Amurrioko frontoia

Perretxikoak sailkatzeko jardunaldia

2019/10/26 18:00

Amurrioko frontoia | Amurrio |Jardunaldia

Alberto Villanueva mikologoa, Arriola Elkarte Mikologikoaren kolaboratzailea, perretxikoen sailkapena egiten arituko da bi orduz. Jarduera horretan edozein pertsonak hartu ahal izango du parte, ikusle gisa, zalantzak kontsultatuz, edo bildutako espezieak sailkatzeko eramanez. Horrez gain, perretxiko denboraldia heldu den honetan, Arriola Elkarte Mikologikoak arreta ematen die herritarrei astearte guztietan, abendura arte, Kultur Etxean, 18:30etik 19:30era.