17:00 // Ziria edo sarirako poltsa egiteko tailerra (Luiaondoko ludotekan) 18:00 // Beldurrezko filma 5 urtetik gorakoentzat (Otueta gizarte etxean)
Alondegia Gizarte Etxeak beste urte batez egitarau berezia antolatu du Arimen Gaua ospatzeko. Hilaren 28tik 31ra bitartean beldurrezko pasabideaz gozatzeko aukera izango dute Urduñako umeek. 17:00etatik 20:00etarabitartean egingo dira paseak eta adinez bananduta egongo dira.
Izena aurretik eman behar da udaletxera deituz.
3-5 urte bitarteko haurrei zuzenduta.
Bor Bor solasaldi zikloaren barruan.
Urriaren 23tik azaroaren 20ra bitartean, batzarrak egingo dira udalerria osatzen duten zortzi auzoetan, parte hartzeko 2022an onartutako eredua sendotuz. Bertan, ingurunea hobetze aldera, herritarrek esku hartzeko moduak, bitartekoak eta prozedurak arautzen dira.
Dinamizatzailea: Solastiar Eguna: Urriak 30, asteazkena Ordua: 19:30 Lekua: Arraño Aretoa (Kultura Etxea) Publikoa: Herritarrentzat Hizkuntza: Gaztelania Sarrera: Librea edukiera bete arte Euren 30. urteurrena ospatzeko, Solastiarrek emakumeen ahalduntzerako asoziazionismoa sustatzea helburu duen hitzaldi irekia antolatu dute. Solastiar emakume-elkartearen sortzaileek eta aurreneko presidente Mari Gomezek parte hartzea espero da. Helburua da Laudioko emakumeei espazio bat eskaintzea laguntza-sare gisa; alegia, segurutzat har dezaketen espazio bat, zeinetan euren kezkak hurbilekoekin partekatu ahalko dituzten.