Arantza Escondrillas, Leire Sanjurjo eta Nagore Tamayo arduratu dira asteburu honetako emanadia antolatzeaz. Margolan erakusketa atondu du Escondrillasek, ostiraletik igandera bisitatu ahal izan dena. Sanjurjo eta Tamayo dantzariek, aldiz, 'Mugimendu laborategia' egin zuten ostiralean.
Hainbat hilabetez luzatutako egitasmoa
Udan abiatu zen Kulturlab 01 egitasmoa, helburu argi batekin: Lamuza parkeak "kultura parke" moduan etorkizunean bete ahalko lukeen funtzioa irudikatzea.
Ordutik hona Laudioko sortzaile ugarik erabili dute itsas-edukiontzietako espazioa euren jarduna garatzeko:
- Ander Perez Puelles.
- Nerea Apodaka.
- Mederi Ferreño.
- Leire Orueta, Aitziber Duarte, Belen Herrero, Boniface Ofogo eta Nerea Puente.
- La Familia Inventada.
- Arantza Escondrillas, Leire Sanjurjo eta Nagore Tamayo.
Argazkiak: Aimar Gutierrez Bidarte