Luiaondoko Gizarte Etxea

Umeentzako Gabonetako eskulan tailerra

2019/12/15 17:00

Luiaondoko Gizarte Etxea | Luiaondo |Haurrentzako jarduera

Gabonetako gaien inguruko umeentzako eskulan tailerra, 3 eta 12 urte bitartekoentzako. Guztira, 55 plaza eskainiko dira eta ezinbestekoa izango da izena ematea abenduaren 11a baino lehen. Izena emateko telefonoz deitu beharko da, goizean zehar, Aiarako Udaletxera (945 399 013).

"Euskaraz entrenatzen" saioa

2019/12/19 18:00

Luiaondoko Gizarte Etxea | Luiaondo |Jardunaldia

"Euskaraz entrenatzen" saioa. Parte hartzeko kirolak@aiaraldea.eus helbidean izena eman beharko da.

Gabonetako argazki lehiaketa

2019/12/19 23:30

Luiaondoko Gizarte Etxea | Luiaondo |Lehiaketa

Pertsona bakoitzak 3 argazki bidali beharko ditu gutxienez, Luiandoko tokiren batean aterata. Argazkiak abenduaren 19a baino lehen bidali beharko dira hontzuriaargazkikluba@gmail.com helbidera. 12 argazki onenak Otueta Gizarte Etxean aurkeztuko dira. 3 irabazleei kirol kamera eta argazki markoztatua oparituko zaie. Ondorengo bederatziei argazki markoztatua emango zaie.