Bañueta kiroldegia

Pirritx, Porrotx eta Marimototsen ikuskizuna

2018/12/14 18:00

Bañueta kiroldegia | Amurrio |Haurrentzako jarduera

Abenduaren 14an, arratsaldeko 18:00etan, Pirritx eta Porrotxen “MUSUA” ikuskizun berria izango da Bañueta Kiroldegian. Sarrerak 3€ balio ditu eta kultura etxean egongo dira salgai. Zabaleko ikastetxeko ikasleek ikastetxean bertan eros ditzakete sarrerak.

Abenduaren 10 eta 11an, 2 urtetatik LH2ra bitarteko haurrek 2 sarrera izango dituzte erreserbatuta (bat beraientzako, eta bestea laguntzaile batentzako). Egun hauetan ere 299 sarrera salgai egongo dira Kultur Etxean. (Sarrera hauek ikastetxeek pasatutako zerrendetatik kanpo daude.)

Abenduaren 12tik aurrera soberan dauden sarrera guztiak salmentan jarriko dira Kultur Etxean.

OHARRA:2 URTE BETETA dutenek sarrera ORDAINDU beharko dute, urte 1 edo gutxiago dutenek SARRERA BEHAR DUTE, aforoa kontrolatzeko, eta DOAN jasoko dute.