Isidro Murga hil da, Egin egunkariko sustatzailea eta herri mugimendu ugaritako kidea

Izar Mendiguren Cosgaya 2019ko api. 27a, 12:11

Isidro Murga -beheko lerroan bigarrena ezkerretik- 18/98 sumarioko zenbait kiderekin. / Mertxe Aizpurua

Gaixotasun baten ondorioz zendu da ezker abertzaleko militantea. Egin egunkariko Administrazio Kontseiluko kidea izan zen, eta 18/98 auzia dela kausa 8 urteko espetxe zigorra bete zuen.

Isidro Murga zendu da, 72 urte zituela. Patxo Murga anaiarekin batera 18/98 sumarioan epaitua izan zen laudioarra, Egin egunkaria sustatzeagatik terrorismoa leporatuta. Ondorioz, 8 urte eman zituen espetxean. 2015ean berreskuratu zuen askatasuna, 69 urterekin:

Laudioko EH Bilduk bere ibilbidea eta Euskal Herriaren alde egindako lana azpimarratu ditu. Gara hedabideak, berriz, konpromisoa nabarmendu du, egunkariak bizi duen kinka azaleratzeko Laudioko talde sustatzailean hartu baitzuen parte herrian hitzaldia antolatzeko. 

Arnaldo Otegik ere izan du laudioarra gogoan: "Gure herriaren askatasunaren aldeko borrokalari nekaezin batek utzi gaitu gaur. Ireki zuen bidea urratzen arituko gara bihar milaka herritar. Agur eta ohore, Isidro Murga! Irabazi arte!". Baita Mertxe Aizpuruak ere: 

Sortuko idazkari Arkaitz Rodrigezek, berriz, Bertol Bretchekin konparatu du, "ezinbesteko horietako bat joan izana adierazteko: "Isidro Murga, herri honekiko konpromisoa kartzelarekin ordaindu behar izan zuena, Bertol Bretchen ezinbesteko horietako bat, joan zaigu. Doluminak senideei, lagunei eta ezker abertzalearen komunitate osoari. Zuri, Isidro, ez adiorik, garaipen egun arte baizik!". Martin Garitanok, berriz, iritzi gutuna igorri dio, Naiz.eus bidez.

Politikagintzan ez ezik, herri mugimenduetan ere pertsona esanguratsua izan da Isidro Murga. Esaterako, Komando Sukaldari elkartearekin batera makina bat herri bazkari prestatu ditu. Horrez gain, Gure Esku Dagoko taldean aritu zen, eta San Blas zein Sagar azoka bezalako ekimenen prestaketetan. 

18/98 epaiketaren harira, Isidro Murga, Patxo Murga eta Pablo Gorostiaga elkarrizketatu zituen Laudioko Dama Beltza ekoizpenak, "EGIN bahitu zuten egunkaria baina isiltzea lortu ez zutena" izeneko dokumentalean:

Agur ekitaldia
Familiak Aiaraldea hedabideari jakinarazi dionez, maiatzaren 2an -ostegunean- izango da agur ekitaldia, 19:00etan Laudioko kasinoan.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide