Urduñako auzo guztietara zabaldu dute euskara

Maider Ramirez Martin mar 28, 22:30 Urduña

Korrika ez da aurten Urduñatik igaro, baina hori konpentsatzeko lau orduz jarraian egon dira hiriko eragile eta norbanako ugari hiria euskararen alde zeharkatzen.

Okondoko txikiek ere egin zuten Korrika ostiralean

Erredakzioa mar 28, 22:15 Okondo

Aurten ez da Okondotik pasatu Korrika baina, hala eta guztiz ere, eskolako haurrak ez ziren ikastetxe barruan geratu ostiralean. Korrika Txikia egin zuten frontoira arte eta askaria eta jolasak izan zituzten bertan.