Aiaraldea Komunikabideak erabiltzaileei informaziotik haragoko eskaintza luzatze aldera abiatutako ekimenetako bat da zozketa.
Pertsona bakoitzak behin bakarrik hartu ahalko du parte eskaintza bakoitzean; hau da, izen-abizen bakoitzak zenbaki bakarra ordezkatuko du zozketa poltsan.
Produktu edo zerbitzuren bat zozketatu nahi baduzu, edo bestelako zalantzarik izatekotan, jarri gurekin harremanetan helbide honen bidez erredakzioa@aiaraldea.eus.
Errigora egitasmoaren kutxa txuri eta berde bana (bata arrunta eta bestea ekologikoa) zozketatuko ditu Aiaraldea hedabideak. Egun hauetan, gainera, Errigora kanpaina egiten ari da eta bere produktuen eskaintza berezian parte hartzeko aukera dago.
Irabazleak: Goiatz Urkijo eta Garazi Abrisketa
Physis Versus Nomos taldearen disko berriaren ale bat zozketatuko du Aiaraldea hedabideak.
Irabazlea: Maite Bustillo
Otsailaren 23an -igandea- Satorjator, lurraren bihotzaren bidaia ikuskizuna eskainiko dute Amurrio Antzokian, 17:50ean. Aiaraldea hedabideak emanaldia ikusteko sarrera bikoitza zozketatuko du.
Irabazlea: Arkaitz Quincoces
Herriaren Eskuz Binakako XXIV. Txapelketaren finalak jokatuko dira urtarrilaren 24an, 19:00etan Aretako frontoian. Gazteak 4 1/2, Promesak eta Seniorrak kategorietako kirolariak arituko dira lehian eta EITBk norgehiagokak grabatuko ditu. Aiaraldea hedabideak partiduak ikusteko bi sarrera bikoitz zozketatuko ditu. Zozketa urtarrilaren 16an, osteguna, egingo da, 12:00etan.
Irabazleak: Ainhoa Uriarte Bilbao eta Amaia Mendez Lertxundi
Aiaraldea hedabideak 2 sarrera bikoitz zozketatuko ditu erabiltzaileen artean abenduaren 13an Amurrioko Bañueta Kiroldegian eskainiko duten emanaldiaz gozatzeko. Sarrera bikoitzetako bat, Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkideen artean banatuko da. Ikuskizuna 18.00etan izango da, eta sarrerek 3 euro balioko dute.
Zozketa data: abenduaren 12an, 12:00etan.
Saridunak: Itsaso Arrizabalaga eta Blanca Duñabeitia.
Oharra: Pertsona bakoitzak behin soilik eman ahalko du izena.
Revolta Permanent Ezkerraldeko taldeak "Lobotomiak" diskoa kaleratu du Baga-Biga musika etxearekin. Kopia bat zozketatuko du Aiaraldea hedabideak erabiltzaileen artean.
Irabazlea: Zutoia Latatu
Aiaraldea hedabideak abenduaren 1ean Orozkoko Donibane Aretoan proiektatuko den Soinujolearen semea filma ikusteko 2 sarrera zozketatuko ditu erabiltzaileen artean.
Irabazlea: Virginia Garcia
Aiaraldea hedabideak Errigorako saskiak zozketatuko ditu erabiltzaileen artean. Aurten hiru mota egongo dira: zuria (berezia, 70€), beltza(betikoa, 50€) eta berdea (ekologikoa 60€). Saskiak eskatuta, hauen balioaren %25 Nafarroa hegoaldeko eta erdialdeko euskalgintzari emango zaio. Aiaraldea komunikabidean hiru kutxa banatuko dira, Errigorako lagunei esker: bi irakurle edo erabiltzaileen artean; eta bat Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkideen artean (ekologikoa). Eskaerak egiteko epea, aldiz, azaroaren 20an bukatuko da.
Zozketa data: azaroaren 22an, 12:00etan.
Saridunak: Itziar Azurmendi, Iratxe Granado Olabe eta Pili Pueyo.
Aiaraldea hedabideak azaroaren 10ean ospatuko den Gorobel mendi ibilaldiko inskripzio bat zozketatuko du erabiltzaileen artean. Mendiko Lagunakek antolatzen du ekitaldia, eta izen-ematea zabalik dago urriaren 14az geroztik.
Zozketa data: azaroaren 8an, 12:00etan.
Aiaraldea hedabideak Potxin eta Patxin pailazoen "Basamortuan" ikuskizunaz gozatzeko sarrera bikoitz bat zozketatuko du erabiltzaileen artean. Emanaldia urriaren 27an izango da, 17:30ean Amurrio Antzokian, eta sarrerek 4 euro balio dute.
Irabazlea: Saioa Villaverde Orejón
Urduñako Mendi Lasterketaren III. edizioa egingo da azaroaren 10ean, 9:30ean Foru plazatik abiatuta. Aiaraldea hedabideak lasterketan parte hartzeko dortsal bat zozketatuko du.
Irabazlea: Axier Vivanco
Aiaraldea hedabideak musika disko sorta bat zozketatuko du erabiltzaileen artean. Dientes de Luna, Harria, Mattin Lerissa, Maddi Zubeldia, Larrabideak, Matilda eta Belatz taldeen lanek osatzen dute sorta.
Zozketa data: urriaren 4an, 12:00etan.
Sariduna: Edurne Alava
Aiaraldea hedabideak irailaren 29an Amurrio antzokian izango den "Piano taupadak" emanaldirako sarrera bikoitz bat zozketatuko du erabiltzaileen artean. Izaskun del Cerrorekin batera eskualdeko zenbait artista taularatuko dira.
Zozketa data: irailaren 27a, 12:00etan.
Sariduna: Maita Agirre
Aiaraldea hedabideak irailaren 29an Urduñan izango den herri kroserako dortsal bat zozketatuko du erabiltzaileen artean.
Zozketa data: irailaren 27an, 12:00etan.
Sariduna: Maider Pascual
Aiaraldea hedabideak "Arrastiak Faktorian" kultur emanaldi ziklorako sarreren bono bat zozketatuko du erabiltzaileen artean. Irailaren 20tik urriaren amaiera bitarte, ostiralero egongo dira kultur ikuskizunak Faktorian.
Zozketa data: irailaren 20an, 12:00etan.
Sariduna: Izaskun Martin Abrisketa