Aiaraldea Komunikabideak erabiltzaileei informaziotik haragoko eskaintza luzatze aldera abiatutako ekimenetako bat da zozketa.
Pertsona bakoitzak behin bakarrik hartu ahalko du parte eskaintza bakoitzean; hau da, izen-abizen bakoitzak zenbaki bakarra ordezkatuko du zozketa poltsan.
Produktu edo zerbitzuren bat zozketatu nahi baduzu, edo bestelako zalantzarik izatekotan, jarri gurekin harremanetan helbide honen bidez erredakzioa@aiaraldea.eus.
Errigora egitasmoaren kutxa txuri eta berde bana (bata arrunta eta bestea ekologikoa) zozketatuko ditu Aiaraldea hedabideak. Egun hauetan, gainera, Errigora kanpaina egiten ari da eta bere produktuen eskaintza berezian parte hartzeko aukera dago.
Irabazleak: Goiatz Urkijo eta Garazi Abrisketa
Physis Versus Nomos taldearen disko berriaren ale bat zozketatuko du Aiaraldea hedabideak.
Irabazlea: Maite Bustillo
Otsailaren 23an -igandea- Satorjator, lurraren bihotzaren bidaia ikuskizuna eskainiko dute Amurrio Antzokian, 17:50ean. Aiaraldea hedabideak emanaldia ikusteko sarrera bikoitza zozketatuko du.
Irabazlea: Arkaitz Quincoces
Xabi Bandini eta Izaki Gardenak musikariek Burubio Kulturgunean joko dute ostiralean, urtarrilaren 24an, 22:00etatik aurrera. Aiaraldea.eus web atariak sarrera bikoitza zozketatuko du.
Zozketa: Urtarrilaren 24an, ostirala, 12:00etan
Irabazlea: Ane Ortega Diez
Herriaren Eskuz Binakako XXIV. Txapelketaren finalak jokatuko dira urtarrilaren 24an, 19:00etan Aretako frontoian. Gazteak 4 1/2, Promesak eta Seniorrak kategorietako kirolariak arituko dira lehian eta EITBk norgehiagokak grabatuko ditu. Aiaraldea hedabideak partiduak ikusteko bi sarrera bikoitz zozketatuko ditu. Zozketa urtarrilaren 16an, osteguna, egingo da, 12:00etan.
Irabazleak: Ainhoa Uriarte Bilbao eta Amaia Mendez Lertxundi
Urtarrilaren 4an izango da Bectekada bertso saioaren edizio berria. Maialen Lujanbio, Amets Arzallus edota Sustrai Colina igoko dira Amurrio Antzokiko oholtzara, besteak beste, 20:00etatik aurrera. Aiaraldea.eus-ek 2 sarrera bikoitza zozketatuko ditu.
Irabazleak: Asier Renteria eta Silvia Arribas
Abenduaren 27an taularatuko dute 17:00etan Goazen 6.0 ikuskizuna Amurrio Antzokian. Sarrera bikoitza zozketatuko du Aiaraldea.eus-ek.
Irabazlea: Eneko Txopeitia
Eskualdeko kirol taldeekin eta hainbat edukirekin osatu du Aiaraldea Hedabideak urtekaria eta bat zozketatuko du interesdunen artean.
Irabazlea: Pilar Yañez
Aiaraldea hedabideak 2 sarrera bikoitz zozketatuko ditu erabiltzaileen artean abenduaren 13an Amurrioko Bañueta Kiroldegian eskainiko duten emanaldiaz gozatzeko. Sarrera bikoitzetako bat, Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkideen artean banatuko da. Ikuskizuna 18.00etan izango da, eta sarrerek 3 euro balioko dute.
Zozketa data: abenduaren 12an, 12:00etan.
Saridunak: Itsaso Arrizabalaga eta Blanca Duñabeitia.
Oharra: Pertsona bakoitzak behin soilik eman ahalko du izena.
Revolta Permanent Ezkerraldeko taldeak "Lobotomiak" diskoa kaleratu du Baga-Biga musika etxearekin. Kopia bat zozketatuko du Aiaraldea hedabideak erabiltzaileen artean.
Irabazlea: Zutoia Latatu
Aiaraldea hedabideak abenduaren 1ean Orozkoko Donibane Aretoan proiektatuko den Soinujolearen semea filma ikusteko 2 sarrera zozketatuko ditu erabiltzaileen artean.
Irabazlea: Virginia Garcia
Aiaraldea hedabideak Errigorako saskiak zozketatuko ditu erabiltzaileen artean. Aurten hiru mota egongo dira: zuria (berezia, 70€), beltza(betikoa, 50€) eta berdea (ekologikoa 60€). Saskiak eskatuta, hauen balioaren %25 Nafarroa hegoaldeko eta erdialdeko euskalgintzari emango zaio. Aiaraldea komunikabidean hiru kutxa banatuko dira, Errigorako lagunei esker: bi irakurle edo erabiltzaileen artean; eta bat Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkideen artean (ekologikoa). Eskaerak egiteko epea, aldiz, azaroaren 20an bukatuko da.
Zozketa data: azaroaren 22an, 12:00etan.
Saridunak: Itziar Azurmendi, Iratxe Granado Olabe eta Pili Pueyo.
Aiaraldea hedabideak azaroaren 10ean ospatuko den Gorobel mendi ibilaldiko inskripzio bat zozketatuko du erabiltzaileen artean. Mendiko Lagunakek antolatzen du ekitaldia, eta izen-ematea zabalik dago urriaren 14az geroztik.
Zozketa data: azaroaren 8an, 12:00etan.
Aiaraldea hedabideak sarrera bikoitza zozketatuko du urriaren 31n Orozkoko Donibane Aretoan emango duten "Agur Etxebeste!" pelikula ikusteko. Filma azaroaren 3an 19:00etan eskainiko dute
Zozketa: Urriaren 31ko 12:00etan
Sariduna: Gotzone Olabarria Orueta
Aiaraldea hedabideak Potxin eta Patxin pailazoen "Basamortuan" ikuskizunaz gozatzeko sarrera bikoitz bat zozketatuko du erabiltzaileen artean. Emanaldia urriaren 27an izango da, 17:30ean Amurrio Antzokian, eta sarrerek 4 euro balio dute.
Irabazlea: Saioa Villaverde Orejón