Aiaraldea.kar Arakaldoko jaiak: Egia ala mitoa?

Erabiltzailearen aurpegia Iñaki Ibarrola Atxa  Arakaldo Arakaldon jaiak ospatu dira eta bere kaleetan agerpen ezezagunak eman dira. Gaueko ordu txikitan izaki misteriotsuek zarata eta mugimendu arraroak eragin dituzte. Gertakari ugari horiek direla medio, Ogitalo Kolrrof Saratxoko Unibertsitateko doktoreak ikerketak abian jarri ditu. Bere helburua Arakaldon gertatutakoa erreala edo ilusioa izan den jakitea da.

Arakaldoko jaiak ospatuko dira asteburu honetan

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa  Arakaldo

Arakaldoko jaiak ospatuko dira asteburu honetan

Urtez urte Arakaldoko herria bere jaiak sendotzen saiatzen da eta aurten horretara bideratu dituzte ahaleginak antolatzaileek, gauzak dauden bezala jaiak prestatzeko aurrekontua asko igo ezin izan bada ere. Jaietako lehenengo eguna osteguna da, berez, Santa Marina egunean, egun horretan meza eta mezaren ostean pintxoak egongo dira.

Euskadiko Absolutuan lehiatuko da Garazi Larrakoetxea Espainiako Junior kategoriago 2. postua eskuratu ondoren

Erabiltzailearen aurpegia Aitor Fernandez de Pinedo

Euskadiko Absolutuan lehiatuko da Garazi Larrakoetxea Espainiako Junior kategoriago 2. postua eskuratu ondoren

Altuera jauziko probaren zilarrezko domina eskuratu berri du Garazi Larrakoetxeak Castellonen iragan asteburuan lehiatutako Espainiako Junior Txapelketan. Zain dauka segidan Euskadiko Txapelketa Absolutuaren lehiaketa Durangon hilak 13 eta 14an.

Arakaldoko Jaiak

2013/07/21 08:30

Arakaldo

10:00 Trikitixa kalejira

10:00 Pilota partidua

11:00 Azoka

11:30-13:30: Umeentzako egurrezko jolasak

12:00 Pintxo lehiaketa

12:00 HILBETE talde akustikoa (Orozko)

12:30 Bola txapelketa

13:00 Igel txapelketa

14:30 Herri bazkaria, bertsoak, musika eta karaokea

Bertsolariak:
OSKAR ESTANGA eta ONINTZA ENBEITA

Arakaldoko Jaiak

2013/07/20 16:30

Arakaldo

10:30 Mendi ibilbidea

11:30 Txistu kalejira

12:30 Umeentzako jolasak

16:00 Mus txapelketa

17:00 Puzgarriak

17:00 Tortila lehiaketa

17:00-20:00 Herri kirolak eta herri kirol tailerrak

20:00 Bola txapelketa

20:30 Azkaria: Odolosteak eta txokolatea

21:00 JOXPA erromeria

23:00 DISKODANTZA animazioa

Arakaldoko Jaiak

2013/07/19 16:30

Arakaldo

18:30 Txupina eta Irrien Lagunak

20:00 Aparra botako da

23:00 Siroka

01:00 Txapa ta Pintura

Arakaldoko Jaiak

2013/07/18 10:00

Arakaldo

Meza, pintxoak eta trikitixa taldea

Arakaldoko Udalak alokagai jarri du pisu bat

Erabiltzailearen aurpegia Gartzen Garaio Atxurra  Arakaldo

Arakaldoko Udalak alokagai jarri du pisu bat

Arakaldoko Udalak berritu duen udal pisu bat alokagai jarri du. Pisua Ugarritza auzoan dago, 5 zenbakian eta 2.ezkerra da.

Pisua altzari barik dago, hornitutako sukaldearekin eta komuna dutxa, itxitura, konketa eta komunarekin. Horrez gainera, egongela eta bi logela ditu. Komuna, sukaldea, zorua eta leihoak guztiz berriztatu dira.

Herriko Batzarra

2013/05/09 17:30

Errekatxu Txokoa Arakaldo

Herriko taberna eta txokoaren kudeaketa, Ludoteka eta jaiak landuko dira.

Lau udalerritan ibaia garbitzeko auzolana egingo du Udaltalde Nerbioi-Ibaizabalek

Erabiltzailearen aurpegia Izar Mendiguren Cosgaya   Ingurumena

Lau udalerritan ibaia garbitzeko auzolana egingo du Udaltalde Nerbioi-Ibaizabalek

Espezie inbaditzaileen garbiketa egingo dute larunbatean Arrankudiagan. Egitasmoa, Udaltalde Nerbioi-Ibaizabalek antolatu du. Gaineratu dutenez, egitasmoa 10 udalerritan egitekoak dira. Horietatik lau, Aiaraldean daude: Orozko, Urduña, Arakaldo eta Arrankudiaga.

Garazi Larrakoetxea arakaldarrak zilarrezko domina lortu du altuera jauziko Espainiako txapelketan

Erabiltzailearen aurpegia Gentza Garcia   Kirola  Arakaldo

Garazi Larrakoetxea arakaldarrak zilarrezko domina lortu du altuera jauziko Espainiako txapelketan

Laudio Atletismo Klubeko kide den Garazi Larrakoetxeak txapeldunordetza lortu du Espainiako altuera jauziko junior kategorian. Iragan den martxoaren 16an Antequeran (Malaga) ospatu ziren pista estaliko Espainiako juvenil eta junior atletismo txapelketak, eta bertan Arakaldoko atleta gazteak 1,68 metroko jauzia burutu zuen.

Ez da, baina, Garazik tankerako egitandia lortzen duen lehenbiziko aldia eta, besteak beste, Valladolid eta Granollersen zilarrezko domina lortutakoa da aurreko urteotan.

Arakaldok inauteriak ospatuko ditu larunbat honetan

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa  Arakaldo

Arakaldok inauteriak ospatuko ditu larunbat honetan

Arakaldon larunbat honetan ospatuko dira inauteriak. Herri txiki honetan herritar gehienek hartu dute parte jaia aurrera ateratzeko, eta antolatu diren asanbladetan zein posta elektroniko eta sakelako telefonoaren bitartez mozorrotzeko ideia ezberdinak proposatzen eta hautatzen joan dira. Azkenean komiki pertsonaia izan da aukeratutako gaia. Beraz, komiki bizidun bihurtuko da Arakaldo arartsaldeko 17:30etatik aurrera. Izan ere, hori da hitzordua herriko plazatik irtetzeko eta herriko auzo ezberdinetatik igaroteko dantzan eta algaran Kun Kun batukadak lagunduta.

Arakaldoko Aratusteak

2013/02/16 16:30

Herriko Plaza Arakaldo

Herriko Plazatik abiatuko da kalejira. Kun Kun Batukadak joko du. Partehartzaileek komikien pertsonaiez mozorrotuko dira.

Kontratazio prozesua abiatu du Udalak

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa  Arakaldo

Kontratazio prozesua abiatu du Udalak

Arakaldoko Udalak administrari bat kontratatzeko hautaketa prozesua abiarazi du. Kontratazio honen xedea, baja egoeran dagoen administraria ordezkatzea da, bajak irauten duen bitartean. Behin betiko administraria lanpostura itzuli ondoren, lanaldi partzialean jarraituko luke lanean aldi-baterako lan-kontratupean. Interesatuek udal bulegoetara jo dezakete datorren ostegunean, otsailak 14, 08:00etatik 14:00etara. Egun horretan bertan eraman beharko dute lanpostua lortzeko balioagarria izan daitekeen dokumentazioa.

Arakaldo jasangarriago baten aldeko Tokiko Agenda 21en Tokiko Ekintza Planaren berrikuspeneko foroa

2013/02/07 18:30

Udaletxea Arakaldo

Arakaldoko udalak Tokiko Agenda 21eko Ekintza Plana egiteko prozesua martxan jarri du. Plan honek, ingurumen, gizarte eta ekonomi arloetan, eta beraz, herritarrei begira, hobekuntza bidean aurrera egiteko bultzatu eta garatuko dituzten jarduerak jasoko ditu. Planak datozen 8 urteetan garatuko diren ildo estrategikoak, programak eta ekintzak markatuko ditu eta herritarren ekarpenak behar ditu. Udalak bileran parte hartzeko deia egiten die herritarrei.

Pertsona bat atxilotu dute baserri batetik 30 hegazti exotiko lapurtzea egotzita

Erabiltzailearen aurpegia Izar Mendiguren Cosgaya

Pertsona bat atxilotu dute baserri batetik 30 hegazti exotiko lapurtzea egotzita

44 urteko pertsona bat atxilotu du Ertzaintzak Arakaldon 30 hegazti exotiko lapurtzea egotzita. Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez elizako hainbat objetu ere eramaten saiatu da.

Ertzaintzak azaldu duenez, abenduaren hasieran Arakaldon izandako lapurreten berri jaso eta ikertzen hasi zen. Ostutako hegaztiak Arrankudiaga-Zolloko baserri bateko kortan aurkitu dituzte. Baserriko jabeak lapurretan izan duen inplikazioa aitortu du. Hegaztien balioa 2000 eurokoa da merkatuan. Miaketan, ordea, Arakaldoko elizakoak izan daitezkeen hainbat objetu atzeman dituzte.

Arakaldoko udalak herriko tabernaren kudeaketa lehiaketan jarri du

Erabiltzailearen aurpegia Edorta Moreno Martin

Arakaldoko udalak herriko tabernaren kudeaketa lehiaketan jarri du

Arakaldoko Herriko Taberna berau kudeatuko duen jaberik gabe dago uneotan eta Aiaraldeko herri txiki honetako udalak beraren adjudikazioa lehiaketan jarri du. Tabernaren jabetza eskuratzeko baldintzak honakoak izango direla iragarri du, halaber, udalak. 

Epeei dagokionez, errentamenduaren iraupena 10 urtekoa izango da eta berau kontratuaren esleipen-erabakia jakinarazi eta hurrengo hilabetean hasiko da. Lizitazio mota honakoa izango litzatekeelarik: gutxienez 350,00 € /hilabetero (BEZ kanpo). Errenta urtero aztertuko da, KPIa ezarriko zaiolarik. 

Damu Santuren bezpera

2012/10/31 19:30

Arakaldoko txokoan Arakaldo

Koldo Alijostes ipuin kontalaria arituko da. Mitologia eta beldurrezko ipuinak kontatuko ditu eta gaztetxoentzako jokoak eta ekintzak egingo ditu ordu batez. Ondoren, tortila, txokolatea eta patatak ere egongo dira.

19:30etan ume batzuk goxokiak eskatzen joango dira etxez-etxe.

Bertoko euskalkia berreskuratzeko "Zuztarretatik ahora" proiektuak tresna berriak ipini ditu martxan

Erabiltzailearen aurpegia Andoni Larrea Uribarri   Euskara  Aiaraldea  Arakaldo  Arrankudiaga-Zollo  Orozko

Bertoko euskalkia berreskuratzeko "Zuztarretatik ahora" proiektuak tresna berriak ipini ditu martxan

2008an, Bizkaiko Nerbioi ibarreko hainbat herrietan, Arakaldo, Arrankudiaga-Zollo zein Orozko haien artean zeudelarik, Zuztarretatik ahora izeneko proiektua abian ipini zen, ekimen honek helburu nagusi bezala, herri horietako euskararen berreskurapena zein difusioa zituelarik.

 

Ertzaintzak Arakaldoko frontoiko mural bat ezabatzean erakutsitako harrokeria salatu du Bilduk

Erabiltzailearen aurpegia Aitor Fernandez de Pinedo

Ertzaintzak Arakaldoko frontoiko mural bat ezabatzean erakutsitako harrokeria salatu du Bilduk

Arakaldoko frontoiko hormatan duela hamar urte baino gehiago ezarritako murala ezabatu zuen asteazkenean, hilak 19an, Ertzaintzak;  hildako bat eta hamar urte baino gehiagoz kalean dagoen preso ohi baten irudiak jasotzen zituen horma-irudiak.

Herritar batek telefonoz Ertzaintzaren jokaeraz ohartarazi zuen Arakaldoko Bilduko zinegotzi bat. Herritarren ordezkaria, beste auzokide batekin batera, frontoira hurbildu zen ez ohiko egoera gertutik ezagutzeko asmoz.

Nabarmenak

Ikusi gehiago »»