Egunero emango da martxoaren 2tik 10era arte, 09:00etatik 11:00etara Kzgunean.
Arabako hegaztien inguruko hitzaldia emango du Aitor Badiola natura argazkilariak
Arabako Foru Aldundiak finantzatutako “Elkarbizitzarako ipuinak” Hezkuntza programaren barruan, Laudioko Udalaren laguntzarekin batera, Laudioko udal liburutegian euskarazko eta gaztelaniazko tailer batzuk egingo dira 4 eta 6 urte bitarteko haurrentzako. Bizikidetza, berdintasuna eta gizarteratzeari buruzko gaiak landuko dira modu ludiko batean eta Giza Eskubideen esparruaren barne. Jarduerak martxoaren 5ean, 12an, 26an eta apirilaren 2an izango dira, 18:00etatik aurrera. Informazio gehiagorako udal liburutegian.
Laudioko Udalak 60 urtetik gorakoentzako dantza saioak eskainiko ditu, hileko lehen ostegunetan, 2020ko ekainera arte, Lamuzako Parkeko kasinoan, arratsaldeko 7etatik 9etara.
Amurrioko udaberriko xake txapelketaren lehenengo partida, 19:30etatik 21:30etara. Otsailaren 24a baino lehen eman ahalko da izena Bañueta Zentro Sozialean, non partidak jokatuko diren ere (Toki Ederren ere jokatuko dira), edo xake.amurrio@gmail.com helbide digitalean.
Umeek martxoak 8rako egindako marrazkien lehiaketarako aurkezpena.