Felix Mugurutzaren eskutik, Mugarragako San Migel baseliza bisitatuko dugu:, José de Arruek margotu zituen erromeria tradizionalen agertoki izan zena. Jaiak ezinbestekoak ziren harremanak izateko eta, hortaz, horiek iristeko irrikaz zegoen jendea. Horregatik, jaiaren jokabide-kodea egoki kalkulatuta eta kontrolatuta zegoen, ezer ez zen arrazoirik gabe egiten: jantziak, orrazkerak, begiradak, dantzak, ... jokabide-kode baten adierazgarri ziren guztiak. Eta, jakina, bisitariei aho-zapore ona uzteko, “garrafa” limoi-edaria hartuko dugu bukatzeko, garai hartan egin ohi zenez. Hizkuntza: Euskara / Gaztelania.Elkargunea: Orozkoko Museoa.Eguna eta ordua: Urriaren 12a, larunbata. 10:00etatik 13:00etara.Antolatzaileak: Orozkoko Udala eta Aunia Kultura Elkartea.Informazioa eta erreserbak: 946 339 823 - museoa.orozko@bizkaia.orgLeku-kopuru mugatua.
Familian gozatzeko erakusketa horren bidez, hurbiletik ikusiko dira “Errege-erreginak” erraldoiak (gutxienez 1954tik badaudenak) eta buruhandiak, gure jaietako askotan hiriko kale eta auzoetatik dabiltzaten pertsonaiak: Txomin, gauzaina; Bihotza, gure txistularirik ospetsuena; Batibomba, haurren ikono nagusia; Sabina, bainularia… Ipuin bat izango balitz bezala, Bihotza Konpartsak pertsonaia horien eta beste batzuen sekretuak ezagutzera gonbidatzen gaitu, eta, amaitzeko, kalejira alaian joango gara en Urduñako kaleetatik. Hizkuntza: Euskara / Gaztelania.Elkargunea: Urduñako Turismo Bulegoa.Eguna eta ordua: Urriaren 12a, larunbata. 11:30etik 13:30era.Antolatzaileak: Urduñako Turismo Bulegoa / Bihotza Konpartsa.Informazioa eta erreserbak: 945 384 384 - turismo@urduna.comwww.facebook.com/ordunaoficinaturismoLeku-kopuru mugatua.Oharra: Familientzat gomendatzen da jarduera.
16 urtetik gorakoentzako filma Prezioa: 3 euro
Txuski eta Purruski pailazoen ikuskizuna, askaria eta iturriak egiteko eskulan saioa egongo dira.
Laudioko Mikologia Elkarteak espezieak identifikatzen laguntzeko zerbitzua eskainiko du zaletuentzat. Horretarako astelehen, asteazken eta ostiraletan Kultura Etxera jo beharko da, taldeak duen lokalera, 18:30etatik 20:00ak arte. Abenduaren 31ra arte.
Hamaika Kale erakusketa-aretoa ireki berri dela aprobetxatuz, horren ateak zabalduko ditugu Santa Cecilia musika-bandaren eta Getxa Goi txistulari-taldearen musika-ondare ukigarrienaren zati bat erakusteko: partitura zaharrak, musika-tresnak, ehun urtetik gorako idazkiak… Bisita biribiltzeko, erakusketa-aretoetan antzinako ogibideak ezagutuko ditugu: zapatagintza, aulkigintza, kandelagintza, gozogintza… Eta duela gutxiko belaunaldietara arte Urduñako hiriaren bereizgarri izan den ondarearen jakintzak eta zereginak jakitera emango dira. Hizkuntza: Euskara / Gaztelania.Elkargunea: Hamaika Kale erakusketa-aretoa (Andra Mari plaza z/g).Eguna eta ordua: Urriaren 6a, 13a, 20a eta 27a, igandeak. 11:00etan eta 12:30ean.Antolatzaileak: Urduñako Turismo Bulegoa / Hamaika Kale Elkartea.Informazioa eta erreserbak: 945 384 384 - turismo@urduna.comwww.facebook.com/ordunaoficinaturismoLeku-kopuru mugatua