Larunbata, urriak 2



09:30

Euskarabide: Eskalada

Amurrioko Telefonicatik, Aiaraldea | Irteera

Izena emateko epea ekintzaren asteko astelehenean amaituko da. Izen ematea euskara@amurrio.eus helbidean egin behar da, ondorengo informazioa zehaztuta: partaidearen izen-abizenak, NAN zenbakia, telefonoa, emaila eta adina. Ekintza guztiak 14 urtetik gorako gazteei bideratuak daude. Amurrion erroldatuek lehentasuna izango dute.

Euskarabide: Eskalada Amurrioko Telefonicatik

Izena emateko epea ekintzaren asteko astelehenean amaituko da. Izen ematea euskara@amurrio.eus helbidean egin behar da, ondorengo informazioa zehaztuta: partaidearen izen-abizenak, NAN zenbakia, telefonoa, emaila eta adina. Ekintza guztiak 14 urtetik gorako gazteei bideratuak daude. Amurrion erroldatuek lehentasuna izango dute.


10:00

Oktoberfest

Laudio | Jaia

Garagardoaren hamabostaldiarekin batera, Oktoberfesta ospatuko dute Laudioko tabernetan.  

Oktoberfest

Garagardoaren hamabostaldiarekin batera, Oktoberfesta ospatuko dute Laudioko tabernetan.

 

10:00

Burdin bideak

Orozkoko Museoa, Orozko | Bisita gidatua

Mintzaldia eta bisita Felix Mugurutzaren eskutik. Historiako uneren batean, komunikazio bide izugarriak ireki ziren burdinoletara heltzeko eta garraioko kostuak merkatzeko. Orozkoko Museotik auto partikularretan joango dira Uribiarte mugarrira arte, obra izugarri horren muga. Lekuko burdinolaren hondarrak bisitatuko dituzte, baita Oketarenak eta Olabarrirenak ere, ondoren mihise lantegi bihurtu zena. Ibilaldia amaitzeko, autoan beti, obrako beste muturrera arte, Usabeleko mugarrira arte, helduko dirara, non bere burdinola laburki bisitatuko duten.

Burdin bideak Orozkoko Museoa

Mintzaldia eta bisita Felix Mugurutzaren eskutik. Historiako uneren batean, komunikazio bide izugarriak ireki ziren burdinoletara heltzeko eta garraioko kostuak merkatzeko. Orozkoko Museotik auto partikularretan joango dira Uribiarte mugarrira arte, obra izugarri horren muga. Lekuko burdinolaren hondarrak bisitatuko dituzte, baita Oketarenak eta Olabarrirenak ere, ondoren mihise lantegi bihurtu zena. Ibilaldia amaitzeko, autoan beti, obrako beste muturrera arte, Usabeleko mugarrira arte, helduko dirara, non bere burdinola laburki bisitatuko duten.


11:00

Familia jolasean

Faktoria, Laudio

Hilabeteko lehenengo larunbatean. Familian jolasteko beste modu bat, kantu jolasak, haur literatura, betiko jolasak, sukaldaritza, perkusioa, yoga, dantza, … haurren jolasen parte aktibo izan gaitezen, gurekin jolastu nahi? DATA:  Urriak 2, larunbata  ORDUTEGIA: 11:00etatik  12:00ak arte PREZIOA: doakoa * IZEN- EMATEKO EPEA: irailak 16tik urriak 01era arte  * Leku mugatuak HARREMANETARAKO: 722 22 75 32 (Julene) – hezkuntza@aiaraldea.eus

Familia jolasean Faktoria

Hilabeteko lehenengo larunbatean. Familian jolasteko beste modu bat, kantu jolasak, haur literatura, betiko jolasak, sukaldaritza, perkusioa, yoga, dantza, … haurren jolasen parte aktibo izan gaitezen, gurekin jolastu nahi?

DATA:  Urriak 2, larunbata 

ORDUTEGIA: 11:00etatik  12:00ak arte

PREZIOA: doakoa *

IZEN- EMATEKO EPEA: irailak 16tik urriak 01era arte 

* Leku mugatuak

HARREMANETARAKO: 722 22 75 32 (Julene) – hezkuntza@aiaraldea.eus


15:00

Orroen Jalaldia

Garrastatxuko txosna, Amurrio Saratxo | Kontzertuak

Global Horror, Matrack Attack, Etxando Pestes, Krimen & Kastigo taldeek joko dute.

Orroen Jalaldia Garrastatxuko txosna

Global Horror, Matrack Attack, Etxando Pestes, Krimen & Kastigo taldeek joko dute.


17:30

Elkartasun jaialdia: 'Oraina Margotuz geroa eraiki'

Urduñako Herri Eskola, Urduña | Kontzertua

Ernaik jaialdia antolatuko du, 2019an Tubacexeko lan heriotzak salatzeko ekimenengatik Gazte Antolakundeko kideek jaso duten 7.000 euroko isun eskaerari aurre egiteko. Sarrerak 5 euro; Mugalde (Urduña), Txokogorri (Amurrio), Ilargi (Laudio), Garraxi (Gasteiz) eta Errondabide (Bilbo) tabernetan salgai.

Elkartasun jaialdia: 'Oraina Margotuz geroa eraiki' Urduñako Herri Eskola

Ernaik jaialdia antolatuko du, 2019an Tubacexeko lan heriotzak salatzeko ekimenengatik Gazte Antolakundeko kideek jaso duten 7.000 euroko isun eskaerari aurre egiteko.

Sarrerak 5 euro; Mugalde (Urduña), Txokogorri (Amurrio), Ilargi (Laudio), Garraxi (Gasteiz) eta Errondabide (Bilbo) tabernetan salgai.


18:00

Kontodarrak

Amurrio Antzokia, Amurrio | Haurrentzako jarduera

Hizkuntza: Euskara. Texturik gabe, euskarazko abestiekin.Iraupena: 50 minutuAdin tarde egokia: publico orokorra, 5 urtetik aurrera Teknika: Mahaiko Txontxongiloak Sorterriko arriskuak atzean utzita, Koton familia hirira abiatuko da bizitza eta aukera berrien bila. Hiriko teilatu, argien eta lantegiko makina eta oihalen artean, amak eta bi alabek abentura berriak eta arrisku ezezagunak biziko dituzte. Baina, oraingoan, ez daude bakarrik eta gogor ekingo diote zoriontsu izateko nahiari. ZERGATIK KOTONDARRAK? Mende hasierako ehungintza industrian emakumeek izandako langile borroketan inspiratuta, “Kotondarrak” ideia jaio zen. Industria-iraultza betean,  familia baten begiradaren bidez iruditegi bisual bat sortu dugu, industrializazioaren etorreraz hitz egitea erabaki dugu, hirietarako exodoa, fabrikaren gogortasuna… baina emakume haien ereduaz ere hitz egin nahi dugu, elkarrekin arituz bizitza duinak lor zitzaketela ulertu baitzuten. Beti bezala, publiko txikienari kontzeptu “helduak” itzultzeko, titere-antzerkiak sorkuntzarako iruditegi, estetika eta antzerki kode berriak eskeintzen dizkigu.  Azken finean, istorioak  emozioen bidez bidaiatzen dutelako, eta emozioek ez dutelako adinik. 4 euro.

Kontodarrak Amurrio Antzokia

Hizkuntza: Euskara. Texturik gabe, euskarazko abestiekin.
Iraupena: 50 minutu
Adin tarde egokia: publico orokorra, 5 urtetik aurrera

Teknika: Mahaiko Txontxongiloak

Sorterriko arriskuak atzean utzita, Koton familia hirira abiatuko da bizitza eta aukera berrien bila. Hiriko teilatu, argien eta lantegiko makina eta oihalen artean, amak eta bi alabek abentura berriak eta arrisku ezezagunak biziko dituzte. Baina, oraingoan, ez daude bakarrik eta gogor ekingo diote zoriontsu izateko nahiari.

ZERGATIK KOTONDARRAK?

Mende hasierako ehungintza industrian emakumeek izandako langile borroketan inspiratuta, “Kotondarrak” ideia jaio zen. Industria-iraultza betean,  familia baten begiradaren bidez iruditegi bisual bat sortu dugu, industrializazioaren etorreraz hitz egitea erabaki dugu, hirietarako exodoa, fabrikaren gogortasuna… baina emakume haien ereduaz ere hitz egin nahi dugu, elkarrekin arituz bizitza duinak lor zitzaketela ulertu baitzuten.

Beti bezala, publiko txikienari kontzeptu “helduak” itzultzeko, titere-antzerkiak sorkuntzarako iruditegi, estetika eta antzerki kode berriak eskeintzen dizkigu.  Azken finean, istorioak  emozioen bidez bidaiatzen dutelako, eta emozioek ez dutelako adinik.

4 euro.


18:30

Ermualde sagardogile

Ermualde, Aiaraldea | Hitzaldia

Laudioko (Araba) Ermuko Andra Mariaren Santutegiko monumentu-multzoa Euskal Kultura Ondarearen Inbentario Orokorrean 2002an inskribatu zenetik (EHAA 2003 01 31) eta hura kontserbatzeko plan estrategiko bat onartu zenetik (2015), hainbat jarduera egin izan da tokiko ondare-potentzial guztia ikertzeko, balioesteko eta zabaltzeko. Horregatik, behin indusketa arkeologikoak (2015-2020) amaituta, uste izan da une egokia zela toki hori interpretatzeko ahalegin berezia egitea. Hortaz, helburu horrekin antolatu dira Ermualdeko historia-jardunaldiak (iaz bertan behera utzi behar izan ziren), Euskadin ditugun adituenekin. Izen-emateak: iaz izena emanda zutenei lehentasuna emango zaie. Lekuak mugatuak dira eta bai ala bai izena eman behar da parte hartzeko, izen-abizenak eta kontaktu tfno bat emanda. 944034890 / euskara@laudio.eus / 651 703 133. Alberto Santana Ezkerrak emango du hitzaldia.

Ermualde sagardogile Ermualde

Laudioko (Araba) Ermuko Andra Mariaren Santutegiko monumentu-multzoa Euskal Kultura Ondarearen Inbentario Orokorrean 2002an inskribatu zenetik (EHAA 2003 01 31) eta hura kontserbatzeko plan estrategiko bat onartu zenetik (2015), hainbat jarduera egin izan da tokiko ondare-potentzial guztia ikertzeko, balioesteko eta zabaltzeko.

Horregatik, behin indusketa arkeologikoak (2015-2020) amaituta, uste izan da une egokia zela toki hori interpretatzeko ahalegin berezia egitea. Hortaz, helburu horrekin antolatu dira Ermualdeko historia-jardunaldiak (iaz bertan behera utzi behar izan ziren), Euskadin ditugun adituenekin.

Izen-emateak: iaz izena emanda zutenei lehentasuna emango zaie. Lekuak mugatuak dira eta bai ala bai izena eman behar da parte hartzeko, izen-abizenak eta kontaktu tfno bat emanda. 944034890 / euskara@laudio.eus / 651 703 133.

Alberto Santana Ezkerrak emango du hitzaldia.


18:30

Nora

Laudioalde Lanbide Heziketa Ikastetxea, Laudio | Zinema

Nora 30 urteko argentinarra da eta bere bizitza ez da berak imajinatu bezala. Bere aitona hiltzean, Euskal Herrira etorriko da bere errautzak eramateko. 100 minutu, 3 euro.  

Nora Laudioalde Lanbide Heziketa Ikastetxea

Nora 30 urteko argentinarra da eta bere bizitza ez da berak imajinatu bezala. Bere aitona hiltzean, Euskal Herrira etorriko da bere errautzak eramateko. 100 minutu, 3 euro.

 


20:00

Dantza bertikala

Faktoria, Laudio | Ikuskizuna

Janire Etxabe arrankudiagarrak (@Dimegaz) "Harria-herria" film laburra aurkeztuko du, bai eta Harrobi Dantza Bertikala konpainiarekin landutako proiektuak ere. Solasaldi-dantzatua izango da Faktoriakoa, pabilioiko paretetan dantza bertikaleko bizpahiru pieza ikusteko aukera izango baitute bertaratutakoek. Jarraian Harria-herria  filmaren proiekzioa egongo da, eta ondoren solasaldia.  Emanaldia iluntzeko 20:00etan hasiko da. Doako sarrera (izena ematea derrigorrezkoa da). Emanaldiaren ostean tokiko produktu ekologikoekin afaltzeko aukera egongo da (mahaia erreserbatu nahi ezkero, deitu edo idatzi 722 84 67 62 telefono zenbakira).

Dantza bertikala Faktoria

Janire Etxabe arrankudiagarrak (@Dimegaz) "Harria-herria" film laburra aurkeztuko du, bai eta Harrobi Dantza Bertikala konpainiarekin landutako proiektuak ere. Solasaldi-dantzatua izango da Faktoriakoa, pabilioiko paretetan dantza bertikaleko bizpahiru pieza ikusteko aukera izango baitute bertaratutakoek. Jarraian Harria-herria  filmaren proiekzioa egongo da, eta ondoren solasaldia. 

Emanaldia iluntzeko 20:00etan hasiko da. Doako sarrera (izena ematea derrigorrezkoa da).

Emanaldiaren ostean tokiko produktu ekologikoekin afaltzeko aukera egongo da (mahaia erreserbatu nahi ezkero, deitu edo idatzi 722 84 67 62 telefono zenbakira).


09:30
15:00

Goizale aterpearen jaia

Urduña | Jardunaldia

Asteburu osoko ospakizuna eta auzolana.

Goizale aterpearen jaia

Asteburu osoko ospakizuna eta auzolana.