Gaueko ordu txikietan igaroko bada ere, Aretan arratsaldea baliatu dute Korrikako giroa sortzeko puzgarriekin, tailerrekin, jolasekin eta txokolate janarekin.
Aretarrek ekin diote giroa berotzeari eta atzo tailerrak egin zituzten eta herria apaindu zuten Korrika heldu baino lehen. Ostegun arratsaldean puzgarriak eta txokolate jana izango dituzte eta gauean Kultur Etxea hartuko dute 02:00etatik aurrera.