Igandea, martxoak 28



11:00

Aiara Bira

Elexondo kalea, Amurrio | Kirol jarduera

Pandemiak Aiara Biraren 2020ko edizioa bertan behera utzi eta gero, indar berrituekin itzuliko da berriro proba martxoaren 13an. Zehazki, hurrengoak izango dira etapak, iazko ibilbideak errespetatuta: Martxoak 13: Laudio. Aldaikorreka plazatik abiatuko da eta 42 kilometro izango ditu ibilbideak. Martxoak 14: Okondo. 11:00etan Kultura Etxetik aterako da eta 43,1 kilometro bete beharko dituzte txirrindulariek. Martxoak 20: Artziniega. 16:00etan igerilekuetan izango dute abiapuntua kirolariek 44,6 kilometrotan zehar lehiatzeko. Martxoak 27: Arespalditza. 16:00etan herriko plazan hasiko da etapa eta 41,2 kilometroko ibilbidea izango dute aurretik. Martxoak 28: Amurrio. 11:00etan Elexondo kalean izango dute hitzordua parte-hartzaileek etapa luzeena egiteko, 51,6 kilometrokoa, alegia. Espainiako Federazioaren aitorpena Antolatzaileek jakinarazi dute Espainiako Txirrindularitza Federazioak kategoria nazionalaren barruan onartu duela Aiara Bira. Horrek esan nahi du Elitean egongo dela proba eta atzerriko taldeek ere aukera izango dutela izena emateko. Gainera, antolakuntzak honakoa gogoratu du: "15 eta 16 urte bitarteko mutilentzako lasterketa den arren, adin horretako neskek zein Junior kategoriakoek (17 eta 18) ere parte har dezakete". Jon Unzagak omenaldia jasoko du Aurten Jon Unzaga Bombín txirrindulari profesional ohia izango da omendua. Kirolari laudioarrak ibilbide bikaina egin zuen eta 1987tik 1996ra bitartean munduko maila gorenean aritu zen Kas, Seur, Clas-Cajastur eta Mapei taldeetan. Horrela, Frantziako 4 Tourretan, Italiako 3 Girotan, Espainiako 9 Vueltatan eta Munduko 2 txapelketetan lehiatu zen.

Aiara Bira Elexondo kalea

Pandemiak Aiara Biraren 2020ko edizioa bertan behera utzi eta gero, indar berrituekin itzuliko da berriro proba martxoaren 13an. Zehazki, hurrengoak izango dira etapak, iazko ibilbideak errespetatuta:

  • Martxoak 13: Laudio. Aldaikorreka plazatik abiatuko da eta 42 kilometro izango ditu ibilbideak.
  • Martxoak 14: Okondo. 11:00etan Kultura Etxetik aterako da eta 43,1 kilometro bete beharko dituzte txirrindulariek.
  • Martxoak 20: Artziniega. 16:00etan igerilekuetan izango dute abiapuntua kirolariek 44,6 kilometrotan zehar lehiatzeko.
  • Martxoak 27: Arespalditza. 16:00etan herriko plazan hasiko da etapa eta 41,2 kilometroko ibilbidea izango dute aurretik.
  • Martxoak 28: Amurrio. 11:00etan Elexondo kalean izango dute hitzordua parte-hartzaileek etapa luzeena egiteko, 51,6 kilometrokoa, alegia.

Espainiako Federazioaren aitorpena

Antolatzaileek jakinarazi dute Espainiako Txirrindularitza Federazioak kategoria nazionalaren barruan onartu duela Aiara Bira. Horrek esan nahi du Elitean egongo dela proba eta atzerriko taldeek ere aukera izango dutela izena emateko.

Gainera, antolakuntzak honakoa gogoratu du: "15 eta 16 urte bitarteko mutilentzako lasterketa den arren, adin horretako neskek zein Junior kategoriakoek (17 eta 18) ere parte har dezakete".

Jon Unzagak omenaldia jasoko du

Aurten Jon Unzaga Bombín txirrindulari profesional ohia izango da omendua. Kirolari laudioarrak ibilbide bikaina egin zuen eta 1987tik 1996ra bitartean munduko maila gorenean aritu zen Kas, Seur, Clas-Cajastur eta Mapei taldeetan.

Horrela, Frantziako 4 Tourretan, Italiako 3 Girotan, Espainiako 9 Vueltatan eta Munduko 2 txapelketetan lehiatu zen.


11:00

XXX. Mineralen Azoka

Frontoia, Amurrio | Azoka

11:00etatik 14:30ak arte eta 17:00etatik 20:00ak arte.

XXX. Mineralen Azoka Frontoia

11:00etatik 14:30ak arte eta 17:00etatik 20:00ak arte.


11:00

EH Bildu 10 urte

Alberto Acero plaza, Laudio | Erakusketa

EH Bilduk bere 10. urteurrenean osatu duen erakusketa izango du ikusgai.

EH Bildu 10 urte Alberto Acero plaza

EH Bilduk bere 10. urteurrenean osatu duen erakusketa izango du ikusgai.


12:00

Bultza euskaltegiak! Korrika badator!

Aldai plaza, Laudio | Ekitaldia

22. Korrikara lotutako ekitaldia.

Bultza euskaltegiak! Korrika badator! Aldai plaza

22. Korrikara lotutako ekitaldia.


12:30

Kultudaberria: Itxarkundia Dantza Taldea

Aldai plaza, Laudio | Dantzaldia

Kultudaberria ekimenaren barruan antolatutako ekintza.

Kultudaberria: Itxarkundia Dantza Taldea Aldai plaza

Kultudaberria ekimenaren barruan antolatutako ekintza.


17:00

Igande Arratsaldeak Familian: Skratx

Aiara Arespalditza | Haurrentzako jarduera

"Skratx" haurrentzako antzezlana izango da Igande Arratsaldeak Familia ekimenaren eskaintza nagusia Arespalditzan. Horrez gain, askaria egongo da, norberak etxean jan dezan. Eguraldiaren arabera, ikuskizuna kalean edo udaletxean izango da.

Igande Arratsaldeak Familian: Skratx

"Skratx" haurrentzako antzezlana izango da Igande Arratsaldeak Familia ekimenaren eskaintza nagusia Arespalditzan. Horrez gain, askaria egongo da, norberak etxean jan dezan. Eguraldiaren arabera, ikuskizuna kalean edo udaletxean izango da.


19:00

Las mil y una

Donibane Aretoa, Orozko | Zinema

"Las mil y una" filma eskainiko dute Martxoaren 8aren egitarauaren barruan.

Las mil y una Donibane Aretoa

"Las mil y una" filma eskainiko dute Martxoaren 8aren egitarauaren barruan.


19:00

Dardara

Amurrio Antzokia, Amurrio | Zinema

Berri Txarrak taldeari buruzko dokumentala. 98 minutu. Sarrerak 5 euro balioko du.

Dardara Amurrio Antzokia

Berri Txarrak taldeari buruzko dokumentala. 98 minutu. Sarrerak 5 euro balioko du.