"Trisart" erakustaldia Orozkoko museoan

Erabiltzailearen aurpegia Zutoia Latatu  Orozko

"Trisart" erakustaldia Orozkoko museoan

Otsailaren 15etik martxoaren 3ra egongo da ikusgai bai Orozkoko herritarrentzat bai gerturatu nahi duen edozeinentzat "Trisart" deitutako erakustaldia Orozkoko museoan.

Horretaz gain, martxoaren 1ean, arratsaldeko 17:00etan,museoan, aerografo-marrazketa zuzenean ikusteko erakustaldiaz ere gozatzeko aukera izango dute gerturatutakoek.

Orozkozko Museoak eta Gorbeiako informazio puntuak 5624 bisitari izan zituen iaz, 2011n baino %5,3 gehiago. Azaldu dutenez ekainean izan zen bisita kopuru handiena, 757 lagun. Urrian 736 pertsona hurbildu ziren, eta abenduan 678. 

175 orozkoarrek Laudioko Garbigunea erabili dute azken sei hilabeteetan

Erabiltzailearen aurpegia Zutoia Latatu  Laudio  Orozko

175 orozkoarrek Laudioko Garbigunea erabili dute azken sei hilabeteetan

Orozkoko Udalak eta Aiarako Eskualdeak 2012ko uztailean sinatutako hitzarmenaren ondoren, udal gobernuak oso positiboki baloratu ditu datu horiek. Erabiltzaileen % 95 partikularrak izan dira, % 1,71 merkatari  txikiak eta, azkenik, % 2,86 erakundeak. 5.613 erabiltzaile izan ditu guztira Garbiguneak, horietatik % 3,12 Orozkoarrak izanik.

Udalak aurtengo aurrekontuaren dirua zertan gastatu nahi duten galdetuko die herritarrei

Erabiltzailearen aurpegia Zutoia Latatu  Orozko

Udalak aurtengo aurrekontuaren dirua zertan gastatu nahi duten galdetuko die herritarrei

Orozkoko Udalak udal-gobernuak martxan jarritako prozesu parte hartzailearen barruan herritarren artean 2013ko udal-aurrekontuak egiteko proposamenak jasotzeko prozesua abian jarri du. Ekimen honen helburua etorkizunean herri-partaidetza ordenatuko duen araudi bat egitea da. Jada, auzoetan zazpi bilera antolatu dira, esku-hartze prozesua azaltzeko eta auzotarren ideiak jasotzeko.

 

"Gardentasunean eta partehartzean oinarritutako politika" galdegin dio Bilduk ADIEri

Erabiltzailearen aurpegia Zutoia Latatu  Orozko

"Gardentasunean eta partehartzean oinarritutako politika" galdegin dio Bilduk ADIEri

ADIEk kaleratutako azken prentsa oharra dela eta, Orozkoko BILDUk  argi utzi nahi izan du bere jokaera bai Zubiaur Eraikuntzak Elkartearen aferan zein beste udal-arlo guztietan. Argitara emandako prentsa-oharrean aipatu dute orain arte mota honetako komunikazio gatazkak eta probokazioak ekidin dituztela, baina Adieren idatzian esandakoa "oso serioa eta larria" dela; "erantzuteko beharrean aurkitu gara".

 

“Bagoaz, hamaika arrazoi ditugulako!” liburuaren aurkezpena Orozkon

Erabiltzailearen aurpegia Zutoia Latatu  Orozko

“Bagoaz, hamaika arrazoi ditugulako!” liburuaren aurkezpena Orozkon

Urte berriarekin batera, Urtarrilaren 4an Independentistak argitaratutako liburuaren aurkezpena egingo da Orozkon. Hitzordua arratsaldeko 19:00etan Museoan izango da. Aurkezpenarekin bat eginez, hurbildutakoak, auzolanean bildutako independentziaren aldeko arrazoiei buruz eztabaidatzeko aukera ere izango dute.

Amurrioko Gazte Asanbladaren eta Udalaren arteko tira-bira ez da bukatu

Erabiltzailearen aurpegia Zutoia Latatu  Amurrio

Amurrioko Gazte Asanbladaren eta Udalaren arteko tira-bira ez da bukatu

Amurrioko Gazte Asanbladak gogor kritikatu du EAJren adierazpena.

Gastronomia asteaz gozatzeko aukera Orozkon larunbateko “ Terreña arrazako Euskadiko VI. Txapelketa”-ren harira.

Erabiltzailearen aurpegia Zutoia Latatu  Orozko

Gastronomia asteaz gozatzeko aukera Orozkon larunbateko “ Terreña arrazako Euskadiko VI. Txapelketa”-ren harira.

Datorren larunbatean, abenduaren 15an, Orozkon egingo den “Terreña arrazako Euskadiko VI. Txapelketa”-ren harira, honen osagarri izango den gastronomia astea antolatu dute.

 Txapelketa Orozkoko Udalak eta Terreña Arrazako Bizkaiko Elkarteak antolatu dute Santa Luziako azokaren egitarauaren barruan. Hegoalden hartuko du lekua eta 14 ganadutegiko 71 abelburu bilduko ditu. Beraz, Orozko lehen sektoreko bilgune bilakatuko da, eta desagertzeko arriskuan dagoen okelatarako arrazaren erakustoki.

“Elikadura burujabetza herriz herri” hitzaldia Orozkon

Erabiltzailearen aurpegia Zutoia Latatu  Orozko

“Elikadura burujabetza herriz herri” hitzaldia Orozkon

Abenduaren 15ean Santa Luzia azoka ospakizunaren harira, Orozkoko herritarrok zein hurbiltzeko prest dagoen edonork “Elikadura burujabetza herriz herri” hitzaldiaz gozatzeko aukera izango du. Ekimena abenduaren 14an gauzatuko da, arratsaldeko 19:00etan Orozkoko museoan.

Umeentzako euskal mitologiaren jardunaldiak Orozkoko udalaren eskutik

Erabiltzailearen aurpegia Zutoia Latatu  Orozko

Umeentzako euskal mitologiaren jardunaldiak Orozkoko udalaren eskutik

Orozkoko Udalaren Kultura Sailak liburutegiaren erabilera sustatzeko jardunaldiak antolatu ditu bigarren aldiz. 2011n ardatza flora eta fauna izan baziren, aurten euskal mitología izango da.

Hamar egunetan zehar euskal mitologiako pertsonaiak era dibertigarri eta atseginean ezagutzeko aukera egongo da. Adin guztientzako liburu erakusketa, ipuin kontalaria, ludoteka eta puzgarri mitologiak izango dira, besteak beste, herrian topa ditzakegun ekimenak.

Ekonomikoki ere positiboki itxi dituzte San Antolin jaiak

Erabiltzailearen aurpegia Zutoia Latatu   Ekonomia  Orozko

Ekonomikoki ere positiboki itxi dituzte San Antolin jaiak

Aurtengo San Antolin jaien aurrekontua 2011koarekin konparatuz 15.000 euro txikiagoa izan arren, kudeaketa onari eta bolondresen lanari esker emaitza positiboekin itxi dituzte kontuak. Aurten, Antolinzaleak jai batzordeak kudeatu ditu jaiak eta emaitza positibo hauen gakoa auzokideen laguntza eskuzabala eta administrazio- kudeaketa eraginkorra izan direla aitortu dute.