Aiaraldea Komunikabideak erabiltzaileei informaziotik haragoko eskaintza luzatze aldera abiatutako ekimenetako bat da zozketa.
Pertsona bakoitzak behin bakarrik hartu ahalko du parte eskaintza bakoitzean; hau da, izen-abizen bakoitzak zenbaki bakarra ordezkatuko du zozketa poltsan.
Produktu edo zerbitzuren bat zozketatu nahi baduzu, edo bestelako zalantzarik izatekotan, jarri gurekin harremanetan helbide honen bidez erredakzioa@aiaraldea.eus.
Aiaraldea hedabideak Astobiza upategiko 6 Magnum botila zozketatuko ditu erabiltzaileen artean. Hortaz, sei pertsona izango dira saridunak!
Zozketa data: abenduaren 1ean, 12:00etan.
Saridunak: Marian Mugica, Beñat Bilbao, Begoña Macias, Itzi Biguri, Oier Birizuela eta Olaia Otaola.
Euskal Selekzioaren eta Txekiar Errepublikaren arteko norgehiagoka ikusteko bi sarrera bikoitz zozketatuko ditu Aiaraldea Gaur hedabideak. Eibarren izango da norgehiagoka azaroaren 25ean, 17:00etan.
Egun osoko egitaraua
Partidua “inflexio puntua” izango da Euskal Selekzioaren historian eta emakumezkoen kirolaren historian, Jon Redondoren hitzetan. “FIFAren datetan jokatuko da eta lehen dibisioko estadio batean. Hortaz gain, 1937. urtean nazioartean 'Euzkadi' izenarekin lehiatu zen selekzioa gogoa ekartzeko balioko du kirol-ekitaldiak”, azaldu du Eusko Jaurlaritzako Jarduera fisiko eta Kirol zuzendariak.
Egun osoko egitaraua prestatu dute horretarako. Hainbat ekitza egingo dira larunbat goizean Untzaga plazan eta 16:00etan kalejira egingo da Ipurua estadioraino. Norgehiagokaren ostean Untzaga plazara itzuliko da giroa, Nerea Rodriguez DJaren eskutik. Indarkeria matxistaren aurkako hainbat jarduera egingo dira gero.
Saridunak: Ainhoa Gutierrez eta Nagore Gomara
Azaroaren 17an, ostiralez, kontzertu bereziak egongo dira Amurrioko Burubio kulturgunean. 22:00etatik aurrera hiru talde oholtzaratuko dira: Cobra, Revolta Permament eta The Wizard. Sarrerek 10 euro balio dute. Aiaraldea hedabideak, baina, bina sarrera bikoitz zozketatuko ditu erabiltzaileen artean.
Zozketa data: azaroak 16, 12:00etan.
Saridunak: Arantza Escondrillas eta Aketza Merino.
Azaroaren 19an jasoko du Aiaraldeak Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusia. Zehazki, finalerdietako bigarren itzuliko lehen saioa izango da Amurriokoa. Bañueta kiroldegian jokatuko da norgehiagoka, 17:00etatik aurrera. Aiaraldea Hedabideak bina sarrera bikoitz zozketatuko ditu erabiltzaileen artean.
Zozketa data: azaroak 13, 12:00etan.
Saridunak: Juncal Angulo eta Aitor Mate.
Igande honetan Amurrioko Burubio Kulturgunean izango da Joseba Irazoki. Film musikatu bat ere egongo da. Aiaraldea hedabideak bi sarrera bikoitz zozketatuko ditu erabiltzaileen artean.
Zozketa data: azaroak 3, 12:00etan.
Urriaren 28an 19:00etan izango da emanaldia, Gasteizko Zapateneo aretoan, Nazioarteko Antzerki Jaialdiaren barruan.
Ikuskizunari buruzko informazio gehiago hemen.
Zozketa data: urriaren 27an, 12:00etan.
Sariduna: Irati Ussia.
Aiaraldea Gaur hedabideak "Handia" filma ikusteko bi sarrera bikoitz zozketatuko ditu aste honetan webguneko erabiltzaileen artean. Emanaldia urriaren 29an izango da, 19:30ean Amurrio Antzokian.
Zozketa data: urriak 27, ostirala, 12:00etan.
Saridunak: Nekane Aginako eta Pilar Yáñez.
Laudioko Enean ile-apaindegian ilea mozteko eta orrazteko bono bat zozketatuko du Aiaraldea Gaur hedabideak webguneko bisitarien artean. Orraztea "unisexa" izango da.
Zozketa data: urriak 23, 12:00etan.
Sariduna: Ainhize Hernandez
Laudioko Beldui txakolindegirako hiru pertsonentzat bisitaldia eta dastaketa zozketatuko ditu aste honetan Aiaraldea Gaur hedabideak. Irabazle bakoitzak beste lagun batentzako gonbidapena lortuko du.
Zozketa data: urriak 16, 12:00etan.
Saridunak: Urtzi Vergara, Modesto Anda eta Laura Toro.
Urriaren 8an Kukairen "Oskara" ikuskizuna eskainiko du Kukai dantza konpainiak Amurrio Antzokian. Aiaraldea Gaur hedabideak bi sarrera zozketatuko ditu emanaldiaz gozatzeko. Besteak beste, Erramun Martikorena abeslaria igoko da oholtzara. Hitzordua 19:30ean izango da, eta 5 euro balio dute sarrerek.
Zozketa data: urriak 5
Sariduna: Nagore Gomara Picaza
Irailaren 30ean Burubio kulturgunean egingo diren kontzertuetarako bina sarrera bikoitz zozketatuko ditu Aiaraldea Hedabideak. 22:30ean hasiko da jaialdia eta bost euro balio ditu sarrerak.
22:00etan zabalduko dira ateak. Amurrioko Nakkigataldea eta Rimrunna musikari alemaniarrak oholtzaratuko dira.
Zozketa data: irailaren 25ean, 12:00etan.
Izorian dago Petraenea landetxea. Aiaraldea hedabideak bi pertsonentzako gau bat zozketatuko du erabiltzaileen artean, gosaria barne. 11:00etatik aurrera nahi dutenean bertaratu ahalko dira irabazleak etxera, eta hurrengo eguneko 19:00ak arte egoteko aukera izango dute han. Landetxeak igerilekua eta eguzkia hartzeko gunea ditu, eta erlaxatzeko zein bizikletaz ibiltzeko ingurune paregabean dago kokatua. Eskaintza 95 euroan baloratuta dago.
Zozketa data: ekainaren 23an, 12:00etan.
Sariduna: Itzi Azumendi
Aiaraldea hedabideak Astobiza upategiko 1.5 litroko 3 ;Magnum botila zozketatuko ditu bisitarien artean.
Zozketa data: Ekainaren 16a, 12:00etan.
Saridunak: Urtzi Vergara Belaustegigoitia, Zutoia Latatu Landaluze eta Jon Lafuenete Menoyo
Aiaraldea hedabideak Amurrioko Burubio kulturguneko ekaineko kontzertuetarako bina sarrera zozketatuko ditu. Hilaren 9an Mikel Urdangarin abeslariaren emanaldia egongo da.
Zozketa data: ekainaren 8a, 12:00etan.
Saridunak: Ana Bombin Gabiña eta Aitziber Lazkano Urretxo
Aiaraldea hedabideak Limpointen (Jose Matias kalea 36, Laudio) autoa txukuntzeko 2 bono zozketatuko ditu datorren ostiralean. Garbiketa "turismo" ibilgailuei bideratuta dago, eta kanpoaldea zein barruko guneak atonduko dizkiete bi saridunei. Eskaintzaren zerbitzua 43 eurotan baloratuta dago.
Zozketa data: ekainaren 2an, 12:00etan.
Saridunak: Leire Menoyo eta Amaia Mendez