08:30 // Ipar-martxa ibilaldia, izen ematea09:30 // Ipar-martxa ibilialdiaren hasiera12:00 // Magia ikuskizuna12:30 // Kanpai errepika eta Suziria jaurtitzea13:00 // Tortilla txapelketa13:00 // Meza14:00 // Igel-toka txapelketa
11:00 // XVIII. Paella txapelketa12:00 // Mikel Deunaren omenezko meza santua, ostean euskal dantzak Ubixeta taldearen eskutik13:30 // Paellen aurkezpena eta sari banaketa. Bazkalostean bingoa eta aulkien jokoa
Izen ematea www.kirolprobak.com atarian.
12:00 // Akelarre Dantza taldearen emanaldia 09:00-19:00 // Anbulatorioren eta Gurutze Gorriaren bitartean, 10.000 kilometro baietz! ekimena
12:00 // Meza12:30 // Bola txapelketako finala14:30 // Herri Bazkaria19:00 // Bazkalostea eta DJ emanaldia
Jarduera libre eta doakoa / Sarrera *Esperientziaz gozatzeko mugikorra ekarri. INFORMAZIO GEHIAGOHitzaurrea soinu-esperientzia bat da, mundu digitala eta mundu analogikoa uztartzen dituena. Mugikorra eskuetan hartu eta entzungailuak jantzi ondoren, parte-hartzaileari etxetik herriko kaleetara ateratzeko gonbita egingo zaio. Nork bere herriko kaleak modu desberdin batean ibiltzeko, entzuteko eta sentitzeko balio duen esperientzia bat da, norberak hartzen dituen erabakien arabera, leku batera edo bestera eramango duena. Mundu digitalean habiratuko istorio hau hainbat ataletan banatuta dago eta istorioaren euskarri nagusia soinua da (ahotsa, zarata, soinuak...). Funtsean, etorkizunari eskainitako begirada ez-distopiko bat da, teknologia darabilena gizakiaz eta haren inguruneaz (etxeaz eta herriaz) jarduteko. Teknologiaren bidez, publikoa erdigunean jarri eta protagonista bihurtzen duen abangoardiazko esperientzia bat da hau. Hitzaurrean teknologia erabiltzen da gauzak elkarrekin egin ahal izateko, kalera irteteko, inguru hurbila esploratzeko (ez isolatzeko) eta arreta gure inguru hurbiletik arreta-gune globaletara bideratzeko. Esperientzia honek Loraldiaren Sorkuntza Digitalerako Beka irabazi du, eta Euskal Herriko arte bizien eremuan parekorik ez duen obra bat da. ZUZENDARITZA eta DRAMATURGIA: Mikel Ayllon EKOIZPENA eta GARAPENA:Piszifaktoria Ideien Laborategia eta Fikzio Fabrika AHOTSAK: Miren Onaindia, Eneko Olazabal, Amaia Dehesa, Xabi Landabidea, Aitziber Onaindia, Iholdi Beristain, Irati Agirreazkuenaga, Mikel Ayllon eta Nerea izeneko ahots sintetikoa. KANTUAN:Iholdi Beristain eta Inun SOINU-DISEINUA eta JATORRIZKO MUSIKA: Ibon Aguirre - Audiogela GARAPEN TEKNOLOGIKOA: Talaios Koop. LAGUNTZA: Loraldia (Sorkuntza Digitalerako Beka)
Dinamizatzailea: Cony Carranza Castro herri-hezitzaile feminista eta antiarrazista da. Data: Irailak 28, igandea Ordua: 17:00-19:00 Tokia: Lezeaga Aretoa Hartzaileak: Erdialdeko Amerikako eta Hego Amerikako herrialdeetako 18 urtetik gorako emakumeentzat, etxeko eta zaintzako lanetan dabiltzanentzat. Hizkuntza: Gaztelania Ludoteka (eskatu beharko da) Aldez aurretik izena eman behar da Laudion bizi diren edota Laudion etxeko zaintzako lanak egiten dituzten Erdialdeko Amerikako nahiz Hego Amerikako emakumeentzat da ekintza, hala barne-erregimenean, nola kanpo-erregimenean dihardutenentzat. Topaketa honetan, Laudioko Ahalduntze Eskola aurkeztuko dugu, eta elkartzearen, entzutearen eta ehuntzearen garrantziaz hitz egingo dugu, langile gisa ditugun eskubideak ezagutarazteaz gain. Izena ematea Galdetegi bidez Telefonoz (deiak edo/eta WhatsApp): 688 78 57 79 Astelehenetik ostiralera, 17:00-20:30 Aurrez aurre: Lezeaga Aretoa (Lamuza 17, behea) Astelehenetik ostiralera, 17:00-20:30 Ohar garrantzitsuak: Jarduera guztiak doakoak dira. Adierazitako tailerretan aldez aurretik izena eman behar da. Izena emateko epemuga: jarduera hasi baino 3 lanegun lehenago. Tailerrek plaza mugatuak dituzte: izena eman duten emakume guztien artean zozketatuko dira. Laudion erroldatutako pertsonek izango dute lehentasuna. Ludoteka-zerbitzua eskainiko da urte bat edo gehiago duten haurrentzat: beranduenez, jarduera baino 3 lanegun lehenago eskatu beharko da. Informazio gehiago: laialaudio@laudio.eus eta laudio.eus