Tertangako jaiak

2011/07/10 20:45

Tertanga Amurrio Tertanga

Tertangako jaiak, Kristobal Deuna

12:00etan Kanpai errepika eta suuziriak

13:15etan Meza

13:45etan Trikitixa txoko inguruan

14:00etan Tarta baten zozketa

15:30etan Kalejira

18:00etan Haurrentzako jolasak pilotalekuan

Tertangako jaiak

2011/07/09 21:45

Tertanga Amurrio Tertanga

17:00etan XX. Mus Txapelketa aintzinako eskoletan

19:00etan VIII. Bolo Aiarar txapelketa Eleixalde bolatokian

23:30etan kontzertua Versen taldearekin

00:30etan erromeria Hotza taldearekin

Tertangako jaiak

2011/07/08 21:00

Tertanga Amurrio Tertanga

Tertangako jaiei hasieram emango zaie uztailaren 8an, ostiralean.

19:00etan VIII Bolo Aiarar Txapelketa Eleixalde bolatokian

21:00etan Txupinazoa eta txozna irekiera

23:00etan kontzertuak:

Apurtu arte

Amets gaizto

Kriminal forceps

Dj davinotu crew

Urduña-Arrastaria eskuz binakako 2. txapelketa herrikoia asteburuan erabakiko da

Erabiltzailearen aurpegia Andima Landaluze Okerantza  Aiaraldea  Amurrio  Amurrio: Arrastaria  Amurrio: Tertanga

Urduña-Arrastaria eskuz binakako 2. txapelketa herrikoia asteburuan erabakiko da

Atzo jokatu ziren Tertangako pilotalekuan Urduña-Arrastaria eskuz binakako 2. txapelketa herrikoiaren lehen kanporaketak. Orotara zortzi bikotek hartu dute parte eta finalaurrekoetarako pasea erabaki zen atzo. Aurten txapelketak Igor Bilbao "Bilbo" iazko txapeldun zenduaren oroimenez memorial izendapena jaso du.

2. Eskuz Binakako txapelketa herrikoia, finalak

2011/07/03 15:30

frontoia Amurrio Tertanga

Iazko edizio arrakastatsua eta gero, aurten ere Urduñako Jai-Alai pilotazale elkarteak Eskuz Binakako txapelketa herrikoa antolatu du Tertangan, bertako Administrazio Batzarraren laguntzaz; Igor Bilbao "Bilbo", iaz txapelketa irabazi eta ehiza istripuz zendutakoaren omenez txapelketa memoriala izango da.

IZEN EMATEA: Adin guztietako bikoteek har dezakete parte. Izen emateak 10 euro balio du bikoteko, trukean bikotekide bakoitzak kamiseta urdin eta gorri bana jasoko ditu partidak jokatzeko. Inskripzioa Urduñako Frontoi eta Marrazki tabernetan egin behar da ekainaren 30a baino lehen.

SARIAK: Garaileek txapela bana irabaziko dute, bigarrenek Txakoli sorta izango dute saritzat.

Kanporaketak uztailaren 1ean eta 2an jokatuko dira. Finalak berriz uztailaren 3an.

2. Eskuz Binakako txapelketa herrikoia, kanporaketak

2011/07/01 15:30

Tertangako Jaiak - Kristobal Deuna

2010/07/09 19:00

Bolatokia, pilotalekua, Txokoa, Herria Amurrio Tertanga

Tertangako Jaiak

Uztailak 9, ostirala

21:00 txupinazoa

23:00 kontzertuak

Uztailak 10, larunbata

11:00 Suziri eta kanpai errepika. Jarraian, patroiaren omenezko meza

12:30 Herriko Txokoaren inguruan trikitixa, tarta zozketaren ostean, kale eta etxeetatik kalejira

17:00 XIX.Mus Txapelketa

19:00 V. Bolo Txapelketa

24:30 HOTZA erromeria

Uztailak 11, igandea 'Kristobalin Deuna'

11:00 Eleixalde Bolatokian Aiarar Bolo Txapelketa

13:15ean  meza eta janaurrekoa

18:00etatik aurrera  haurrentzako jolas eta tailerrak pilotalekuan

19:00etan Bolo Jokaldi Herritarra

21:00 Doako Afari Herrikoia izango dute Arrastariarrentzako

Jai Batzordea

Ostiraletik aurrera ospatuko dituzte Tertangako Jaiak

Erabiltzailearen aurpegia Irati Mendiguren Cosgaya

Ostiraletik aurrera ospatuko dituzte Tertangako Jaiak

Kristobal Deunaren jaiak hasiko dira etzi Tertangan. Iluntzeko 9etan txupina jaurtiko dute, eta gaueko 11etatik aurrera inguruko herrietako musika taldeen kontzertuez gozatzeko aukera izango da.  

Fernandez-Bilbo bikotea nagusi Urduña-Arrastaria Eskuz Binakako Txapelketa Herrikoian

Erabiltzailearen aurpegia Andima Landaluze Okerantza   Kirola  Amurrio  Amurrio: Tertanga

Fernandez-Bilbo bikotea nagusi Urduña-Arrastaria Eskuz Binakako Txapelketa Herrikoian

Gaur arratsaldean jokatu dira Urduña-Arrastaria eskuz binakako txapelketako azken partidak; arratsaldeko bostetan Urduñako pilota eskolako haurrak aritu dira buruz buru eta jarraian txapelketako podiuma erabakitzeko partidak jokatu dituzte sailkaturiko pilotariak.

Urduña-Arrastaria eskuz binakako txapelketa herrikoiaren final nagusia

2010/07/03 15:00

Tertangako pilotalekua Amurrio Tertanga

Fernandez-Bilbo eta Buru-Petok jokatuko dute final nagusia, bestalde Moli-Txapel eta Izaga-Zumaranek hirugarren posturako lehiarekin konformatu behar izango dute.

Uztailak 3, larunbatean izango da arratsaldeko bostetatik aurrera izango da Tertangako pilotalekuan, lehenago Urduñako Jai-Alai pilota eskolako haurrek lagunarteko binakako partida jokatuko dute eta honen ostean txapelketako podiuma erabakitzeko azken partidak izango dira.

Eskuz binakako txapelketa herrikoiaren finalean Fernandez-Bilbo eta Buru-Peto izango dira aurrez aurre

Erabiltzailearen aurpegia Andima Landaluze Okerantza  Aiaraldea  Amurrio  Amurrio: Arrastaria  Amurrio: Tertanga

Eskuz binakako txapelketa herrikoiaren finalean Fernandez-Bilbo eta Buru-Peto izango dira aurrez aurre

Atzo jokatu ziren Urduña-Arrastaria eskuz binakako txapelketako finalaurrekoak; lehenengo partidan, Fernandezek eta Bilbok Izaga eta Zumaran hartu zituzten mendean 22-13. Bigarren finalaurrekoan Buru eta Peto amurrioarrek Moli eta Txapel urduñarrei gailendu zitzaizkien 22-12. Beraz, Fernandez-Bilbo eta Buru-Petok jokatuko dute final nagusia, bestalde Moli-Txapel eta Izaga-Zumaranek hirugarren posturako lehiarekin konformatu behar izango dute.

Giro ona nagusi eskupilota txapelketa herrikoiaren sailkapen partiduetan

Erabiltzailearen aurpegia Andima Landaluze Okerantza  Aiaraldea  Amurrio  Amurrio: Arrastaria  Amurrio: Tertanga

Giro ona nagusi eskupilota txapelketa herrikoiaren sailkapen partiduetan

Asteburu honetan zehar bada kirol ekintzarik Tertangan parapenteez gain; izan ere, Urduña-Arrastaria eskuz binakako Txapelketa Herrikoiaren lehenengo partiduak jokatzen ari dira gaur arrastariar herriko pilotalekuan. Goizean hasi eta arratsaldean zehar bikoteek lehia izango dute, biharko finalaurrekoetarako pasea eskuratzeko asmoz. Guztira, txapelketan parte hartzen duten hamar bikoteek jokatuko dute egunean zehar.

10 bikote arituko dira Urduña-Arrastaria eskuz binakako txapelketa herrikoian

Erabiltzailearen aurpegia Andima Landaluze Okerantza  Aiaraldea  Amurrio  Amurrio: Arrastaria  Amurrio: Tertanga

10 bikote arituko dira Urduña-Arrastaria eskuz binakako txapelketa herrikoian

Atzo egin zuen Urduñako Jai-Alai pilotazale elkarteak Tertangako pilotalekuan jokatuko den txapelketarako zozketa. Hamar bikote aurkeztu direnez bi sailkapen eliminatoria egingo dira final laurdenekin hasi aurretik.

Partiduen ordutegia honakoa da:

Eskuz binakako txapelketa herrikoia

2010/06/26 10:00

Tertangako pilotalekua Amurrio Tertanga

Urduñako Jai-Alai pilotazale elkarteak Urduña-Arrastaria eskuz binakako txapelketa herrikoia antolatu du Tertangako pilotalekuan herriko administrazio batzarraren laguntzarekin. Ekainaren 26ean hasiko da txapelketa eta asteburu horretan zehar lehenengo norgehiagokak izango dira; txapelketak uztailaren 3an izango du amaiera final nagusia eta final txikia egun horretan jokatuko baitira.

Izen emateko epea ekainaren 13an amaitzen da; hamasei urtetik gorako bikoteak apuntatu daitezke Urduñako Jubilatuen tabernan, X tabernan eta Marrazki tabernan. Bikote bakoitzak 10 euro ordaindu beharko ditu eta trukean kamiseta gorri eta urdin bana emango zaie txapelketan jokatzeko. Partidak 22 tantora izango dira eta garaileek inguruko jatetxe batean afari ederra izango dute sari gisa, bigarrenek Urduñako Aduana hotelean zirkuitu termala irabaziko dute eta hirugarrenek txakoli sorta bana.

Eskuz binakako txapelketa herrikoia ospatuko da Tertangako pilotalekuan

Erabiltzailearen aurpegia Andima Landaluze Okerantza  Aiaraldea  Amurrio  Amurrio: Arrastaria  Amurrio: Tertanga

Eskuz binakako txapelketa herrikoia ospatuko da Tertangako pilotalekuan

Urduñako Jai-Alai pilotazale elkarteak Urduña-Arrastaria eskuz binakako txapelketa herrikoia antolatu du Tertangako pilotalekuan herriko administrazio batzarraren laguntzarekin. Ekainaren 26ean hasiko da txapelketa eta asteburu horretan zehar lehenengo norgehiagokak izango dira; txapelketak uztailaren 3an izango du amaiera final nagusia eta final txikia egun horretan jokatuko baitira.

Arabako Bolo Txapelketako jardunaldia egin da Tertangan eta Urduñan asteburu honetan

Erabiltzailearen aurpegia Nekane Garcia Madaria  Aiaraldea  Amurrio  Urduña  Amurrio: Arrastaria  Amurrio: Tertanga

Arabako Bolo Txapelketako jardunaldia egin da Tertangan eta Urduñan asteburu honetan

Asteburu honetan, maiatzak 1 eta 2, Arabako Bolo Txapelketako jardunaldi bat antolatu dute Urduñako Txolope bolo elkarteak eta Tertangako Eleizalde taldeak.

Esan bezala, Arabako Bolo Txapelketako jardunaldia Urduñan eta Tertangan egin da, eta bertan Araba osoko jokalariek parte hartu dute. Esan beharra dago Arabako txapeldunak Euskadiko Txapelketarako sailkatuko direla.

Bitxikeria gisa aipatu behar da bolatoki horiek Aiarako bolo-jokoaren modalitatean aritzeko direla, nahiz eta kasu honetan Arabako bolo-jokoan aritzeko erabili diren.

Euskadiko txapelketarako puntuagarria den bolo jaurtiketa

2010/05/01 16:00

tertangako bolatokian Amurrio Tertanga

Tertangako Eleizalde bolo taldeak, jaurtiketa saioa izango du asteburu honetan euskadiko txapelketarako puntuagarria izango den proban. Era berean Urduñako Bola-Toki taldeak ere estreinekoz hartuko du parte hiriko bolatoki ireki berrian. Bolo saioak larunbatean 18:00etan eta igandean 12:00etan izango dira.

Nabarmenak