Kultura Egunarekin hasi dute Araba Euskaraz jaia

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa   Euskara  Amurrio

Kultura Eguna egin zuten Amurrion larunbatean, Araba Euskaraz jaiaren lehen plater gisa.

Herritarrak protagonista Aiaraldeko Euskararen Egunean

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa   Euskara  Orozko

Gaur ospatu da Aiaraldeko Euskararen Eguna, Orozkon. Goizetik arratsaldera arte luzatu da egitaraua, eta herritarrak izan dira protagonista.

»» Ikusi argazki guztiak (57)

Musika eta dantza nagusi Artziniegako Euskararen Egunetan

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa   Euskara  Artziniega

Artziniegako Euskararen Egunak ospatu dituzte asteburuan. Hainbat ekintza egin dute ostiraletik igandera bitartean, baina atzo -larunbata- izan zen egun nagusia. Goizetik gauera arte luzatu zen egitaraua, eta musika eta dantza izan ziren protagonista. Eguerdiko triki-poteoak, kantu bazkariari eman zion paso. Iluntzean, aldiz, dantza plaza eta hip-hop emanaldia egon ziren, besteak beste.

»» Ikusi argazki guztiak (26)

Kasinoko bertsoek eman diote hasieran Euskararen Nazioarteko Eguneko egitarauari

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa   Euskara  Laudio

Bertso saioa egon zen atzo iluntzean Laudioko Lamuza parkeko Kasinoan, udalak Euskararen Nazioarteko Eguna dela eta antolatutako egitarauaren barruan. Onintza Enbeita, Miren Amuriza, Igor Elortza eta Aitor Sarriegi egon ziren bertsotan eta Izar Mendiguren gai jartzaile moduan.

»» Ikusi argazki guztiak (35)

Amurriok euskararen mapa aurkeztu du, inplikatutako 91 eragilerekin

Erabiltzailearen aurpegia Amurrioko Udala   Euskara  Amurrio

Amurriok euskararen mapa aurkeztu du, inplikatutako 91 eragilerekin

Ekimenak jarraipena ematen die "Amurrion gehiago irabazi euskararekin" euskara planaren kanpainetan aurretik bultzatu ziren ekintzei. Udalerriko jatetxe, taberna, denda, elkarte eta enpresa txikietan euskaraz komunikatu daitezkeen pertsonak identifikatu dira, herritarren artean euskararen erabilera sustatzen jarraitzeko.

“Bigarren mailako talde sentiarazi gaituzte uneoro, euskaraz ikasteagatik”

Erabiltzailearen aurpegia Txabi Alvarado Bañares   Euskara  Orozko

“Bigarren mailako talde sentiarazi gaituzte uneoro, euskaraz ikasteagatik”

MAIDER OLABARRIA (Orozko, 1997) Odontologiako 5. maila ikasten ari da. Bihar -osteguna- elkarretaratzea egingo du bere klasekideekin batera, euskaraz ikasteagatik pairatzen duten diskriminazioa salatzeko.

Udal ordezkari politikoak, euskararekin hartutako konpromisoak betetzeko prest

Erabiltzailearen aurpegia Txabi Alvarado Bañares   Euskara  Aiaraldea

Udal ordezkari politikoak, euskararekin hartutako konpromisoak betetzeko prest

Sukalde lanean murgilduta igaro ditu azken hilabeteak Aiaraldeko Euskalgintza Kontseiluak, maiatzean eginiko “Ez we can’t” kanpainaren fruituekin. Bilera-marko egonkorrak eratu nahi dituzte ordezkari politikoekin, hartutako konpromisoak  nola egikaritu aztertzeko.

Orozkon egingo da aurten Aiaraldeko Euskararen Eguna

Erabiltzailearen aurpegia Txabi Alvarado Bañares   Euskara  Orozko

Orozkon egingo da aurten Aiaraldeko Euskararen Eguna

Egun osoko egitaraua prestatu du Aiaraldeko Euskalgintza Kontseiluak abenduaren 1erako. "Eskualdeko euskaltzaleen topaketa" izango da, aurreratu dutenez.

Kultura Eguna egingo dute azaroko azken egunean, Araba Euskaraz abiatzeko

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa   Euskara  Amurrio

Kultura Eguna egingo dute azaroko azken egunean, Araba Euskaraz abiatzeko

Herri bazkarietarako tiketak azaroaren 26a baino lehen eskuratu beharko dira Araba Euskaraz-en dendan.

Euskara ikasteko taldea osatu dute Artziniegan eta parte hartzeko aukera dago oraindik

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa   Euskara  Artziniega

Euskara ikasteko taldea osatu dute Artziniegan eta parte hartzeko aukera dago oraindik

B1-B2 mailetako klaseak eskainiko dituzte Kultura Etxean.

Datorren urteko Araba Euskaraz dinamikaren nondik norakoak azaldu dituzte

Erabiltzailearen aurpegia Txabi Alvarado Bañares   Euskara  Amurrio

Datorren urtean Amurrion ospatzekoa den Araba Euskaraz jaiaren nondik norakoak azaldu dituzte gaur goizean eginiko prentsaurrekoan.

Kirikiñok jaso zuen Urrezko Makila Euskararen Jaian

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa   Euskara  Laudio

Euskararen Jaia ospatu zen larunbatean Laudion. Eguerdian egin zen ekitaldi nagusia. Kirikiño aisialdi taldeak jaso zuen Urrezko Makila, 35 urtetan euskararen alde eginiko lanagatik. 

Umeentzako jarduerak eskaini zituen atzo Euskararen Jaiak

Erabiltzailearen aurpegia Aitor Aspuru Saez   Euskara  Laudio

Euskararen Jaia ospatzeari ekin zioten atzo Laudion eta horretarako Herriko plaza hartu zuten. Bertan puzgarriak jarri eta tailerrak antolatu zituzten arratsaldean eta 19:00etan Disko Txantxaren unea heldu zen. Energia ugari erre ostean dantzan, askaria zuten prest gazteenek. Gauean euskarazko film laburren emanaldia egon zen.

»» Ikusi argazki guztiak (42)

Euskara ikasteko taldeak eratuko dituzte Artziniegan

Erabiltzailearen aurpegia Txabi Alvarado Bañares   Euskara  Artziniega

Euskara ikasteko taldeak eratuko dituzte Artziniegan

Irailaren 26ra arte egongo da inskripzio fitxa betetzeko aukera.

Euskaltegietan matrikulatzeko epea, hilabete amaierara arte irekita

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa   Euskara  Aiaraldea

Euskaltegietan matrikulatzeko epea, hilabete amaierara arte irekita

Lau euskaltegi daude eskualdean, eta guztietan ireki dute matrikulatzeko epea.