzte. 

Letrari erreparatuta, 'Gaizkileak' olerkiaren bide bera egiten du 'Arkaute Boyz'-ek: 

Gorrotoan hezitaGorrotoaren haziaGorrotoan hezitaGorrotoaren haziaGorrotoan hezitaGorrotoaren haziaGorrotoan hezitaGorrotoaren hazia
Herritik atIkusi nahiZaitut zu zu zuLagun ohi zipaioKalean txakurSasi sikario
Arkaute boyzGym toysArkaute boysEz inoizArkaute boysLarru-bildotsArkaute boysJabeen morroi
Herritik atIkusi nahiZaitut zu zu zuLagun ohi zipaioKalean txakurSasi sikario
Arkaute boyzGym toysArkaute boysEz inoizArkaute boysLarru-bildotsArkaute boysJabeen morroi
Gorrotoan hezitaGorrotoaren haziaGorrotoan hezitaGorrotoaren haziaGorrotoan hezitaGorrotoaren haziaGorrotoan hezitaGorrotoaren hazia
 
Tubacexeko grebaren aztarna
Aiaraldea zortzi hilabetez astindu zuen grebak arrasto ugari utzi ditu, eta asko ez dira atseginak izan. Besteak beste, isun mordoa heldu da grebalarien kontra, Mozal Legea baliatu baitu horretarako Ertzaintzak. 
 
Bestetik, greban atxilotutako lagunen kontrako epaiketak oraindik egin behar dira eta jadanik hiru gaztek badakite 4 urte eta 7 hilabeteko espetxe zigorreko eskaerari egin beharko diotela aurre.
 
Grebak, edonola ere, bestelako eragina izan du, 'pop kulturan'. Esaterako, Cadena SER irrati kateko bi saio komikok, La Vida Modernak eta Hora Veintipicok izan dute hizpide protesten une barregarriak. Horrez gain, gogoratu beharra dago Calvin Kleinek sortutako zenbait diseinuk grebalarien uniformeekin antza izugarria zutela.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide