Badatoz Laudioko Gaztelekuak antolatutako Udagazte Herri Udalekuak, 10-16 urte bitarteko gazteei bideratutak (LH5- DBH4) “Gazteok erabaki, gazteok eraiki” lemapean gazteek bere udalekua moldatuko dute. Horretarako, guztien artean zer ekintza eta irteera egingo dituzten erabakiko dute: Mendi-irteerak, musika, dantzak, txangoak, jolasak, eskulanak, igerilekuak, sukaldaritza, artea, gazte olinpiadak, euskara, ginkanak, orientazioa... Udalekuak astelehenetik ostiralera 10:00etatik 13:00etara izango dira. Bi txanda eskainiko dituzte, txanda bakarrean zein bi txandetan izena emateko aukera dago. Txandak uztailaren 2tik 13ra eta uztailaren 16tik 27ra izango dira. Bakoitzak 5 euroko prezioa izango du. Informazio gehiago nahi izatekotan, goizez Udaleko Gazteria Arloan eta arratsaldez Gaztelekuan bertan eskatu daiteke: 94 403 48 50 edo 94 403 85 83 telefonoetan. Lekuak mugatuak izango dira eta izen-ematearen ordena jarraituko dute.