ERREPORTAJEA
108.000 eta 12.000 euroko bi isun jaso ditu Zorroza Gestión de Residuos enpresak

Aimar Gutierrez Bidarte 2021 abe 17 Aiara

Jarduera-lizentzian jasota ez dauden lanak burutzeagatik eta eskatutako datuak eta informazioa emateari uko egiteagatik zigortu du Aiarako Udalak Zorroza Gestión de Residuos enpresa. 2016tik hona ugariak dira enpresaren kudeaketa eta azpiegitura zalantzan jartzen dituzten azterketak. Aiaraldea Komunikabideak Udalaren eta Osalanen txostenak ikertu ditu.