Aiaraldea Komunikabideak erabiltzaileei informaziotik haragoko eskaintza luzatze aldera abiatutako ekimenetako bat da zozketa.
Pertsona bakoitzak behin bakarrik hartu ahalko du parte eskaintza bakoitzean; hau da, izen-abizen bakoitzak zenbaki bakarra ordezkatuko du zozketa poltsan.
Produktu edo zerbitzuren bat zozketatu nahi baduzu, edo bestelako zalantzarik izatekotan, jarri gurekin harremanetan helbide honen bidez erredakzioa@aiaraldea.eus.
Kontzertua eskainiko du Bulego taldeak ostiralean, martxoak 18, Amurrioko Burubio kultur elkartean, Deñe taldearekin batera. Aiaraldea Komunikabideak kontzertura joateko bi sarrera bikoitz zozkatuko ditu. 21:15ean hasiko da emanaldia.
Irabazleak: Ane Villegas Perez eta Yolanda Diego
Errigora ekimenak 'Oinak lurrean' kanpaina hasi du Nafarroako Hegoaldeko produktuak zabaltzeko Euskal Herri osoan, elikadura burujabetza eta euskalgintza ardatz izanik.
Irabazlea: Markel Garmendia
Errigora ekimenak 'Oinak lurrean' kanpaina hasi du Nafarroako Hegoaldeko produktuak zabaltzeko Euskal Herri osoan, elikadura burujabetza eta euskalgintza ardatz izanik. Kasu honetan, saskia osatzen duten lekaleak, olioa eta kontserbak eredu ekologikoaren bidez ekoiztu dira.
Irabazlea: Nekane Hernandez
Alaine Agirreri esan zion Loraldiak Geroari begira jartzeko eta horren ondorioz “Gerorik balego” testu originala eta zirraragarria sortu du. Idazkia abiapuntua da ikuskizun hau ehuntzeko. Testu literarioarekin batera bi bertsolari (Oihana Bartra eta Nerea Ibarzabal) eta musikari bat (Olatz Salvador) arituko dira eszenan. Hausnarketa poetiko hau kate begi berri bat da orain arte Loraldiaren edizio guztietan lotu ditugun amaiera ekitaldietan. Bertan literatura, musika eta bertsolaritza uztartzen dira eta etorkizunari begira paratzen dira. Geroa eta oraina gurutzatzen diren lekua izango da berriro ere Guggenheimen auditorioa. Martxoaren 27an, igandean, Guggenheim Museoan, 12:30ean.
Zozketa: Jon Gaizka Lafuente Menoio
Fermin Muguruza ikusmiran. Euskal musikaren esploratzaile iraultzailetako bat. Irungo berritzaile nekaezinari begira, kolpez kolpe, beste hiru sortzaile eraberritzaile jarri dira. Kortatu, Negu Gorriak eta Fermin Muguruza izenekin plazaratutako hamaika kantuk buelta bat izango dute. Ez da omenaldirik, gure bizitzaren soinu-banda izan diren kantuen berrikusketa baizik. Neo-soul, reggae, rap… entzungo dira gaueko giroan. Muguruza komandante zaharra gaurko garaietara ekarriko dute. Jakin badakigu Ferminen kantak ez direla sekula zahartzen. Horregatik, manifestu berri bat idatzi nahi izan dute eta festa baten bidez eskaini. Ateak ireki, gora Herria! Erdu, Muguruza Mani-Festara! Martxoaren 26an, larunbata, 22:00etan, Kafe Antzokian.
Zozketa: Ane Arandia
Bidegurutzean arte bisualak, musika garaikidea eta kantua. Hiru arte diziplina horiek batuko dira Laboaren esperimentazioaren bidean. Mikel Laboak sormenaren norabideak urratu zituen unibertso propio bat eratuz. Esperimentazio horri Lekeitio deitu zion.
Mikel Laboa euskal musika garaikidearen berritzailea berrinterpretatzeko irrikatik abiatzen da proiektua. Duela hamarkada luze utzi gintuen sortzaile berritzaile honek arrasto ezabaezina utzi du. Proiektu honen bidez, haren sorkuntza esperimentala berreskuratu eta diziplina anitzeko zuzeneko ikuskizun bihurtu dute.
Musika garaikideak, arte bisualak eta kantuak elkartzen dituen sorkuntza, Laboari buruzko begirada berri bat eskaintzen duen bidegurutzea.Kontzertua Kuraia Musika Garaikideko XXVIII. Topaketarekin elkarlanean sortu da. Bilboko Arriaga antzokian, martxoaren 16an, asteazkena, 19:30ean.
Irabazlea: Jon Gaizka Lafuente Menoio
Eulalia Abaitua Euskal Herriko lehen emakumezko argazkilaria izan zen. Ingalaterran ikasi omen zuen hasi berria zen artea eta Bilbora, bere hirira, ekarri zuen, XIX. mendearen bigarren erdialdean. Kamararekin islatu zituen pertsonak (hamaika emakume) eta paisajeak euskal memoria dira. Irudi ezinbestekoak euskal nortasuna ulertzeko eta ezagutzeko.
Beraz, aitzindaria eta bidegile handia izan zen baina gaur egun oraindik ezezaguna da. Euskal kulturak zor dio onespena eta ezagutza. Horregatik, Loraldia Kultur Elkarteak sustatu du ikuskizun hau. Aurretik, Anton Abbadia, Elkano edo Iparragirrerekin egin dugun bezala, Eulalia Abaitua sormen garaikide baten bidez eramango dute tauletara.
Ikuskizunak hiru osagai ditu. Ikus entzunezkoen bidez Abaituaren argazkiak ezagutuko dira, teatro-kontaketak (Ane Pikaza) haren bizitza eta memoria osatuko du eta musikak (Maite Larburu) historia miresgarri honi soinu banda jarriko dio. Loraldiaren produkzio propioa da eta Abaituaren ondarea lau haizetara hedatzeko sortua da. Arriaga Antzokian, martxoaren 15ean asteartean, 19:30ean.
Irabazlea: Casandra Martinez Gallego
Zorrotzaurre irlan kokatutako sormen berriaren harrobia da Loraldia Terminalaren ardatza. Egun osoko programazioak jende gazteari plaza eskaini nahi dio. La Terminal aretoan sei ikuskizun plazaratuko dira. Goizean Bilbronx berreskuratuko dute (graffiti eta Beat-box), arratsean, berriz, antzerkia, musika, literatura eta arte plastikoak izango dira proposamen berritzaile honen partaideak. Bost espazio dituen kultur-industria honetan balore berriak deskubritzeko aukera eskaini nahi dugu. Terminal honetatik sormen berria aireratzeko prest. La Terminal, martxoaren 12an, larunbatean, 11:30etatik 22:30ak arte.
Irabazlea: Eulalia Martin
Martxoaren 13an Amurrio eta Laudiotik abiatuko da III. Berdintasunaren Aldeko eskualdeko ibilaldi neurtua, Altzarrate eta Kaskagorri kirol elkarteak antolatuta. Aiaraldea Komunikabideak bi dortsal eskuratzeko aukera emango du.
Irabazlea: Francisco Garcia
Olatu arteko txalupa arraroa ikuskizuna eskainiko dute Ines Osinaga musikariak eta Joseba Sarrionandia idazleak larunbatean Faktorian, 20:30ean. Aiaraldea Komunikabideak sarrera bikoitza zozkatuko du.
Zozketaren data: Ainhize Solaun Mendiguren.
Aiaraldea Komunikabideak martxoaren 4an Amurrioko kiroldegian Irrien Lagunakek eskainiko duen ikuskizunerako 2 sarrera bikoitz zozkatuko ditu erabiltzaileen artean. Lehenbiziko saioa 17:30ean izango da, eta bigarrena 19:30ean.
Zozketa data: martxoak 3, 12:00etan.
Sara Cabrera idazle laudioarrak liburu berria argitaratu du: Marcada por el diablo I - El principio del fin. Trilogia baten lehenengo atala da plazaratutako lan berria.
Aiaraldea Komunikabideak Cabreraren eleberriaren ale sinatu bat zozketatuko du parte hartzaile guztien artean.
Irabazlea: Blanca Yecora
Bertan behera geratu da kontzertua, osasun arazoengatik.
Aiaraldea Komunikabideak sarrera bikoitz bat zozketatuko du urtarrilaren 23an Faktorian antolatutako Agur eta Dolore antzerki obra laburra ikusteko. Ekitaldia 18:00etan izango da, "Antzerkia eta txokolatea" zikloaren baitan. Sarrerak salgai daude dagoeneko Faktoriako webgunean. Bazkideek 5€ ordaindu beharko dituzte, eta gainontzekoek 7€.
Zozketa data: urtarrilak 21, 12:00etan.
Sariduna: Begoña Cosgaya Manrique
Aketza Merino historialari eta ikerlariak Los granizo y otros bandidos del Gorbea liburua idatzi du eta liburua eskuratzeko aukera emango du Aiaraldea Komunikabideak.
Zozketaren irabazlea: Sergio Escribano Ruiz