Harrera bikaina izan du gazteen artean euskara sustatzeko programak

Erabiltzailearen aurpegia Edorta Moreno Martin   Euskara

Euskara eta Gazteri Sailetik gaztetxoen artean euskararen zabalpena bultzatzeko aurkezturiko programak harrera ezin hobea izan duela aitortu du Laudioko Udalak ostiralean emaniko prentsaurrekoan. Hainbat ekimenez osaturiko jardunaldiek hain arrakasta handia izan dute ezen udalak jardunaldietara apuntatzeko beste talde batean izen emateko epea ireki behar izan duen eta programa zabaldu eta indartzeko erabakia hartu duen jardunaldi eskaintza urte betetik bi urtetara pasatuz.

Kondaira eta indusketa lanen berri izateko, irteera San Adriango tunelera

Erabiltzailearen aurpegia Izar Mendiguren Cosgaya   Euskara

Kondaira eta indusketa lanen berri izateko, irteera San Adriango tunelera

San Adriango tunelean (Araia, Araba) egindako indusketa arkeologikoen emaitzak ezagutzeko aukera izango dute igande honetan herritarrek. Izan ere, Udaleko Euskara Arloak Sar ezazu hanka programaren barruan kokatu du euskaraz mintzatzea helburu duen txango berria. Alfredo Moraz Aranzadi Elkarteko indusketa zuzendariarekin egingo dute ibilaldia, eta Frantzia Espainiarekin lotzen zuen bide garrantzitsuenetako bat, Lizarrate, bisitatuko dute.

Udal bulegoetako langileen ia erdiak euskara praktikatzeko programetan hartzen du parte

Erabiltzailearen aurpegia Izar Mendiguren Cosgaya   Euskara

Udal bulegoetako langileen ia erdiak euskara praktikatzeko programetan hartzen du parte

Izaskun Miñano Euskara Arloko zinegotziaren arabera, Laudioko udaletxeko bulegoetan dauden langileen erdiak bat egin du euskara praktikatuz erabilera sustatzeko sortu dituzten taldeetan. Ekimena "Sar ezazu hanka" programaren barruan kokatu du Euskara Arloak, eta Euskararen Erabilera Normalizatzeko 2008-2012 Plan Estrategikoaren baitan ezarri da. Aurtengoa bigarren edizioa da, eta 37 langilek bat egin dute ekimenarekin.

ARGAZKI BILDUMA: Euskararen eguna Laudion

Erabiltzailearen aurpegia Gartzen Garaio Atxurra   Euskara  Laudio

ARGAZKI BILDUMA: Euskararen eguna Laudion

Larunbatean euskararen eguna ospatu zen Laudion. Aurtengo jaiak baina bi eszenatoki izan zituen, plaza ingurukoa eta Larrazabal auzoan Jaiak Koordinakundeak ospatu zuena. Hona hemen batean eta bestean jasotako argazkiak.

Argazkilaria: Ane Ortega

Data: 2010eko Irailak 25

Argazkiak ikusteko egin Klik HEMEN

Euskara sustatzeko ekintza eranginkorrak garatzeagatik Lazarraga Saria eman diote JEZi

Erabiltzailearen aurpegia Izar Mendiguren Cosgaya   Euskara

Euskara sustatzeko ekintza eranginkorrak garatzeagatik Lazarraga Saria eman diote JEZi

Atzo izan zen Lazarraga Sarien banaketa Gasteizko Bibat museoan. Lau sail desberdinetan, Aiarako hiru enpresa izendatu zituzten hautagai duela aste batzuk, eta atzo, Laudioko JEZ enpresari eman zioten Lazarraga Saria. Hain zuzen ere, euskara sustatzeko ekintza eraginkorrak garatzeagatik. Era honetan nabarmendu dute JEzek euskararen alde egiten duen apustu nabarmena.

Lazarraga Saria jasotzeko hautagaien artean, Aiarako hiru enpresa daude

Erabiltzailearen aurpegia Izar Mendiguren Cosgaya   Euskara

Lazarraga Saria jasotzeko hautagaien artean, Aiarako hiru enpresa daude

Nola Amurrioko Adi! Zentro Grafikoa, hala Laudioko Talleres Gometegi eta JEZ enpresak bihar jakingo dute Lazarraga Sariaren jabe diren edo ez. Arabako Diputazioak eta Bai Euskarari elkarteak antolatu dute ekimena eta sari hauen bidez Arabako lau entitate eta pertsona bat sarituko dira euren lan ingurunean euskara txertatzeko aurrera eramandako ekimenengatik. Antolatzaileen esanetan, helburu nagusia Arabako arlo sozio-ekonomikoan euskararen alde lan egin duten entitate edota pertsonak saritzea eta haien ahalegina errekonozitzea da.

"Oxigenoa Euskarari" programaren edizio berria "iazko arrakasta ikusita"

Erabiltzailearen aurpegia Gartzen Garaio Atxurra   Euskara  Laudio

"Oxigenoa Euskarari" programaren edizio berria "iazko arrakasta ikusita"

Laudioko Udalak gazteek euskara praktikatzeko iaz martxan jarri zuen “Oxigenoa Euskarari” programaren balorapen “arrakastatsua” egin berri du. Programa hau, “Sar ezazu hanka” egitasmoaren baitako adar bat da, eta Udaleko Euskara Arloak adierazi duenez, “hain izan da ona ekimen honen balorazioa ezen errepikatu ez ezik indartu ere egingo da”.

“Laudio, Kantu kantari” bilduma eta herriko toponimia mapa kaleratu ditu Euskara Arloak

Erabiltzailearen aurpegia Gartzen Garaio Atxurra   Euskara  Laudio

“Laudio, Kantu kantari” bilduma eta herriko toponimia mapa kaleratu ditu Euskara Arloak

 Laudioko Udalak berriki kaleratu du “Laudio, Kantu kantari” euskal kantuen bilduma. Azkenaldian asko dira euskarazko kantu zahar eta berriak ahotan hartu eta kaleak doinu horietaz betetzeko gertu azaldu diren pertsonak eta taldeak, hainbat festetan ezinbesteko ekimen bilakatzeraino ia.

"Eraso guztien gainetik, euskara aurrera" Laudioko Euskara teknikariaren prentsa-oharra

Erabiltzailearen aurpegia Gartzen Garaio Atxurra   Euskara  Laudio

Aurtengo Euskal Jaiaren ospakizuna dela eta piztu den polemikaren aurrean, Laudioko udaleko euskara teknikariak bere izenean igorri die prentsa oharra medioei. Gurekin harremanetan jarri eta argitaratzeko eskatu digu. Polemika aiaraldea.com-en horren bizi egonda, nahiago izan dugu prentsa oharra dagoen bezala argitaratzea azalpen kamutsik eman ez eta gaizki ulertzeak ahal den neurrian ekiditeko. Hona hemen beraz, hitzez hitz jasotakoa.

 

ERASO GUZTIEN GAINETIK, EUSKARA AURRERA

EUSKAL JAIA - 2010

Euskara ikasteko eskaintza oparoa ikasturte hasiera honetan

Erabiltzailearen aurpegia Gartzen Garaio Atxurra   Euskara  Aiaraldea

Euskara ikasteko eskaintza oparoa ikasturte hasiera honetan

Euskara ikasteko matrikulazio kanpaina ireki da. Horrela adierazi dute Aiaraldeko AEK-ko arduradunek eta Laudioko Udal Euskaltegikoek.

Aurtengo Euskal Jaian ez parte hartzea erabaki du Jaiak Koordinakundeak

Erabiltzailearen aurpegia Gartzen Garaio Atxurra   Euskara  Laudio

Aurtengo Euskal Jaian ez parte hartzea erabaki du Jaiak Koordinakundeak

Erabakia "min handiz" hartu dutela zabaldu dute interneteko sare sozialetan Jaiak Koordinakundeko kideek. Hiru urte dira iraileko azken larunbatean ospatzen den Euskal Jaiaren antolaketan Jaiak Koordinakundeak parte hartzen duela, eta parte hartzen duen beste foroetan bezala, hemen ere, antolaketa eredu herrikoi baten alde lan egin dutela adierazi dute, “jaia kudeatuko duen batzorde irekia eratzeko proposamena helarazi diogu udalari behin eta berriro”.

Araba Euskaraz jaia prentsaurre erraldoi batekin aurkeztuko dute Laudion

Erabiltzailearen aurpegia Gartzen Garaio Atxurra   Euskara  Laudio

Araba Euskaraz jaia prentsaurre erraldoi batekin aurkeztuko dute Laudion

Antolatzaileek deialdi berezia egin dute ahal bezain bat euskaltzale bertaratu daitezen Laudion Ekainaren 19an egingo den jaia aurkezteko. Zita, uztailaren 22an, eguerdiko 13etan izango da, Laudioko Udaletxeko balio anitzeko gelan, eta ez da ohiko agerraldia izango.

Laudion ospatuko den Araba Euskaraz 2011 aurkeztu dute

Erabiltzailearen aurpegia Gartzen Garaio Atxurra   Euskara  Laudio

Laudion ospatuko den Araba Euskaraz 2011 aurkeztu dute

Gasteizen emandako prentsaurrean aurkeztu dute Laudiion 2011ko ekainaren 19an izango den Araba Euskaraz jaia. Bertan izan dira Joseba Aginagaldea (Arabako Ikastolen Elkarteko Zuzendaria), Ainhoa Uriarte (Laudio Ikastolako ikasle ohia eta Lehendakaria), Juankar Bermejo (Laudio Ikastolako Zuzendaria 2010/11 ikasturtean) eta Jon Karla Menoyo (Laudioko Alkatea).

Udarako euskarazko postal lehiaketa antolatu du udalak

Erabiltzailearen aurpegia Nekane Garcia Madaria   Euskara  Urduña

Udarako euskarazko postal lehiaketa antolatu du udalak

Euskara bultzatzeko asmoarekin uda honetarako  jarduera berri bat antolatu du udaleko euskara batzordeak, postal-lehiaketa alegia. Lehiaketak postal bat euskaraz idaztea du helburu. Lehiaketaren baldintzak hauexek izango dira:

Bekak eskuratzeko epea zabalik dago Urduñako euskara zerbitzuan

Erabiltzailearen aurpegia Ainara Sanchez   Euskara  Urduña

Bekak eskuratzeko epea zabalik dago Urduñako euskara zerbitzuan

2009-2010 artean Urduñan izan diren euskarazko ikastaroetan aritu diren ikasleek eskuratu ahal izango dituzte bekak.

Euskara zerbitzuari egingo zaizkio eskaerak eta bertan aurkeztu beharko dira 8:00etatik 15:00etara bitartean. Epea zabalik dago uztailak 30 arte.

Programa honetan parte hartzeko, eskaera aurretik egin behar da eta diru laguntzak jaso ahal izateko ezinbestekoa da baldintzak betetzea, horien artean, gutxienez eskolara %80era joan izana.