Dinamizatzaileak: Emargi / Amelia Tiganus Eguna: Abenduak 11, asteazkena Ordua: 18:00 Lekua: Kasinoa Publikoa: Herritarrentzat Hizkuntza: Gaztelania Sarrera: Librea edukiera bete arte Espainiako estatuko 10 gizonetik 4k aitortzen du ordaindu egiten duela prostituzioaren bidez emakumeak objektu huts gisa erabiltzeagatik. Negozio kriminal aberats hori hegoaldeko herrialdeetan fabrikatutako salgaiekin (emakumeak eta neskak) elikatzen da, pobreziaren feminizazioaren eta sexu-indarkeria bidez. Sistema horrek ez luke funtzionatuko puterorik (prostituzio-kontsumitzailerik) gabe, trebatzen baitira emakumeen existentzia mespretxatzen. Salerosketaren biktima izan eta bost urtez sexu-esplotazioa jasan ondoren borroka feminista bere bizitzaren zentzu bihurtu duenaren kontakizuna izango dugu. Adorea, ahalduntzea, erresilientzia eta militantzia feminista: subjektu politiko bihurtzeko gakoak.