Haur eta familientzako txontxongilo antzerkia. Edukiera mugatua izango da eta uneoro indarrean dagoen COVID-19 protokoloa ezarriko da.
Adin guztientzako filma. Gaztelaniaz
Eskaeren hurrenkeran erreserbatuko dira lekuak. Eskaerak mezu elektroniko bidez egin beharko dira kulutra@laudio.eus helbidera mezu elektronikoa igorriz, pertsona bakoitzak 3 sarrera erreserbatu ahalko ditu soilik.
Bertsosaioa antolatu dute Urduñako frontoian, sarrera doakoa izango da eta COVIDaren aurkako protokoloa errespetatuko da uneoro. Bertsolariak: Sebastian Lizaso, Uxue Alberdi, Oihana Alberdi eta Manu Bendala. Gai jartzailea: Izar Mendiguren
'Scape Room' jokoa antolatu dute Artziniegako gazte Lekuan. Abenduaren 26an egingo dute jokoaren lehenengo txanda, lau taldek hartu ahalko dute parte eta taldeak gehienez 6 lagunez osatak izango dira.
Adin guztientzako filma. Gaztelaniaz.
David Blanco (ilusionista) eta Señor Pérez (magoa eta nobedadeen atista). Magia ikuskizun honek anplifikatu egiten du teknologia berriak eta zaharrak erabiliz. Berritzailea eta interaktiboa da, eta ikuslea benetako magia eta fikzio teknologikoa bereiztera bultzatzen du. Sarrera: 8 €(6 €Amurrio Antzokiko bazkideak)