San Roman jaiak

2010/08/09 19:00

San Roman baseliza-Orruño kalea Urduña

San Roman egunean kaleko jaiak ospatzen dira Urduñako Orruño kalean. Egun guztian zehar ekintza desberdinak izango dira Orruño kalean bertan eta Zedelikako San Roman baselizan:

11:00etan, Diana eta biribilketa izango da.

12:00etan, Meza eta erromeria egingo da San Roman baselizan, jarraian luntxa eta barbakoa egingo dira.

(45 minutu lehenagotik taxi zerbitzua izango da mezara joateko Foru plazatik).

17:00etan, Mus txapelketa (X tabernak antolatua).

18:00etan, Txokolatada.

21:00etan berbena.

 

Esti Gorostiaga: "Emakumeak Kofradeen bazkarian egon badaitezke, 2010ean zentzuak irabazi du, besterik ez"

Erabiltzailearen aurpegia Izar Mendiguren Cosgaya

Esti Gorostiaga: "Emakumeak Kofradeen bazkarian egon badaitezke, 2010ean zentzuak irabazi du, besterik ez"

Esti Gorostiaga (Laudio, 1968) da Laudioko Kofradiaren Historian abuztuko azken igandeko bazkarian izango den lehenengo emakumea. Gorostiagaren hitzetan, 18/98 sumarioagatik Herrera de la Manchan preso dagoen Pablo Gorostiagak, hots, aitak, animatu zuen bazkarian parte hartzeko izena ematen. Bere presentziarekin, emakumeekiko diskriminazioa eta arrazoi politikoengatik euskal preso politikoen ausentzia azaleratu nahi du.

Le Concert- Kontzertua

Erabiltzailearen aurpegia Txetxu Urkijo

Lan honek duen lehenengo sekuentziak arrasto handiak ematen dizkigu ikusi behar dugun pelikularen inguruan. Izan ere, zintaren tonua hasieratik zein izango den argi uzteaz gainera, aurrez aurre ditugun fotogrametan gertatzen den lez, filmean ezer ez dela izango ematen duena nabermentzen baitu.

Juan de Aranoa Arte Eskolan izena emateko epea zabalik da

Erabiltzailearen aurpegia Irati Mendiguren Cosgaya

Juan de Aranoa Arte Eskolan izena emateko epea zabalik da

Udal Arte Eskolak datorren ikasturtean zehar eskainiko diren ikastaroetan parte hartu ahal izateko aurrematrikula egiteko epea zabaldu du gaurdanik. Irailaren 9an bukatuko da 2010-11 ikasturtean izango diren jardueretan izena emateko epea. 

Ikastaroen artean aurkitzen dira hurrengoak: 

- Margoketa 

- Ehoziri eta Kakorratz-lana (bolillo eta gantxilloa) 

- Errusiar keramika 

- Zurezko taila

- Otzaragintza 

- Keramika 

Bertso saioa Amurrioko txosnetan

2010/08/13 18:30

txosna gunea Amurrio

2010-08-13, AMURRIO
Bertso-saioa, Amurrioko jaiak
20:30etan, txosna gunean. Bertsolariak: Oihane Perea, Izar Mendiguren, Ainhoa Comas,

DIY Txabakania Productions laburmetrai lehiaketaren bigarren edizioa abian da

Erabiltzailearen aurpegia Txabi Alvarado Bañares  Amurrio

DIY Txabakania Productions  laburmetrai lehiaketaren bigarren edizioa abian da

DIY Txabakania Productions  laburmetrai lehiaketaren bigarren edizioa jarri dute martxan Amurrion.

                Lehiaketara nahi duen oro aurkeztu daiteke. Horretarako, parte-hartzaileek euren laburmetraia La Kuadran (Amurrion), Orbeko Etxean (Laudion ) edota Izar Beltz Ateneoan (Bilbon) entregatu beharko dute urriaren 31a baino lehen.

ARGAZKI BILDUMA: San Esteban jaiak Lendoñobeitin

Erabiltzailearen aurpegia Nekane Garcia Madaria  Aiaraldea  Urduña  Urduña: Larruazabal  Urduña: Lendoñobeiti

ARGAZKI BILDUMA: San Esteban jaiak Lendoñobeitin

Atzo ospatu zen Lendoñobeitiko jaietako egun nagusia. Dantzak, bazkaria, parodia, erromeria eta beste gauza asko egon ziren Larruazabaleko herri horretan. Iragan hilean eginiko mendi martxako irudiekin batera, argazki galeria osatu dugu.

ARGAZKILARIAK: Nekane Garcia, Andima Landaluze eta Itziar Biguri

DATA: 2010eko abuztuak 3

Argazki bilduma ikusteko: klikatu HEMEN.

Ezker abertzaleak salatu du Udalak zerbitzu sozialak murriztu dituela.

Erabiltzailearen aurpegia Andima Landaluze Okerantza  Urduña

Ezker abertzaleak salatu du Udalak zerbitzu sozialak murriztu dituela.

Urduñako Ezker Abertzaleak argitaratzen duen aldarri aldizkarian, zerbitzu sozialak murriztu izana leporatu zaio EAJ alderdiari. Etxez etxeko laguntza ematen aritzen diren langileei 10.268,58 euro zor zaizkiela ere salatu du argitalpen horretan.

Amurrioko Jai Herrikoien Aldeko Batzordeak 30 ekitaldi prestatu ditu aurtengo festetarako

Erabiltzailearen aurpegia Izar Mendiguren Cosgaya

Amurrioko Jai Herrikoien Aldeko Batzordeak 30 ekitaldi prestatu ditu aurtengo festetarako

“Jaiak herritik herriarentzat!”. Hori da Jai Herrikoien Aldeko Batzordea sortu duten lagunen helburua: “Gure herriko jaiak bultzatu eta eraikitzea da gure eginkizun nagusiena”. Parte hartze aktiboan oinarritutako festak antolatu eta kudeatzeko irizpide bera duten kultur eta kirol elkarte, jai-talde, txosna, gizarte eragile eta Amurrioko bizilagunek osatzen dute.

ARGAZKI BILDUMA: Capoeira ikuskizuna

Erabiltzailearen aurpegia goretti  Laudio

ARGAZKI BILDUMA: Capoeira ikuskizuna

Abada Capoeira taldeak ikuskizuna eskaini zuen joan den ostiralean Laudion. Bertaratu zirenek erakustaldiaz gozatzeaz gain, parte hartzeko parada ere izan zuten.

Hona hemen argazki sorta.

ARGAZKILARIA: Goretti Eskalza

DATA: 2010eko uztailak 30

Argazki bilduma ikusteko klikatu http://www.flickr.com/photos/aiaraldea/sets/72157624512755329/show/

"Arantza gogoratuz" mendi irteera

2010/08/07 08:00

Urduñako suhiltzaileak-Paul (Arrastaria) Urduña

Arantza Aginakoren heriotzaren hirugarren urteurrena dela eta, berau gogoratzeko mendi martxa antolatu dute Urduñan. Arrastariako Paul auzotik abiatuta, Arando balkoieraino. Mendizale batek irekitako Arantza bidea egingo da Arantza Aginakoren oroitzapenean.

Roke Deuna eta Morrillonen jaitsiera

2010/08/16 19:00

Barria kalea Urduña

Abuztuaren erdialdean Roke Deunaren omenezko jaiak ospatzen dira Barria Kalean, Morrillon dugu protagonista Barria Kalea, San Frantzisko eta Buen Sucesok ospatzen duten jai xelebre honetan.

Abuztuak 16 astelehena

9:30 zuziri diana

10:30 lore eskaintza

12:30 Roke deunaren omenezko meza Buen Sucesoko baselizan, amaieran hamaiketakoa.

13:30 triki-poteo kanta

15:00 auzo bazkaria, izen ematea: Mahor liburudendan edo Partxis goxokidendan. Prezioa: 7 euro nagusiak, 3 euro haurrak

18:00 haurrentzako jolasak besteak beste, Jostailuzko Motorren V. Sari Nagusia jokatuko da

19:30 txokolatada

20:00 zozketa: Roke deunaren miraria

21:00 jai amaierako traka

Roke Deuna eta Morrillonen jaitsiera

2010/08/15 20:30

Barria kalea Urduña

Abuztuaren erdialdean Roke Deunaren omenezko jaiak ospatzen dira Barria Kalean, Morrillon dugu protagonista Barria Kalea, San Frantzisko eta Buen Sucesok ospatzen duten jai xelebre honetan.

 Abuztuak 15 igandea

17:00 mus txapelketa (bereizko programa ikusi)

19:00 igel txapelketa eta txapel-jaurtiketa (bereizko programa ikusi)

20:30 Morrillon topatu eta harrapatu. Topatzen duenari, aduanara ekartzea eskertzen diogu

21:00 Morrillonen jeitsiera

22:00 herri afaria

22.30 erromeria Izargi taldearekin