Berbalagun programa diruz laguntzen jarraituko du Udalak

Erabiltzailearen aurpegia Irati Marañon Quintana   Euskara  Amurrio

Berbalagun programa diruz laguntzen jarraituko du Udalak

Amurrioko Udalak, zehazki, 10.630 euro emango ditu aurten AEK-k kudeatu eta dinamizatzen duen programarako. Bestalde, alkateak jakinarazi du, hurrengo ikasturtera begira, Matias Landaburu eskolan finkatu nahi dutela AEKren egoitza. Horretarako, udalak eta AEK-k ordainduko dituzte obrak.

Egun, 60 bat amurrioarrek parte hartzen dute egitasmoan, baina Berbalagun programa Aiaraldeko beste udalerri batzuetan ere eramaten da aurrera: Aiaran, Artziniegan, Laudion eta Urduñan.

Guraso eta seme-alaben artean euskararen erabilera bultzatzeko mintzapraktika egitasmo berria

Erabiltzailearen aurpegia Angela Rico   Euskara  Laudio

Guraso eta seme-alaben artean euskararen erabilera bultzatzeko mintzapraktika egitasmo berria

Aurki Laudioko AEKk, Udal Euskara zerbitzuarekin batera, Berbalagun programaren barruan kokatzen den ekintza berria abian jarriko du; Gurasolagun. Egitasmo honen xede nagusia  guraso eta seme-alabentzako erakargarria den espazio berri bat eskaintzea  litzateke. Hots, testuinguru euskaldun eta erakargarri bat non euskara praktikatzeko eta gozatzeko aukera izango duten, gainera partehartzea doakoa izango da.

Laudioko udalak D ereduko matrikulazioa sustatzeko kanpaina jarri du martxan

Erabiltzailearen aurpegia Edorta Moreno Martin   Euskara

Laudioko udalak D ereduko matrikulazioa sustatzeko kanpaina jarri du martxan

Otsailean zehar irekiko da 2012-2013 ikasturteko aurrematrikulazioak egiteko epea, 2009-2010 urteen artean jaiotako aurrei zuzenduak egongo direnak batik-bat. Aurten, urtero legez administrazio publikoek, foru aldundi zein udalek, kanpaina bat jarri dute martxan matrikulazio horietan D eredua sustatzeko. Honakoan "D bitamina, aberastu bere heziketa!" lelopean burutu izan du kanpaina hau udalak, horretarako matrikulazio mota hau aukeratzera gonbidatzen duen mezu instituzional bat igorri izan zaiolarik herriko familia bakoitzari, haurrentzako neurgailu bat opari daukalarik gainera.

Korrika badator...Aiaraldera!

Erabiltzailearen aurpegia Iñaki Ibarrola Atxa   Euskara  Aiaraldea  Artziniega  Orozko None

17. Korrika Aiaraldean: Arrankudiagatik Orozkora

Erabiltzailearen aurpegia Iñaki Ibarrola Atxa   Euskara  Aiaraldea  Arakaldo  Arrankudiaga-Zollo  Laudio  Orozko  Laudio: Areta None

Araba Euskaraz jaia

Erabiltzailearen aurpegia Iñaki Ibarrola Atxa   Euskara  Laudio None

Araba euskaraz-erako dena prest dago

Erabiltzailearen aurpegia Iñaki Ibarrola Atxa   Euskara  Aiaraldea  Laudio None
Ehundaka langile aritu dira asteburu guztian zehar igandeko jaia prestatzeko lan egiten

Araba Euskaraz jaiaren hasiera

Erabiltzailearen aurpegia Iñaki Ibarrola Atxa   Euskara  Aiaraldea  Laudio None
Laudio Ikastolak bere hasierako urratsak eman zituen Galmaka auzoan eman zaio hasiera aurtengo araba euskaraz jaiari.

Aurten ere amama eta aititentzako euskara ikastaroak

Erabiltzailearen aurpegia Gartzen Garaio Atxurra   Euskara  Laudio

Aurten ere amama eta aititentzako euskara ikastaroak

Ilobekin euskaraz hitz egiteko gauza ez zirela eta hurbildu ziren euskara apur bat non ikasi zezaketen galdezka. Horrela hasi ziren Laudion hainbat aitita eta amama euskararen mundura gerturatzen. Aurten ere, aukera izango dute Laudioko Udalak eta AEK-k antolatuta.

Gartxot, Orreaga eta euskararen historiara bidaia

Erabiltzailearen aurpegia Irati Mendiguren Cosgaya   Euskara

Gartxot, Orreaga eta euskararen historiara bidaia

XII.mendera salto eginez, filmak Nafarroara eramango gaitu ihesi. Orreagako lurretan historia eta istorioa nahasturik biziko dira bi ordu eskasean une hunkigarriak, gogorrak, eta beren gordintasunean ederrak. Juanjo Elordi eta Asisko Urmenetak zerikusi handia dute honetan "ikuslea hunkitu" nahi dutela adierazi baitute hainbat hedabideetan. Informazio osoa aurki daiteke gartxotfilma.com helbidean.

Laudion ikusteko aukera

Abenduaren 15ean “Bularretik mintzora” programaren azkenengo saioa egin zen

Erabiltzailearen aurpegia Angela Rico   Euskara  Laudio

Abenduaren 15ean “Bularretik mintzora” programaren azkenengo saioa egin zen

Irailean “Bularretik mintzora” programa jarri zen abian Laudion. Programa honek ume txikienengan irakurzaletasuna suspertzea zuen helburu nagusi. Orduztik hona Laudio Udaleko Euskara Arloak eta Donostiako Galtzagorri elkarteak  ekimena  aurrera eramatea egin dute posible.

 

Programa honetan 0-6 urte bitarteko umeek parte hartu dute, eta beraiekin batera, euren inguruko helduek, besteak beste, euren hezitzaile, guraso edota irakasleak direnak.

 

Hil honen 15ean Mintzodromoa Laudion

Erabiltzailearen aurpegia Noemi Bergantiños   Euskara  Laudio

Hil honen 15ean Mintzodromoa Laudion

Euskara bultzatzeko hitzordua izango dugu Laudion abenduaren 15ean Mintzodromoari esker. Euskal Herriko hainbat herritan egin eta gero, aste honetan Laudiok bere txanda izango du ekintza hau praktikan jartzeko. Mintzodromoaren helburua solaskide desberdinekin hainbat gairi buruz euskaraz hitz egitea da. Beraz, euskaldunei zuzendua dago baina baita euskara ikasten ari direnei ere.

Dinamikari dagokionez, honako hiru gai hauek planteatuko dira:

-   Gabonak nola bizi

-   Teknologia berriak

-   Euskaraz bizitzeko aukerak

Koadrilako euskaldunen topagune bihurtuko da Okondo abenduaren 17an

Erabiltzailearen aurpegia Aitor Fernandez de Pinedo   Euskara

Koadrilako euskaldunen topagune bihurtuko da Okondo abenduaren 17an

Aiarako koadrilak eta berau osatzen duten udalek, Aiara, Amurrio, Artziniega, Laudio eta Okondok, ”Aiaraldea euskaraz” jaia antolatu dute abenduaren 17rako.  Okondo eskualdeko euskaldun guztien topagune bihurtzeko asmo honetan,  hainbat elkarte eta euskaltzale bildu da programa osatzen: Okondo bertako  “Ametsuts” Emakume Elkartea eta Mesón jatetxea, Aiaraldeko Bertso Eskolak, AIEBE, eta Berbalagunak, Fita Fik Euskal Soinu-tresnen Elkartea eta Amurrioko Aspaltza Elkartea.

Euskararen kale erabilerak gora egin du azken 10 urte hauetan

Erabiltzailearen aurpegia Gartzen Garaio Atxurra   Euskara  Laudio

Euskararen kale erabilerak gora egin du azken 10 urte hauetan

Laudioko Udalak jakinarazi duenez,Soziolinguistika Klusterra elkarteak egin du euskararen kale erabileraren gaineko ikerketa eta Euskal Herriko Kaleetako Hizkuntza-Erabileraren VI. Neurketa programa osoaren barnean kokatu da. 

Ikerketaren emaitzek adierazten dute euskararen kale-erabilera hazi egin dela hamar urte hauetan, 2001ean  % 3,69ekoa zen eta aurtengoa % 7,5 eta %8 bitartekoa. 2001an erabilitako metodologia berdina erabili du Soziolinguistika klusterra aurten ere.