Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Ministerio espainiarrak bultzatzen ditu egonaldi horiek CULTIVA programaren barruan eta Ourense eta Kataluniako nekazari berriak egongo dira lau egunez Delika2 ustiategian.
Kontseiluak onespena eman dio Delikako herrigunearen hornidura hobetuko duten obrak Campezo Obras y Servicios SA enpresari esleitzeari. Obren bidez, herrigunea Urduñako sarera konektatuko da eta egungo ur biltegi erregulatzailea ordeztuko. Jarduketa hori gauzatzeko aurrekontua 423.154,75 eurokoa da, BEZa barne, eta zazpi hilabeteko epea dago gauzatzeko.