Euskara batzordea egongo da Aiarako Udalean indarrean sartu den legealdi berrian

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa   Politika  Aiara

Euskara batzordea egongo da Aiarako Udalean indarrean sartu den legealdi berrian

Aiarako Udalak bere funtzionamenduaren irizpide berriak finkatu ditu. Soldatak mantendu ditu eta euskara batzordea sortu du. Horrez gain, lehen sektorea sustapen ekonomikoarekin eta enpleguarekin batu du.

Gilen Albisua aiararrak Munduko Motocross txapelketan parte hartuko du asteburu honetan Italian

Erabiltzailearen aurpegia Aitor Aspuru Saez   Kirola  Aiara  Aiara: Zuhatza

Gilen Albisua aiararrak Munduko Motocross txapelketan parte hartuko du asteburu honetan Italian

14 urteko gaztea Italiara joango da 85 zentimetro kubikoko Munduko Motocross Txapelketan aritzeko, Pietramuratara, hain zuzen.

Zuhatzako historiari buruzko ibilaldia egin zuen Juanjo Hidalgok larunbatean

Erabiltzailearen aurpegia Aitziber Alava   Historia  Aiara  Aiara: Zuhatza

Juanjo Hidalgo historialariak ibilaldia eskaini zuen larunbatean Zuhatzako haranaren historia azaltzeko. Horretarako, Armintzako gurutzearen eta bertako baserrien iraganean zentratu zen.

»» Ikusi argazki guztiak (9)

Manresako bortxaketa kasua salatzeko elkarretaratzea egin dute Arespalditzan

Manresako bortxaketa kasua salatzeko elkarretaratzea egin dute Arespalditzan

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa   Jendartea  Aiara  Aiara: Arespalditza

Manresako bortxaketa kasua salatzeko elkarretaratzea egin dute Arespalditzako Ferialean. Zazpi gizon daude auziperatuak, Manresan 2016an 14 urteko emakume bat bortxatzea egotzita.

Arrakasta handia izan zuten berriro Erretes Lantenoko Jaiek

Erabiltzailearen aurpegia Ainara Garcia Sanchez (Erretes Lantenoko Jai Batzordea)   Kultura  Aiara  Aiara: Erretes Lanteno

Eguraldiaren laguntzarekin arrakasta handia izan zuten berriro Erretes Lantenoko Jaiek. Horretarako, ekintzaz beteriko egitaraua prestatu zuten eta antolakuntzak sinkronizazio ikaragarriarekin bete zituen. Jarduera garrantzitsuen artean egon ziren paella txapelketa, Peregaña Igoera lasterketa, umeentzako jolasak, kontzertuak, eta, nola ez, ehunka lagunentzako parrillada.

»» Ikusi argazki guztiak (26)

Ehunka kirolarik parte hartu zuten atzo Peregaña Igoeraren VI. edizioan

Erabiltzailearen aurpegia Aitor Aspuru Saez   Kirola  Aiara  Aiara: Erretes Lanteno

Erretes Lantenoko jaietan antolatu zuten Peregaña Igoera lasterketaren IV. edizioa atzo, eta ehunka kirolarik parte hartu zuten proban. Jarduera hori beste batzuekin uztartu zuten eta ez zen publikoa falta izan helmugan animatzeko. Gizonezkoen artean Joseba Urbano izan zen irabazlea, Peio Moreno laudioarra izan zen 2., Julian Garcia 3., Iñaki Isasi 4. eta Koldo Etxebarria 5. sailkatu zen. Emakumezkoen artean Dolores Marco kantabriarra izan zen onena, 2. postua Isabel Sixtorentzat izan zen, hirugarrena Maria Martinezentzat, laugarrena postua Mariñe Izaolak lortu zuen eta bosgarren lekua Amelia Tejedorrek eskuratu zuen.

»» Ikusi argazki guztiak (204)

"Atezain postuan jokatu nahi izan dut betidanik, baina aurrelari moduan golak sartzen nituenez, taldeetan ez zuten nahi"

Erabiltzailearen aurpegia Aitor Aspuru Saez   Kirola  Aiara  Aiara: Luiaondo

"Atezain postuan jokatu nahi izan dut betidanik, baina aurrelari moduan golak sartzen nituenez, taldeetan ez zuten nahi"

SARAI GANDARIAS GORDONek (Luiaondo, 2007) ekainaren bukaeran Futbol emotion dendak antolatutako futbol txapelketa irabazi du. Zehazki, Estatu Espainiarreko atezain onena hautatzen dute eta Saraik kimu kategorian irabazi du.

Luiaondoko frontoia bete zuten Parpaila Egileen Topaketan

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa   Kultura  Aiara  Aiara: Luiaondo

Parpaila Egileen Topaketaren 18. edizioa egin zuten Luiaondon asteburuan. Harrera zabala izan zuen ekimenak, ehundik gora bizilagun bertaratu baitziren frontoira egitasmoan parte hartzeko.

»» Ikusi argazki guztiak (7)

LGTBIQ+ eskubideen aldeko nazioarteko egunarekin bat egingo du Aiarak

Erabiltzailearen aurpegia Aiarako Udala   Politika  Aiara

LGTBIQ+ eskubideen aldeko nazioarteko egunarekin bat egingo du Aiarak

Udalak, Artziniega eta Okondoko udalerriekin batera, LGTBIQ+ kolektiboaren inguruko informazio orokorra biltzen duen baliabide gida egin du. Gida dagoeneko, ostadarraren banderarekin batera, sexu eta genero aniztasunaren ikur denarekin batera, Aiarako Administrazio Batzar guztiei bidalita dago. LGTBIQ+ Harrotasunaren Egunean, ekainaren 28an, Udalak adierazpen instituzionala egingo du aniztasunaren defentsan.

Gure Esku Dagok erabakitzeko eskubidea aldarrikatu zuen Oletako zelaietan

Erabiltzailearen aurpegia Aitor Burgoa Martinez   Politika  Aiara

Gure Esku Dago plataformak erabakitzeko eskubidea mahai gainean jarri zuen berriro igandean. Oletako zelaiak hautatu zituen horretarako, hainbat trikuharri baitaude bertan zein ingurutan. Hara joateko ibilaldia egin zuten eskualdeko historian sakontzeko eta Juanjo Hidalgo ikerlariak bertako aztarnei buruzko informazioa azaldu zuen. Aisialdira bideratutako ekintza gehiago egon ziren gero: herri kirolak, euskal dantzak...

»» Ikusi argazki guztiak (118)

Ume eta familia ugari bertaratu ziren Etxaurren Ikastolako jaia

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa   Hezkuntza  Aiara

Ikasturte amaierako jaia egin zuten atzo Aiarako Etxaurren Ikastolan. Umeak izan ziren festaren protagonista nagusiak, eurei zuzenduak egon baitziren ekintza gehienak. Tailerrak, jolasak, herri bazkaria, apar festa eta beste hainbat ekintza burutu zituzten ikastetxean, eguraldia lagun izanda.

»» Ikusi argazki guztiak (14)

Zigor Egia: "Belaontzian joango gara Groenlandiara 18 egunez eskalatzeko"

Erabiltzailearen aurpegia Izar Mendiguren Cosgaya   Kirola  Aiara  Aiara: Ozeka

Zigor Egia: "Belaontzian joango gara Groenlandiara 18 egunez eskalatzeko"

Zigor Egia Groenlandiara joango da eskalatzera uztailaren hasieran. Belaontzian egingo dute bidaiaren zatirik handiena. 

Aiarako gastronomiaren inguruan ETBrako programa grabatu du Joseba Argiñanok

Erabiltzailearen aurpegia Izar Mendiguren Cosgaya   Kultura  Aiara

Aiarako gastronomiaren inguruan ETBrako programa grabatu du Joseba Argiñanok

Ekainaren 15ean emitituko dute programa, ETB2an, 22:00etan.

Bea Isasi eta Bernardo Barcena aiararrak dira Euskadiko bola txapeldun berriak

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa   Kirola  Aiara  Aiara: Kexaa

Larunbatean jokatu zen Kexaako bolatokian Euskadiko Txapelketa eta bi sariak Aiaran bertan geratu ziren.

»» Ikusi argazki guztiak (6)

Sexu eta genero aniztasuna aldarrikatu dute gaur Aiaran

Erabiltzailearen aurpegia Aiara Berdintasunaren Alde   Jendartea  Aiara

Aiara Berdintasun Foroak deituta, Maroñotik abiatu dira gaur hainbat lagun sexu eta genero aniztasuna aldarrikatzeko mendi ibilaldia eginda. Besteak beste, gerra zibilak utzitako lubakiak bisitatu dituzte.

»» Ikusi argazki guztiak (13)

100 ikasle ohi bildu ziren Luiaondon, eskola zaharretako bizipenak gogora ekartzeko

Erabiltzailearen aurpegia Javier Solatxi Sanchez   Jendartea  Aiara  Aiara: Luiaondo

Luiaondoko Eskoletako 100 ikasle ohi inguru bildu ziren atzo herriko Gizarte Etxean, euren arteko topaketen 6. edizioa egiteko. 

»» Ikusi argazki guztiak (47)

Bea Isasi eta Alberto Lopez garaile Arabako Bolo Txapelketan

Erabiltzailearen aurpegia Ricardo Bilbao   Kirola  Aiara  Aiara: Kexaa

Pasaden maiatzaren 26an amaitu zen Arabako Bolatoki txapelketa Kexaan. Martxoaren 16an hasi zen txapelketa Laudioko San Roke bolatokian eta hamaika jardunaldiren ostean erabaki da sailkapena.

»» Ikusi argazki guztiak (9)

Trikiti, alboka eta pandero doinuek girotu zituzten Etxegoiengo jaiak

Erabiltzailearen aurpegia Jabi Aspuru   Kultura

Maiatza hasieran ospatu zituzten Etxegoiengo jaiak. Trikiti, alboka eta pandero doinuek girotu zuten eguna.

Garia ehotzen ospatu dituzte Añeseko jaiak

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa   Kultura  Aiara  Aiara: Añes

Asteburuan izan ziren Añeseko jaiak. Larunbat arratsaldean eman zioten hasiera ospakizunari. Ordu erdiko txangoa egin zuten herriko plazatik errotaraino. Gari-ehoketa egin zuten bertan, ibaiaren indarra baliatuta. Merienda egon zen jarraian, eta txokolate jana eta puzgarriekin eman zioten amaiera egunari. Igandean, aldiz, meza eta luntxa egin zituzten, suziri eta kanpai doinuez lagundurik.

»» Ikusi argazki guztiak (18)

Lokatzak ez zuen Aiara BTT proba eragotzi

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa   Kirola  Aiara

Aurreko asteburuan izan zen Aiaran barrena mendi bizikleta proba. Haurren eta helduen ibilbideak egokitu zituzten, besteak beste. 

»» Ikusi argazki guztiak (62)

Nabarmenak