Zozketan parte hartu nahi?

Aiaraldea Komunikabideak erabiltzaileei informaziotik haragoko eskaintza luzatze aldera abiatutako ekimenetako bat da zozketa.

Pertsona bakoitzak behin bakarrik hartu ahalko du parte eskaintza bakoitzean; hau da, izen-abizen bakoitzak zenbaki bakarra ordezkatuko du zozketa poltsan.

Produktu edo zerbitzuren bat zozketatu nahi baduzu, edo bestelako zalantzarik izatekotan, jarri gurekin harremanetan helbide honen bidez erredakzioa@aiaraldea.eus.


Matx eta Ibil Bediren kontzertuaz gozatzeko sarrera bikoitza

Matx eta Ibil Bediren kontzertuaz gozatzeko sarrera bikoitza

Matx eta Ibil Bedik kontzertua eskainiko dute azaroaren 18an Faktorian. Aiaraldea Komunikabideak kontzertzuaz gozatzeko sarrera bikoitza zozkatuko du.

Zozketa: Azaroaren 17a, 12:00etan

Amaituta

Lezaun Upategira bisita eta bazkaria Errigoraren 10. urteurrena ospatzeko

Lezaun Upategira bisita eta bazkaria Errigoraren 10. urteurrena ospatzeko

Errigora ekimenaren 10. urteurrena ospatzeko, Lakar udalerrian dagoen Lezaun Upategiko ateak irekiko dituzte parez pare urtarrilean eta otsailean, bisita eta bazkaria eskainita.

Sariduna: Joseba Landaluze

Amaituta

Akerbeltzen 15. urteurreneko kontzertu berezia ikusteko bi sarrera bikoitzen zozketa

Akerbeltzen 15. urteurreneko kontzertu berezia ikusteko bi sarrera bikoitzen zozketa

Akerbeltz erromeriak kontzertu berezia eskainiko du larunbatean Durangoko Landako gunean. 21:00etan hasiko da emanaldia, baina lehenago Andoni Ollokiegi arduratuko da giroa berotzeaz, 19:00etatik aurrera. Ez da gonbidatu bakarra izango, artista ospetsu ugari igoko dira oholtzara erromeriarekin batera abestera: Leire Martinez, Rozalen, Alex Sardui, Zuriñe Hidalgo, Doctor Deseo taldeko Jou eta Francis, Iñaki Ortiz de Villalva, Bamboo Dance eta Yogurinha Borova.

Erromeriak sare sozialetan jakinarazi duenez, sarrera guztiak agortu dira dagoeneko, baina Aiaraldea Komunikabideak 2 sarrera bikoitz zozkatuko ditu ostiralean. Hemen parte hartu daiteke zozketan. 

Sariduna: Iker Arbazaigoitia Ruiz.

Amaituta

Herriko Fest jaialdian parte hartzeko bono bikoitzaren zozketa

Herriko Fest jaialdian parte hartzeko bono bikoitzaren zozketa

Zeberiok hartuko du ospatuko den lehen Herriko Fest jaialdia eta horretarako hiru eguneko egitaraua prestatu dute kontzertuekin (Green Valley, Amparanoia, Bad Sound, Burbuilak, Skabidean...), mahai inguruekin, bertso saioekin, azokekin... Interesdunek zozketa honetan eman dezakete izena, jaialdi osorako bono bikoitza egongo baita jokoan.

Sariduna: Iñigo Sanchez Tejada

Amaituta

Errigorako hiru kutxen zozketa

Errigorako hiru kutxen zozketa

Nafar hegoaldeko uzta euskarari puzka kanpainak hamar urte bete ditu eta Errigorak hiru saski zozkatuko ditu Aiaraldean. 50 euro balio du bakoitzak eta 23 ekoizleren 9 produktu ekologiko eta arrunt uztartuko dituzte saski bakoitzean. Kutxen edukiari buruzko informazio guztia hemen.

Saridunak: Miren Garbiñe Alaña Perez, Ines Urruela Berganza, Garazi Atxabal Iturregi

Amaituta

Liher taldearen kontzertua ikusteko sarrera bikoitzaren zozketa

Liher taldearen kontzertua ikusteko sarrera bikoitzaren zozketa

Aiaraldea Komunikabideak sarrera bikoitza zozkatuko du ostegunean Liher taldearen kontzertu ikusteko. Rock musika banda bira egiten ari da eta geltokia izango du Burubio Kultur Gunean.

Sariduna: Ainize Hernandez

Amaituta

Larrazabal-Jaka partida ikusteko sarrera bikoitza

Larrazabal-Jaka partida ikusteko sarrera bikoitza

Larunbatean jokatuko du Iker Larrazabalek 4 1/2 Eusko Label Txapelketa Aretako frontoian. Gainera, Arkaitz Eskuza ere lehiatuko da bikoteka.

Sariduna: Bego Muguruza.

Amaituta

'Una quimera de vida' liburuaren zozketa

'Una quimera de vida' liburuaren zozketa

Iñigo Martinez Sagastizabal egile eta sortzaile laudioarrak idatzi duen Una quimera de vida eleberriaren alea zozkatuko du Aiaraldea Komunikabideak. Kutsu autobiografikoa duen testua eskuratzeko aukera emango du hedabideak.

Sariduna: Irati Barandika Canton.

Amaituta

Igor Arzuagaren 'Embriagado de infinitos' poesia liburuaren bi ale

Igor Arzuagaren 'Embriagado de infinitos' poesia liburuaren bi ale

Igor Arzuaga musikari eta idazle aretarrak bere bigarren poesia liburua plazaratu berri du, Embriagado de infinitos izenekoa. Aiaraldea Komunikabideak argitalpenaren bi ale zozkatuko ditu.

 

Amaituta

Aretako Trail lasterketako dortsala

Aretako Trail lasterketako dortsala

Aretako Trail taldeak herriko trail lasterketaren V. edizioa antolatu du. Norgehiagoka uztailaren 22an izango da, 18:00etan Aretako zubian. Ibilbideak 13 kilometroko distantzia eta 750 metroko desnibel positiboa dauka, eta bi anoa-postu izango ditu.

Sariduna: Patxi Arregi Añibarro

Amaituta

'Landismo' liburuaren ale baten zozketa

'Landismo' liburuaren ale baten zozketa

Libros de Ruta argitaletxeak plazaratutako Landismo liburua zozkatuko du Aiaraldea Hedabideak. Txani Rodriguezen ipuina ere jaso dute bilduman, zeinak txirrindularitza ardatz hartuta, saiakerak eta literaturazko istorioak elkartu ditu. Egileen artean Peio Ruiz Cabestany, Ander Izagirre edota Ramon Espinar ere badaude.

Sariduna: Juan Antonio Valdes

Amaituta

EHZ Festibalerako sarrera bikoitza

EHZ Festibalerako sarrera bikoitza

Ekainaren 30etik uztailaren 2ra arte ospatuko dute jaialdia eta dozenaka musika talde egongo dira Irisarrin, Soulfly, Gatibu, Willis Drummond edota J Martina, besteak beste.

Ostiralean: Habia, Muare, Liher, J Martina, Kuma No Motor, Willis Drummond, François del mundo, Mandarine,  Belako, Akts, Madmadmad.

Larunbatean: Alarma Morea, MICE, Dia DJ’s, Billie Brelok, Ixabe, Arima, Ada Oda, Nize, Gatibu, Aho Zakil Konekxion, Zetak, Ztah, Krav Boca, Vapa.

Igandean: Atzarbale, Afrika Bibang, Daudane, Sofa, Kolinga, Pisoo & OPH, Kristonak, Estelle.D, Soulfly, FM Belfast.

Lehen zozketaren sariduna: Josu Garaio

Bigarren zozketaren sarinduna: Ainhoa Ayesta

Amaituta

Mendieta elkarteko musika klasikoko kontzertu sortarako sarrera bikoitza

Mendieta elkarteko musika klasikoko kontzertu sortarako sarrera bikoitza

Mendieta Kultur Elkarteak bost kontzertu antolatu ditu Artziniegan ekainean eta uztailean. Musika klasikoa izango da protagonista heldu zein umeentzako emanaldietan eta Aiaraldea Komunikabideak bono bikoitza zozkatuko du.

Sariduna: Mertxe Azkarraga

Amaituta

Pasadena taldearen 'Izpia' diskoaren zozketa

Pasadena taldearen 'Izpia' diskoaren zozketa

Pasadena taldearen Izpia diskoaren ale bat zozkatuko du Aiaraldea Komunikabideak.

Irabazlea: Saioa Aramendi Jaunarena

Amaituta

'Hau ez da gerra bat' ikuskizunaren estreinaldirako sarrera bikoitza

'Hau ez da gerra bat' ikuskizunaren estreinaldirako sarrera bikoitza

Piszifaktoria Ideien Laborategiak inoiz sortu duen ikuskizun handiena estreinatuko du osorik Gasteizko Printzipal Antzokian maiatzaren 10ean 19:30ean eta sarrera bikoitza zozkatuko du Aiaraldea Komunikabideak.

Sariduna: Ander H. G.

Amaituta