Cía Aukeran dantza konpainiaeren “GERNIKA” ikuskizuna

2010/04/17 18:00

Amurrio antzokia Amurrio

‘Gernika, mihise gaineko dantza’ lanak, giza errealitate ezberdinetara hurbilduaz, hausnarketa eragin nahi du. Horretarako, lehenengo pertsonan kontatutako bizipenak gogora ekartzen ditu. Pertsona ezberdinen bizipen eta testigantzen arteko lotura osatzen du. Bonbardaketan hil zirenak dira, berpiztu ondoren, gertatu zena azaltzen dutenak: Batetik, hondamendiaren aurretik zer nolako bizimodua zuten. Bestetik, gerrak nolako sarraskia eragin zuen. Eta azkenik, bizi berri batean berpiztea posible dela memoriaren bidez.

Fitxa artistikoa:


Koreografia zuzendaritza: Edu Muruamendiaraz

Gidoia eta taula gaineko zuzendaritza: J.A.Vitoria, Garbi Losada

Dantzariak:

Guión y dirección escénica:Aiert Beobide, Iurre Aranburu, Gotzon Poza, Maitane Mugika, Ander Errasti, Onintza Odriozola, Ioritz Galarraga, Naikari Galarraga, Ekain Kazabon, Ane Anza, Garazi Lekuona.



Diseinua eta jantziak: Ramon garcia eta Cristina Ibañez

Ekoizpena: Marie de Jong

SARRERA: 10 EURO bazkideentzat doan


60min.

 

Gaztetxe egunaren aldeko jaia

2010/04/10 19:00

gaztetxea Laudio

Eskola-kirola mendi ibilaldia Puroneko Haitzartera

2010/05/15 06:30

amurrio Amurrio

Mendiko Lagunak taldeak antolatutako Eskola-kirola programaren baitako ibilaldia.

Oraingoan Puroneko haitzartera, Valderejora izango da irteera.

Haurrentzako IX. Mendi ibilaldia Oketara

2010/05/02 07:00

amurrio Amurrio

Oraingoan Oketara (1031m), Gorbeialdera izango da irteera.
Mendiko Lagunak taldeak antolatuta.



Txango honetan gurasoek ere parte hartu ahal izango dute:

Ikasleak: 2 €

Gurasoak: 5€

 

Eskola-kirola mendi ibilaldia Arangatxara

2010/04/17 06:30

amurrio Amurrio

Mendiko Lagunak taldeak antolatutako Eskola-kirola programaren baitako ibilaldia.

Oraingoan Arangatxara, Gibijo mendizerrara izango da irteera.

Transgenikoen aurkako Madrilgo manifestaziora autobusa

2010/04/17 04:30

Urduña Urduña

Urduñako Abeltzainen Elkarteak, Ruzabalko Batzarrak, Nerbioi Kontsumo Taldeak, Urduñako Zaporeak eta Ekoizpen Zerbitzuak Madrilen egongo den manifestaziora joateko autobusa antolatu dute.

Apuntatzeko Ekoizpen Zerbitzuarekin kontaktuan jarri ekoizpen@urduna.com postan edo 685757658 telefonoan. Epea apirilaren 14an bukatzen da.

Ipuin kontaketa eta txotxongiloak

2010/04/23 15:00

Urduña Urduña

Liburuaren Eguna ospatzeko,udalak antolaturik, Foru Plazan ipuin kontaketa eta txontxongiloak egongo dira. Euria egitekotan, ekintzak Kultura etxean burutuko liratezke.

Haurrentzako herri kirolak eta triki-poteoa

2010/04/24 10:00

Urduña Urduña

Urduñako udalak antolaturik hiriko enparantzan haurrentzako herri eta baserri kirolak egongo dira eguerdiko 12:00etatik aurrera. Nagusientzako trik¡-poteoa egongo da Urduñako kaleetan zehar eguerdiko 13:00etatik aurrera.

'Historias del 8 de marzo' liburuaren aurkezpena

2010/04/23 17:00

Kultura etxean Urduña

Urduñako udalaren eskutik, Maria Salaberrik 'Historias del 8 de marzo' liburua aurkeztuko du.

Euskal Herriko Itzuliak Aiaraldea zeharkatu du

Erabiltzailearen aurpegia Izar Mendiguren Cosgaya   Kirola

Euskal Herriko Itzuliak Aiaraldea zeharkatu du

Francesco Gavazzik irabazi du Euskal Herriko Itzuliko hirugarren etapa.

Con La Muerte En Los Talones (North By Northwest)

Erabiltzailearen aurpegia Txetxu Urkijo

Lehenik eta behin, errusiar mendi baten aurrean gaudela esan beharra dago. Behin ekintza hasten dela ikusleak eta, zertan esanik ez, protagonistak ez dute atsedenik izango pelikula amaitu arte. Gertatzen den guztia, ordea, gaizki-ulertu batengatik suertatzen da, une eta leku okerrean egoteagatik, hain zuzen ere. Bizitzan hainbat gauza jazotzen diren legez.

Laudioko ezker abertzaleak Pio XII kalea Basalarrina izendatzea eskatu du

Erabiltzailearen aurpegia Izar Mendiguren Cosgaya   Politika

Laudioko ezker abertzaleak Pio XII kalea Basalarrina izendatzea eskatu du.

Palestinaren aldeko elkarretaratzea burutu dute Urduñan

Erabiltzailearen aurpegia Nekane Garcia Madaria  Urduña

Palestinaren aldeko elkarretaratzea burutu dute Urduñan

Martxoaren 30ean munduko ehunka elkartek Israeli boikota kanpainari lotuta hainbat mobilizazio ospatu zituzten munduan zehar. Ekimen hauek palestinarrek  pairatzen ari diren apartheid egoera salatzea eta Israelgo produktu zein elkarteei boikota egitera bultzatzea helburu dute.

Urduñan kontzentrazioa egin zen Foru Plazan arratsaldeko 19:00etan eta 26 pertsonek parte hartu zuten "Palestina askatu! Israeli boikot" lelopean palestinako herritarrekiko elkartasuna adieraziz.

Esku barruak

Erabiltzailearen aurpegia axular etxebarria

 

ESKU BARRUAK

Argazki bat behelainoan