Instagrameko feedean enpresaren marka nola landu ikasteko online ikastaroa. Merkataritza, ostalaritza eta zerbitzuen sektoreetara egongo da bereziki bideratua. Doako ikastaroa izango da eta ekainaren 2an egingo da 15:30etatik 16:30etara. Izena eman ahalko da https://forms.gle/rVrru4PQjZYh6V6B7 estekan. Informazioa 944 034 980 telefonora deituta edo garapenagentzia@laudio.eus helbide elektronikora mezua bidalita eskatu ahalko da. Hemen ikusi ahal da egitarau osoa.
Josune Oyarbide, Maider Zilbeti eta Josebe Iturrioz izango dira hizlariak.
Gaztetxokoan arte erakusketa egiteko lanak eskatu dituzte.
Orozkoko Arte Museoan jartzeko marrazkiak egitea eskatzen zaie umeei. Nahi duten teknika baliatuta egin ahalko dituzte, ekainaren 5a bitartean. Infoinduma@yahoo.es helbidera bidali beharko dira lanak.