10:00 // Meza santua 11:30 // Haurrentzako jolasak 13:30 // Kantu poteoa 17:00 // Kuadrillen arteko jolasak 19:30 // Batukada egingo da 21:00 // Kontzertuak: Cuatro Bancos, Txapelpunk, Akerbeltz eta Karrifest
Radioclub Aialak kirol radiogoniometria lehiaketa egingo du. 144MHzko banda baliatuta, antolakuntzak igorritako irrati uhinak nondik datozen bilatu beharko dute partaideek, borobilean 20 kilometroko azalera harturik. Hasiera eta amaiera Amurrion izango dira. Proba amaitzean bazkaria egingo da. Inskripizioak doan izango dira, eta irabazleari 50 eurotan baloratutako saria emango zaio. Informazio gehiago behar izatekotan, ea2rca@gmail.com mailean edo www.facebook.com/EA2RCA helbidean eskuratu ahalko da. Antolakuntzatik ez dira oraindik hasiera ordua eta tokia zehaztu.
Aukera azokaren ekitaldia, Apymcak antolatua. 10:00etatik 14:00etara egongo da irekia goizean, eta 17:30etatik 20:00etara arratsaldean.
1946tik 1948ra jaiotakoentzako bazkaria. Saratxoko Dani jatetxean egingo da bazkaria otsailaren 29an 14:30ean. Lehenago, meza bat egongo da San Anton ermitan eta poteoa egingo dute herrian zehar. Izena Rinconciton eman beharko da otsailaren 25a baino lehen, 10 euro utzita.
1958ko apirilaren 1a eta 1959ko apirilaren 1a tartean jaiotakoentzako bazkaria egingo da otsailaren 29an Bidekon. Ezinbestekoa izango da otsailaren 21a baino lehenago izena ematea. 20 euro ordaindu beharko dira Laboral Kutxako ES4430350089130891101239 kontuan.
Amurrioko Txirrindularitza Elkartearen 50. urteurrena ospatzeko dokumentalaren azken eszenaren grabaketa. Elkartearekin hamarkada hauetan zehar zerikusirik izan duen edonork parte hartzeko eskatu dute. Ezinbestekoa izango da bizikleta eramatea eta txirrindulariz jantzita egotea.
16 urtetik gorakoentzako moduko filma Iraupena: 92 minutu Prezioa: 3,00 euro
14:30ean anaitasun bazkaria. 19:00etan marrazki lehiaketaren sari banaketa. 19:10ean mahai jokoen sari banaketa. 19:30ean Algarabia haur flamenko taldearen emanaldia. 20:30ean Cristian Perez dantza flamenkoa, Antonio Sanchez gitarrarekin eta Juan Jose Amador kantuarekin.
16 urtetik gorakoentzako moduko filma Iraupena: 92 minutu Prezioa: 3,00 euro