Aldaiko Irristaketa Ibilaldia

2010/05/29 09:00

Aldaikorreka plaza Laudio

Laudioko Aldaiko Irristaketa Kirol Taldeak antolatuko duen lehenengo patin-martxa izango da. Goizeko 11etan abiatuko da Aldaikoerreka plazatik, bertan pare bat ordu beranduxeago amaitzeko, gutxi-gorabehera. Bukaeran hainbat erakustaldi egongo da: patinaje-freestyle, konoak... bai eta zenbait oparien zozketa ere

Otxomaio jaietarako prestatzen ari da Urduña

Erabiltzailearen aurpegia Andima Landaluze Okerantza  Urduña

Otxomaio jaietarako prestatzen ari da Urduña

Urduñan nabaria da Otxomaio jaiak heltzear daudela. Hiriko alde zaharrean hainbat elkarte txosnak atontzen hasi dira jada: margoketa eta garbiketa lanak, hornitzaileen joan etorria... lan eta lan maiatzaren 7an txupina pizten denerako guztia prest egon dadin.

Danbor-hotsek Aiaraldea astindu dute!

Erabiltzailearen aurpegia Txabi Alvarado Bañares  Aiaraldea

Danbor-hotsek Aiaraldea astindu dute!

Apirilaren 27an,  urtero lez, Prudentzio Deunaren jaiak ospatu dira Arabako hainbat lekutan eta Aiaraldeko Amurrio eta Laudio  herriak ez  dira salbuespena izan.

Bazkalosteko lehen orduetatik jende mordoa bildu da Amurrioko frontoian, Amurrioko Musika Eskolak Lucas Rey, Aresketa Ikastola eta Virgen Niñako ikasleekin batera antolatutako danborradaz gozatzeko prest.

Sokaide taldearen kontzertua

Erabiltzailearen aurpegia Gartzen Garaio Atxurra

Aste honetan autobusez, oinez, trenez, edo autoestopaz… baina beti ere Ortozik hurbilduko gara Amurrioko antzokira. Bertan Sokaide talde aiararrak bere lehen diskoaren aurkezpena egingo du. Pasaden astean prentsaurreko baten aurkeztu zituzten hamar kantuak oholtzara igoko dituzte.

Urduña Jaietan, Otxomaio 2010

2010/05/14 10:30

Urduña

BETERANOEN EGUNA

12:30 Santa Maria parrokian, Meza.

14:30 Gernika Plazan, bazkaria (Txartelak Kultur Etxean: 5 €).

17:00 CAMPANERAK alaituko du bazkalondoa.

 

KULTURA-TRUKEA URDUÑA-MEXIKO D.F.

18:00 Foru Plazan, Urduña eta Mexiko D.F.-ren arteko ELKARTRUKE KULTURALA.

19:30 Foru Plazan, Mexikoko SUKALDARITZA-ESKOLA Bilboko Xonotli jatetxeko sukaldariak, Paul Salbidegoitiak, emana.

20:00 Foru Plazan, LA DOLOROSA taldearen KONTZERTUA (Mexikoko folka).

22:00 Foru Plazan, IÑAKI PLAZA & JON GARMENDIAren KONTZERTUA (Euskadiko folka).

24:00 Foru Plazan, KONPADRES MUERTOS taldearen KONTZERTUA (Mexikoko rock rancheroa).

01:00 Dj Mex & Dj Euskadi (egungo kulturaren musika).

 

BESTELAKOAK

18:30 Udal Pilotalekuan, SASKIBALOI-PARTIDA (kadeteak): BEDARBIDE - LOYOLA INDAUTXU

20:00 Udal Pilotalekuan, SASKIBALOI-PARTIDA (SENIOR, bigarren maila): BALMASEDA - TXURDINAGA

22:00 Foru plazan, LAGUN-TALDEEN AFARIA

Joaquín Bárbara y Balza margolariari omenaldia

2010/05/01 10:00

Udal Erakusketa Gelan (Kultura Etxean). Laudio

Erakusketa maiatzaren 8rarte luzatzen da.

Astelehenetik ostiralera 18:00etatik 20:00etara. Larunbata eta igandetan 12:00etatik
14:00etara

Antolatzailea: Laudio Filatelia Elkartea

Amurrioko EAJ-ren "zabaltzen" ekimenaren mintegia

2010/04/29 17:00

Amurrioko Batzokia Amurrio

Zabaltzen ekimenak, datorren Osteguna 29, arratsaldeko 19tan, Gobernantza mintegi bat antolatu du Amurrioko Batzokian
Ekitaldi irekia

"Gobernu ona"- ren inguruan mintzaldi labur bat izango da 30´ eta ondoren neurri zehatzen inguruan estabaidatuko dugu, Hauetan jasoko dugu "nola" izan behar den gobernu irekia, parte hartzailea. Neurri hauek ere gure gain hartzeko kompromesua daukagu. (soldatak, gehienezko legegintzaldiak, kontu emateak, etab).
Ongi etorriak izango zarete denak.

Urduña Jaietan, Otxomaio 2010

2010/05/10 15:00

Urduña

17:00 Udal Pilotalekuan, GIMNASIA ERRITMIKOKO ERAKUSTALDIA.

18:00-20:00 Zaldiko-maldikoak %50 merkeago.

 

 

Urduña Jaietan, Otxomaio 2010

2010/05/09 09:00

Urduña

UMEEN EGUNA

11:00 Udaletxeko Udalbatza Aretoan, haur eta kimu mailetako Otxomaioko Kartelen Lehiaketaren sari-banaketa.

11:30 2010eko txupinero txikiak TXIKI TXUPIA botako du. Ondoren KALEJIRA erraldoiek, buruhandiek eta Txalogorri Txarangak lagunduta.

11:45-14:30 Txefosen PUZGARRIEN PARKEA eta JOLASAK.

11:30 Arrastariako Herri-Batzetako agintariak erromesaldian joango dira Antzinako Amaren Santutegiraino, Zaindari dutenari garai batean egindako botoa betetzeko.

12:00 Antzinako Amaren Santutegian, MEZA. Bukaeran, Arrastariako Entradilak.

12:00 Foru Plazan, haragi, bildots eta txakolin-dastaketa. Bedarbide Abeltzain Elkartearen eskutik.

12:30 Poza Kulturgintzaren erakusketaren inaugurazioa. Javier Valero egileak "Urduñan zehar Morfeo paseatzen" lana azalduko du.

13:00 ADISKIDEAK-KANTARRANAK taldeak edari-poteoa alaituko du.

13:15 Foru plazan, TXISTU-ALARDEA.

14:30 UMEENTZAKO ENTZIERROA Udaletxeko arkupeetatik Gernika Plazaraino.

14:45 Gernika Plazan UMEENTZAKO HERRI BAZKARIA (Txartelak Kultur Etxean: 3 €).

16:00 Herri Ikastetxean PUZGARRIAK eta JOLASAK. 19:00 Foru Plazan, CAMPING RENOVE antzezlana, Trapu Zaharra taldearen eskutik.

20:00 Gernika Plazan, ARETOKO DANTZEN erakustaldia.

21:00 Gernika Plazan, IV. TXAPEL JAURTIKETAKO LEHIAKETA.

21:30 Foru Plazan, PLAY-BACK TXAPELKETA.

Urduña Jaietan, Otxomaio 2010

2010/05/08 07:30

Urduña Urduña

URDUÑAKO ANTZINAKO AMAREN EGUNA

9:30 KALEJIRA Santa Zezilia Bandaren eskutik

10:30 Urduña Hiriko Udalbatza eta Larruazabal Herri Batzako auzo-alkateak, mazolari eta turuta bandarekin batera, Antzinako Amaren Santutegira abiatuko dira.

11:00 Antzinako Amaren Santutegian, MEZA NAGUSIA. Irtetean OHOREZKO AURRESKUA dantzatuko da.

12:00 2010eko URREZKO AIZKOLARIA - ETB-KAIKU SARI NAGUSIA.

13:00 Antzinako Amaren Santutegian, MEZA.

18:00 ZEZENKETA.

18:30 Otxomaio etorbidean, MOTO-STUNTeko ERAKUSTALDIA.

19:00-22:00 Txalogorri Txaranga hiriko kaleetan zehar.

20:30 Berbena NUEVA ALASKArekin.

21:30 Herri Ikastetxean, GAZTEENTZAKO KONTZERTUAK.

22:00 SU ARTIFIZIALAK Astondoa Pirotekniaren eskutik.

23:00 Foru Plazan, Berbena NUEVA ALASKArekin.

Zaldi Probak

2010/04/17 16:30

Udal probalekua Laudio

ZALDI PROBAK izango dira Laudioko Udal Probalekuan, Zaldi-probak Elkaretak antolaturik

Picassorean obran oinarrituriko mosaikoak ikusgai daude Kultur Etxean

Erabiltzailearen aurpegia Andima Landaluze Okerantza  Urduña

Picassorean obran oinarrituriko mosaikoak ikusgai daude Kultur Etxean

Javier De La Torre artistak Picassoren hainbat margotan oinarritutako mosaikoak erakusgai ditu Urduñako Kultur Etxeko areto nagusian. Neurri handiko mosaikoek osatzen dute erakusketa eta Pablo Ruiz Picassok margotutako emakumeen irudiak erreproduzitzen ditu.

Bi hilabeteren ostean, ziklogenesiaren ondorioak oraindik agerian.

Erabiltzailearen aurpegia Xabi Zalbide

Bi hilabeteren ostean, ziklogenesiaren ondorioak oraindik agerian.

Xynthiak Aiaraldea astindu zuenetik 2 hilabete igaro direnean, oraindik kalte batzuk agerian daude eta laguntzak eskatzeko prozedurak zabalik. Arabako Aldundiaren arabera, 10 milioi eurotik gorako kalteak eragin zituen bat-bateko ziiklogenesiak, horietatik 3'5 Artziniegan eta beste horrenbeste Amurrion.

Aiaraldea prest San Prudentzio eguna ospatzeko

Erabiltzailearen aurpegia Xabi Zalbide

Aiaraldea prest San Prudentzio eguna ospatzeko

Asteburuan izandako ekitaldien ostean, gaur eta bihar bitartean Arabako patroiaren omenezko azken txanpa izango da. Aiarako jaiei amaiera emango zaie, eta gaur umearen eguna ospatuko da.

Euskal Presoak Euskal Herriratzearen aldeko enkartelada

2010/04/30 18:00

Lamuza plaza Laudio

Hilabeteko azken ostiralean "Etxerat" presoen senide eta lagunen elkarteak deituta.