150 ahuntz protagonista igandean Garrastatxun ospatutako XVIII. Ahuntz egunean

Erabiltzailearen aurpegia Eider Bernaola  Amurrio  Amurrio: Baranbio

Goizeko 8:00etatik aurrera ahuntzak protagonista izan ziren Garrastatxun. Izan ere ordu horretan eman zitzaion hasiera Ahuntz Azpigorri eta Azpizuri lehiaketari. Bertan 150 ahuntz inguru eta 41 akerrak hartu zuten parte.

Igandean izango da XVIII. Ahuntzaren Eguna

Erabiltzailearen aurpegia Irati Moreno

Igandean izango da XVIII. Ahuntzaren Eguna

Ekainaren 14an ospatuko du XVIII. ahuntz eguna. 12, 13 eta 14a bitartean San Antonio jaiak ospatuko dituzte eta ahuntz eguna jai horien parte da.

Orozkoko XXIV. iraupen mendi ibilaldia

Erabiltzailearen aurpegia Eider Bernaola  Amurrio  Orozko  Amurrio: Baranbio

Orozkoko XXIV. iraupen mendi ibilaldia

Aurten, Itxinape Mendiko Taldeak Orozko  harana XXIV. Mendi ibilaldia antolatu du. Urriaren 7an egingo da eta irteera Orozkoko Zubiaur Plazatik izango da goizeko 7.30ean.

Izen-emotea  banakakoa, beharrezkoa eta  debaldekoa da. Zeharkaldia Euskal mendizale federazioak antolatzen duen iraupen luzeko ibilaldien zirkuituaren barnean dago.

Ohitura jarraituz San Anton baselizan enkantea egin dute

Erabiltzailearen aurpegia Eider Bernaola  Amurrio  Amurrio: Baranbio

San Anton jaia ospatu dute asteburuan Baranbion izen bereko baselizan. Ohitura jarraituz pospoloaren bitartez egin dute enkantea -pospoloa amatatu arte eskaintzak egin daitezke eta egileari ardo edalontzia ematen zaio-. Horretaz gain igel-toka txapelketa, afaria eta erromeria egin dute.

Argazkiak: Eider Bernaola.

Baranbioko Jaiak 2014

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa  Amurrio  Amurrio: Baranbio

Baranbioko Jaiak ospatu dituzte asteburuan eta gastronomia eta musika ez ezik, herri-kirolek ere garrantzi handia izan dute. Ez bakarrik erakustaldia egin dutelako, baizik eta ohiko erronka antolatu dutelako berriro herrien artean.

Argazkiak: Alicia Orue

Paella eta musika nagusi Baranbioko jaietan

Erabiltzailearen aurpegia Irati Mendiguren Cosgaya

Paella eta musika nagusi Baranbioko jaietan

Asteburu honetan ospatzen ari dira Baranbioko Andra Mari Txiki jaiak. Gaur egun handia dute, goizetik hamaika ekitaldi izango dituzte. 11:00etan, esaterako, paella txapelketa egingo dute. Osagaietan arraina eta mariskoa erabiltzeko baldintza jarri dute antolatzaileek. Sukaltzea maite ez dutenek ere izango dute, ordea, zer ikusia. Izan ere, 12:30ean harri zulatzaileen arteko erronka jokatuko da. 13:00etan paellen aurkezpenari emango diote bide, eta ondoren sari banaketari.

Herriko mexikarrak kantuan

Ahuntz Egunaren harira antolatutako ekintzak gaur abiatuko dituzte

Erabiltzailearen aurpegia Unai Gotxi Kastrexana  Amurrio  Amurrio: Baranbio

Ahuntz Egunaren harira antolatutako ekintzak gaur abiatuko dituzte

San Antonioren omenez egingo diren ospakizunen astebetera, asteburu honetan, XVII. Ahuntz Eguna egingo da Garrastatxun. Baranbioko baseliza urtero jendez betetzen duen jaia gaur hasiko da, bertan egingo den ahuntzen gaixotasunen eta Q sukarraren inguruko solasaldi batekin.

Arratsaldeko 20.00tan abiatuko da, Aitor Maiztegi albaitariak eskainitako hitzaldiaren ondoren, Garrastatxun parte hartu dutenentzako afaria egingo da bertako txokoan.

Jose Uruñuela konpositorea omenduko dute

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa  Amurrio  Amurrio: Baranbio

Jose Uruñuela konpositorea omenduko dute

Omenaldia egingo diote Jose Uruñuela konpositore eta musikologoari datorren maiatzaren 24an. Amurrioko Antzokian izango da zita, 20:00etan.
Uruñuela Gazteizen jaio zen 1891an, eta Donostian hil zen 1963an. Baina bere bizitzaren zati handi bat Baranbion pasa zuen. Bertan bizi zela ezagutu zuen Aita Donostia, berarengan eragin handia izan zuena. Aiaraldean bizi zela konposatu zuen baita zuen bere obraren zatirik handiena, omenaldiaren antolatzaileek azaldu dutenaren arabera. “Maitea nun zira” abestia, adibidez, garai hartan konposatu zuen.

Judithen bilobek zerura muxu bat bidaltzen diote

Erabiltzailearen aurpegia Erreharria   Politika Uploaded by Erre Harria on 2013-09-13.

Baranbio, Okondo eta Amurrio San Anton egunerako prest

Erabiltzailearen aurpegia Lucia Menoyo   Kultura  Aiaraldea  Amurrio  Okondo  Amurrio: Baranbio

Baranbio, Okondo eta Amurrio San Anton egunerako prest

Goizeko 9:00etan kanpai errepikak eta suziriek festa iragarriko dute Armuruko San Anton baselizaren inguruetan Amurrion. 10:00etarako baserritar eta artisau produktu azoka irekita egongo da. Azoka zabala eta askotarikoa izango da; ehun postu inguru jarriko dira aurten. Txosna ere zabalduko da salda eta txakolina dastatzeko. Urtero bezala, San Antonen Lagunak elkarteak antolatu du jaia, Amurrioko Udalaren babesarekin. Antolatzaileek baserritarrez jantzita joateko deia luzatu diete hurbilduko diren guztiei eta batez ere txikienei, giroa politagoa izan dadin.

San Anton jaiak urtarrilaren 17an eta 18an ospatuko dira Baranbiogoi auzoan

Erabiltzailearen aurpegia Eider Bernaola  Amurrio  Amurrio: Baranbio

San Anton jaiak urtarrilaren 17an eta 18an ospatuko dira Baranbiogoi auzoan

Egitaraua Ostiralean Baranbiogoi baselizan egingo den mezak zabalduko du.

San Anton Jaiak 2014 badatoz eta dagoeneko egitaraua prest dago. Egun indartsuena larunbatekoa izango da ohiko pospolo enkantea nagusi izango delarik.

Baina festa egunari arratsaldeko 18.30ean emango zaio hasiera igel toka lehiaketarekin. Bertan nagusiek zein gaztetxoenek ere parte hartu ahal izango dute. Urteroko herri afaria ere ospatuko da arratsaldeko 20:30ean.

José Tomás Uruñuelari omenaldia

Erabiltzailearen aurpegia Eider Bernaola  Amurrio  Amurrio: Baranbio

José Tomás Uruñuelari omenaldia

José Tomás Uruñuela musikaria, konpositorea eta 1930. hamarkadan Baranbioko dantza taldearen sortzailea izan zen. Badira 50 urte zendu zela eta hau dela eta omenaldia egingo diote Baranbion datorren igandean, abenduak 29.

Omenaldia goizeko 11:00etan hasiko da bere ohorez egingo den mezarekin. Bertan Mª Ángel Echevarria, Mª Carmen Imaz eta Amurrioko Abesbatzak parte hartuko dute. Meza ondoren, Amurrioko Abesbatzak hainbat abesti kantatuko ditu, hauek Uruñuelaren biografiari buruzko datu esanguratsu batzuen irakurketarekin tartekatuko dira.

Euskal Jaia Baranbion

Erabiltzailearen aurpegia Aitor Aspuru Saez  Amurrio  Amurrio: Baranbio

Andoni Egaña eta Sustrai Colina bertsolariak aritu ziren Baranbioko Euskal Jaian.

Argazkiak: Eider Bernaola

Euskal Jaia larunbatean izango da

Erabiltzailearen aurpegia Eider Bernaola  Amurrio  Amurrio: Baranbio

Euskal Jaia larunbatean izango da

Larunbatean, urriaren 5ean, Baranbioko eta inguruko euskaldunak Garrastatxuko baselizan batuko dira euskal jaia ospatzeko.

Belaiki Euskara Elkarteak egitarau oparoa prestatu du egun honetarako. Eguerdiko 12:30etan topaketa egingo da Hordago jatetxean denak batera Garrastatxura igotzeko. Bertan, urteroko Herri Bazkaria egingo da 14:30etan eta jarraian Andoni Egaña eta Sustrai Colinaren eskutik egindako bertso saioaz gozatu ahal izango da. Eguna arratsaldeko 18:30etan hasiko den erromeria batekin amaituko da.

Nabarmenak