Urriak 27

Buru osasunaren eta kirolaren aldeko txapelketa

2019/10/27 10:00

Ellakuriko kirolgunea | Laudio |Kirol jarduera

10:00 // Buru osasunaren eta kirolaren aldeko txapelketa, Ellakurin. Aurrebenjamin mailako zortzi taldek parte hartuko dute, CD Laudioren laguntzarekin. Sarrera: 2€.

Gaztaina eguna

2019/10/27 10:00 - 14:00

Orozko |Jaia

10:00etatik aurrera autobusak egongo dira Zubiaurretik Usabel auzora joateko, baita itzultzeko ere.

Ziza eta onddo espezieak identifikatzen laguntzeko zerbitzua

2019/09/23 - 2019/12/31

Laudioko Kultura Etxea | Aiaraldea

Laudioko Mikologia Elkarteak espezieak identifikatzen laguntzeko zerbitzua eskainiko du zaletuentzat. Horretarako astelehen, asteazken eta ostiraletan Kultura Etxera jo beharko da, taldeak duen lokalera, 18:30etatik 20:00ak arte. Abenduaren 31ra arte. 

"Komunitatearen jakintza"

2019/10/06 - 2019/10/27

Hamaika Kale erakusketa-aretoa Urduña |Bisita gidatua

Hamaika Kale erakusketa-aretoa ireki berri dela aprobetxatuz, horren ateak zabalduko ditugu Santa Cecilia musika-bandaren eta Getxa Goi txistulari-taldearen musika-ondare ukigarrienaren zati bat erakusteko: partitura zaharrak, musika-tresnak, ehun urtetik gorako idazkiak… Bisita biribiltzeko, erakusketa-aretoetan antzinako ogibideak ezagutuko ditugu: zapatagintza, aulkigintza, kandelagintza, gozogintza… Eta duela gutxiko belaunaldietara arte Urduñako hiriaren bereizgarri izan den ondarearen jakintzak eta zereginak jakitera emango dira.

Hizkuntza: Euskara / Gaztelania.
Elkargunea: Hamaika Kale erakusketa-aretoa (Andra Mari plaza z/g).
Eguna eta ordua: Urriaren 6a, 13a, 20a eta 27a, igandeak. 11:00etan eta 12:30ean.
Antolatzaileak: Urduñako Turismo Bulegoa / Hamaika Kale Elkartea.
Informazioa eta erreserbak: 945 384 384 - turismo@urduna.com
www.facebook.com/ordunaoficinaturismo
Leku-kopuru mugatua