Euskara praktikatzeko Berbalagun eta Gurasolagun egitasmoak martxan

Erabiltzailearen aurpegia Lucia Menoyo   Euskara  Laudio

Euskara praktikatzeko Berbalagun eta Gurasolagun egitasmoak martxan

Aurten Berbalagun programa seigarren aldiz gauzatuko da herrian. Euskara ikasi eta praktikatu nahi duen jendeak euskaraz dakiten pertsonekin elkartzean datza proiektuak, asteroko hitzordu batean behintzat euskaraz bizitzeko aukera izan dezaten. Antzeko zaletasunak dituzten pertsonekin talde txikiak osatu eta talde barruan erabakitzen dira elkartzeko egunak eta ordutegia. Laudion 10 taldetik gora daude martxan eta 50 lagun inguruk parte hartzen dute.

Euskarastelehen ekimena jarriko da martxan urriaren 22tik aurrera

Erabiltzailearen aurpegia Edorta Moreno Martin   Euskara

Euskarastelehen ekimena jarriko da martxan urriaren 22tik aurrera

Laudioko udaleko euskara arloak beste urrats garrantzitsu bat eman berri du euskararen normalizaziorantz. Urriaren 22tik aurrera Euskarastelehen proiektua jarriko da martxan, zeinaren bitartez eta azalpen txikiez baliaturik, udalak herriko euskaldunen hizkuntza gaitasunak hobetzea duelarik helburu gisa.

Martxan da Oxigenoa Euskarari ekimenaren laugarren edizioa

Erabiltzailearen aurpegia Noemi Bergantiños   Euskara  Laudio

Martxan da Oxigenoa Euskarari ekimenaren laugarren edizioa

Laudioko Udaleko Euskara Arloak euskararen erabilera eta mendizaletasuna uztartzeko Oxigenoa Euskarari programa antolatu du berriz. Gazteei zuzendutako ekimen honetan, hainbat mendi irteera antolatuko dira eta, bestetik, astronomia, lehen sorospenak, elikadura, sukaldaritza edo orientazio ikastaroak ere eskainiko dira.
    

Nafarroa Oinez jaira joateko autobusak antolatu dituzte eskualdeko hainbat udalen artean

Erabiltzailearen aurpegia Aitor Fernandez de Pinedo   Euskara

Nafarroa Oinez jaira joateko autobusak antolatu dituzte eskualdeko hainbat udalen artean

Urriaren 21ean Zizur Txikian ospatuko den Nafarroako Ikastolen jaira hurbiltzeko autobusak antolatu dituzte Aiara, Amurrio, Laudio eta Urduñako udalek elkarlanean. Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan hauteskunde eguna izanda, abiatzeko ordutegia ohi baino beranduago ezarri dute euskaltzaleek bozka emateko parada ere izan dezaten.

Etorkinak ikastetxetik at euskalduntzeko eskola abian da

Erabiltzailearen aurpegia Olatz Cuadra   Euskara  Amurrio

Etorkinak ikastetxetik at euskalduntzeko eskola abian da

Aurten ere, etorkinak euskalduntzeko eskola antolatu dute Udal Euskara Zerbitzutik. Ikastetxetik kanpo emango dituzten klase horiek euskara ulertzeko beharrezkoa den denbora murrizteko helburua dute. Eskaintza, euskaraz ezer edo ezer gutxi ulertzen ez duten ikasleei zuzenduta dago. Lehen Hezkuntzako 5. eta 6.mailan eta DBHn urte bat soilik matrikulatuta daramaten ikasle etorkinei zuzendutako progama da. 

Lezeagako sorginak udazkeneko zapatu arratsaldetarako aisialdi eskaintza oparoa dakar

Erabiltzailearen aurpegia Aitor Fernandez de Pinedo   Euskara

Lezeagako sorginak udazkeneko zapatu arratsaldetarako aisialdi eskaintza oparoa dakar

 “Sorgin zapatuak” programa abian izango da berriro urriaren 6tik aurrera Laudion. Uda garaiko oporraldiaren osteko lehen saioa Gardea auzoan eskainiko da Arima taldearen eskutik.

Eguneko programaketak gomazko maskarak egiteko tailerra eta askaria eskainiko du. 5 eta 12 urte bitarteko neska-mutilei zuzendutako doako aisialdi programak ohiko ordutegia mantenduko du: 17:30etik 19:30era.

Mendiaz eta euskaraz gozatzeko aukera, gazteentzat

Erabiltzailearen aurpegia Irati Mendiguren Cosgaya   Euskara

Mendiaz eta euskaraz gozatzeko aukera, gazteentzat

Laugarren edizioari helduko diote ikasturte berrian, Oxigenoa Euskarari programaren antolatzaile eta parte hartzaileek.

Oxigenoa Euskarari 12 eta 16 urte bitarteko gazteei zuzendutako programa da, eta  mendizaletasunaz gain, bereziki, euskararen erabilera uztartzeko programa da. Mendi-txangoez gain, formazio osagarria hartuko dute bertan parte hartzen dutenek: astronomia, lehen sorospenak, elikadura, sukaldaritza, orientazioa...

Bihar Euskararen Jaiaren VI. edizioa ospatuko da

Erabiltzailearen aurpegia Angela Rico   Euskara  Laudio

Bihar Euskararen Jaiaren VI. edizioa ospatuko da

Laudioko Udalak, Basalarrina elkarteak eta herriko beste hainbat eragilek Euskararen Jaia antolatu dute hilaren 29rako egitarau oparoa prestatuz. Larunbat goizetik eta festa giroan murgildurik, egunero euskaraz bizitzeko aldarria zabalduko da Laudioko kaleetan zehar.

Antolatzaileen esanetan; euskaraz bizitzeko aldarria egin nahi dugu, baina ez dadila egun bakarreko aldarrian gelditu, eta urteko egun guztietarako aldarria izan dadila.

Jaia eta aldarria uztartuko duen ospakizunaren egitaraua:

"Mihian kili-kili, euskaraz ibili" lemapean Aresketa ikastolak antolatuko du Araba euskaraz jaia, laugarrenez

Erabiltzailearen aurpegia Izar Mendiguren Cosgaya   Euskara

"Mihian kili-kili, euskaraz ibili" lemapean Aresketa ikastolak antolatuko du Araba euskaraz jaia, laugarrenez

Ekainaren 16an izango da Amurrion aurtengo Araba Euskaraz jaia. Aresketa Ikastolak antolatuko du ikastolen aldeko 33. festa. Gasteizen egindako aurkezpenean azaldu dutenez, "Mihian kili-kili, euskaraz ibili" lema izango du aurtengo edizioak. Leloaren bidez, euskararen ezagutza baino erabileraren garrantzia azpimarratu nahi dute, Aitor Garate eta Onintze Gerra Aresketa ikastolako zuzendari zein lehendakariaren esanetan. "Euskararen erabilerak konpromisoaz gain, poza sortarazi behar du gugan. Hori da Aresketa Ikastolatik egungo egoerari egin nahi diogun ekarpena".

Euskararen aldeko herri-lasterketa egongo da larunbat honetan

Erabiltzailearen aurpegia Txabi Alvarado Bañares   Euskara  Orozko

Euskararen aldeko herri-lasterketa egongo da larunbat honetan

Txirrindulari martxa bat ere egingo da, igandean, Europako Mugikortasun Iraunkorraren Astearen baitan

Herri-lasterketa antolatu dute gaurko Orozkoko Udaleko Euskara Sailak eta ERDU elkarteak, Euskara Kontseiluaren “Euskaraz bizi nahi dut” ekimena bultzatzeko helburuarekin.  Parte hartzeko izena ematerako orduan 2 euro ordaindu beharko dituzte haurrek, eta 5 euro helduek. Atzo egin zen lasterketaren aurkezpena; 20:30etan Zubiaur Plazan.

Parte hartzen duen orok diploma bat izango du saritzat, hiru sariren zozketan sartzeko boleto batekin batera.

Euskararen jaian egongo den herri bazkariko tiketak salgai

Erabiltzailearen aurpegia Irati Moreno   Euskara

Euskararen jaian egongo den herri bazkariko tiketak salgai

Irailaren 29an euskararen jaia ospatuko da Laudion. Urtero bezala, eguerdian, Laudio Udalak, Basalarrina elkarteak eta herriko beste hainbat eragileek herri bazkaria antolatuko dute. Tiketak jada erosteko aukera badago.

AEKren Berbots euskaltegian daude salgai bi salneurri ezberdinetan: nagusientzat 8 euro eta haurrentzat 3. Bazkaria elizako arkupetan edo institutuan izango da. Lekua, saltzen diren tiketen arabera erabakiko da.

Udalak Mugikortasun Astearekin bat eginez hirian bizikletaz ibiltzeko tekniken ikastaroa antolatu du

Erabiltzailearen aurpegia Angela Rico   Euskara  Laudio

Udalak Mugikortasun Astearekin bat eginez hirian bizikletaz ibiltzeko tekniken ikastaroa antolatu du

Duela astebete inguru Laudioko Udalak Euskararen Ibilbidea kanpaina aurkeztu zuen. Kanpainak hiru fase biltzen ditu, hala nola, euskara ikasi, euskara landu eta euskara bizi.

"Euskararen Ibilbidea" kanpaina abiatu dute, euskara ikasi, landu eta bizitzeko

Erabiltzailearen aurpegia Irati Mendiguren Cosgaya   Euskara

"Euskararen Ibilbidea" kanpaina abiatu dute, euskara ikasi, landu eta bizitzeko

Kanpaina berria abiatu du Laudioko Udalak, Laudioko AEK eta Udal Euskaltegiaren laguntzarekin. Iraila matrikulazio garaia dela aprobetxaturik, bultzada berezi bat eman nahi izan diote aurten, euskara ikasi edo lantzeko tentatuta dabiltzan horiei.

Izan ere, "krisialdia oztopo izan ez dadin", neurri batzuk adostu dituzte hiru erakundeek, euskararen sustapenean aurrera ekiteko.

Beka bereziak langabetuentzat

Herri Ekimeneko Euskal Hedabideen adierazpena: "Beste behin, murrizketak euskal hedabideentzat"

Erabiltzailearen aurpegia Gartzen Garaio Atxurra   Euskara  Aiaraldea

Herri Ekimeneko Euskal Hedabideen adierazpena: "Beste behin, murrizketak euskal hedabideentzat"

 

Herri Ekimeneko Euskal Hedabideek adierazpen bateratua prestatu dute Eusko Jaurlaritzaren Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak emandako diru-laguntzen murrizketak salatzeko. www.aiaraldea.com web-gunea ekoizten duen Aiaraldea Komunikazio Leihoa ekimen horren parte da (Tokikom-eko partaide hain zuzen ere), eta beraz bat egiten du gaur aditzera ematen den adierazpenarekin.

Opor sasoian ere euskaraz aritzeko barnetegiak

Erabiltzailearen aurpegia Angela Rico   Euskara  Laudio

Opor sasoian ere euskaraz aritzeko barnetegiak

Uda heldu zaigu eta horrekin batera aisialdia euskaraz gozatzeko aukera hobezina. Duela aste gutxi batzuk jakinarazi genuen legez uztailean emango zaie hasiera Laudioko Udalak, Euskara Arloaren bitartez, gazteei, zein umeei zuzendutako ikastaroei eta tailerrei.

Baina arestian aipatutako ikastaroez gain, badaude programatuta bestelako barnetegiak oporraldi sasoi honetarako. Barnetegiek  euskal zein euskararen munduan murgiltzea ahalbidetzen dute, opor plana eta ikasketa plana formatu erakargarri batean uztartuz.