"Gure ohitura batzuk pagano kutsukoak dira eta beste batzuk kristau garaikoak, sarritan nahastuta agertzen dira"

Erabiltzailearen aurpegia Aitor Aspuru Saez   Kultura  Aiaraldea

"Gure ohitura batzuk pagano kutsukoak dira eta beste batzuk kristau garaikoak, sarritan nahastuta agertzen dira"

JUAN MANUEL ETXEBARRIA AYESTA (Zeberio, 1948) irakaslea da, baina urteak eman ditu ikertzen eta liburuak idazten. Testu hauetan euskal ohitura ugari jaso ditu, batik-bat Gorbeialdean eman direnak. Orain dela gutxi San Joan ospatu denez, elkarrizketa honen bitartez jai honen esanahi historikoari buruz gauza asko azaldu dizkigu.

Zein da San Joan jaiaren jatorria?

San Joan bagilean, kristau aroko izena dugu baina, kristautasuna Euskal Herrira etorri baino lehenagotik ospatzen zen egun hau.

Irrien Lagunak Elkartasun Taldea aurkeztuko dute gaur Pirritx, Porrotx eta Marimototsek

Erabiltzailearen aurpegia Izar Mendiguren Cosgaya   Kultura

Irrien Lagunak Elkartasun Taldea aurkeztuko dute gaur Pirritx, Porrotx eta Marimototsek

Pirritx, Porrotx eta Marimototsek Irrien Lagunak Taldea aurkeztuko dute gaur Donibane Aretoan. Ekitaldia 19:00etan izango da. Euskal Herriko elkarte ezberdinei elkartasuna adierazteko ekimena da "Irrien Lagunak Taldea".

Era honetan nahi dute maitasuna, eskuzabaltasuna eta elkartasuna bezalako baloreak jendartean zabaltzea. Horretarako, bolondresen sare bat osatzea da asmoa; aktore, musikari, kirolari etabarrak bidluko dituena. Sare horretako kideek ekitaldietan parte hartzeko borondatea da izan behar dutena.

Andaluziar Etxearen 9. aste kulturala

Erabiltzailearen aurpegia Iñaki Ibarrola Atxa   Kultura  Laudio Maiatzaren bukaera Andaluziar Etxeko kideek 9. aste kulturala enatolatu zuten.

Amurrio Antzokiaren VII. urteurrena. "Al norte del Eden" ikuskaria

Erabiltzailearen aurpegia Iñaki Ibarrola Atxa   Kultura  Amurrio None
Amurrio Antzokiak zazpi urte betetzen dituela eta, ikuskari berezia prestatu dute Adam-Dram kolektiboak eta Amurrioko hainbat elkartek. Igandean taularatuko da "Al norte del Eden" ikuskizuna, 19etan hain zuzen ere. Ikuskariaren protagonistekin egon gara, obra gehiago ezagutzeko.

Hauspoak bere ateak ireki ditu

Erabiltzailearen aurpegia Iñaki Ibarrola Atxa   Kultura  Amurrio None
Jende talde batek Hauspoa elkartea sortu eta egoitza ireki du Amurrion. Abendutik hona ugariak izan dira bertan antolatu diren hitzaldi, emanaldi zein tailerrak. Egoitzan diska, liburu eta bestelako materialak topatu daitezke, gai sozial zein politikoekin lotuak gehienak. "Diogenesen kupela" deitutakoa ere topatu daiteke bertan, truke-azoka moduan funtzionatzen duen txokoa. Hauspoa modu asanblearioan jarduten duen elkartea da. Asanbladak asteazkenetan egiten dira egoitzan bertan, arratsaldeko zazpietan.

Arrankudiaga-Zolloko Euskal Astea

Erabiltzailearen aurpegia Unai Gorostizaga   Kultura  Arrankudiaga-Zollo

Arrankudiaga-Zolloko Euskal Astea

Igande honetan hasita hurrengo larunbatera arte, Arrankudiaga-Zolloko lehenengo Euskal Astea egingo da. ”Euskaraz Bizi Nahi Dut” lelopean, helburuak argi eta garbi markatuta egon dira hasieratik.

Batetik, euskaren erabilerari bultzada handi bat eman nahi zitzaion, eta, bestetik, hori lortzeko herriko eragile guztien parte-hartzea ezinbestekoa ikusten zen. Abiapuntu horrekin, lanean aritu dira udaleko Euskara eta Kultura-Kirola lantaldetik. Esfortzuak merezi izan du, eta, ekimenei begira, eskaintza anitza bezain interesgarria ikus daiteke egitarauan.

Galiziako kulturari buruzko jardunaldiak hasiko dira gaur

Erabiltzailearen aurpegia Aitor Aspuru Saez   Kultura  Laudio

Galiziako kulturari buruzko jardunaldiak hasiko dira gaur

Gaur hasiko dira Galiziako Letren Eguna ospatzeko antolatu diren jardunaldiak. Aurten egun honen protagonista Valentín Paz Andrade izango da, idazle eta politiko galiziarzalea. Jardunaldien lehen hitzordua gaur da, 13:00etan. "A ostia en verso" antzerki taldeak Celso Emilio Ferreiro eta Valentín Paz Andraderen arteko ika-mika bat antzeztuko dute olerkien bitartez.

Donibane aretoa Euskadiko antzokien sarera batu da

Erabiltzailearen aurpegia Txabi Alvarado Bañares   Kultura  Orozko

Donibane aretoa Euskadiko antzokien sarera batu da

Orozkoko Donibane Aretoa Sareara batu da, Eusko Jaurlaritzaren Kultura Sailaren baitako antzoki publikoen sarera. 51 dira koordinadora horren baitan dauden aretoak. Udalaren arabera, Sarearen baitak egoteak Donibaneko programazioa handitu eta hobetzea ahalbidetuko du, Sarean lan egiten duten profesionalen lanaren bidez.

 Hala, adin guztientzako programazio egonkor bat bultzatzea da udalaren asmoa; antzerki, dantza, txotxongilo, pailazo eta antzeko ekintzekin, Begoña Olabarria Kultura Zinegotziaren hitzetan.

"Pianoak diziplina handia exijitzen du eta frustrazioa kontrolatu behar da momentu askotan"

Erabiltzailearen aurpegia Aitor Aspuru Saez   Kultura  Laudio

"Pianoak diziplina handia exijitzen du eta frustrazioa kontrolatu behar da momentu askotan"


ANTONIO OYARZABAL (Laudio, 1990) piano-jotzaile oso gaztea da. Hala ere, gauza garrantzitsu asko lortu ditu bere ibilbide profesionalean. Nazioarte mailan jarraituko ditu bere ikasketak eta bere lana, baina egun hauetan Laudion egon da.

Liburu-azokaren azken txanpa

Erabiltzailearen aurpegia Xabi Zalbide   Kultura

Liburu-azokaren azken txanpa

Aurten bosgarren urtez jarraian liburu–azoka egiten ari da udal-liburutegian.  Ekimenaren asmoa da norberak etxean erabili gabe dauzkan edo gura ez dituen liburuak, ipuinak edo komikiak liburutegira eramatea, beste batzuez trukatu ahal izateko. Liburu bakoitzeko txartel bat emango da eta horrekin beste liburu bat jaso ahal izango da. Liburuek, arduradunek ohartarazi dutenez, egoera onean egon behar dute.

EAJk eta PSEk hirigintzaz, kulturaz, etxebizitza sozialetaz eta soldaten izozketaz galdegin dute osoko bilkuran

Erabiltzailearen aurpegia Aitor Fernandez de Pinedo   Kultura

EAJk eta PSEk hirigintzaz, kulturaz, etxebizitza sozialetaz eta soldaten izozketaz galdegin dute osoko bilkuran

EAJk mozio bi aurkeztuko ditu martxoaren 26an ospatu behar den Laudioko Udal Osoko Bilkurak azter ditzan. Bilduko Gobernu Taldeak herriko Hiri Antolamendu Plan Nagusiaren garapenerako dituen epeak Hirigintza Batzordean hilabete baten buruan aztergai agertzeko eskaera luzatu dute lehenbizi jeltzaleek. Eztabaida honen harira, HAPN herritarren parte-hartzeaz garatzea helburu izango duen prozesua apirilaren 2. hamabostaldirako abian jarriko dela iragarri berri du Bilduk.

Kirol-kultura taldea sortzeko deialdia

Erabiltzailearen aurpegia Kaitin Allende Zaldunbide   Kultura

Kirol-kultura taldea sortzeko deialdia

Okondoko lagun taldeak, Okondon mendi eta natura taldea sortzea erabaki du eta aurrera eramateko martxoaren 21ean, asteazkenean, batzarra egingo da Kultur Etxeko liburutegian arratsaldeko 19:30tan.

Okondoko lagun taldeak, hainbat hilabetetan, galdeketak eta hausnarketa egin ondoren Mendi Natura taldea sortzea erabaki du. Taldeak bilera antolatu du asteazkenerako, taldea sortu eta helburu zein jarduerak azalduko ditu baita ideiak jaso eta eman ere.

Aiaraldeko bertsolariak finalean izango dira

Erabiltzailearen aurpegia Irati Mendiguren Cosgaya   Kultura

Aiaraldeko bertsolariak finalean izango dira

Aiaraldeko Altubepekoak eta Gasteizko Martin Ttipia taldeek finalerako txartela lortu zuten larunbateko kanporaketan. Arabako Kuadrilla Arteko Txapelketan aurkari izango dute Aguraingo Sorginetxe taldea, atzoko finalerdiko garailea.

Otsailean hasi zen bertso liga arabaldean. Geroztik hamarnaka arabar pasa dira txapelketaz txapelketa bertso idatzietan nahiz bat-batekoetan parte hartuz. Arabako bertso txapelketaren webgunean jarraipena egin diote ikusentzunezkoen bitartez.

Bihar emakumen egunerokoa eskenaratuko dute Donibane Aretoan

Erabiltzailearen aurpegia Irati Mendiguren Cosgaya   Kultura

Bihar emakumen egunerokoa eskenaratuko dute Donibane Aretoan

Martxoaren 11n, igande arratsaldez, Orozkoko Donibane Aretoan "Cruzadas cotidianas" antzezlana taularatuko dute. La Trapera antzerki taldearen azken lanak egunerokoan emakumeek pairatzen dituzten hainbat egoera agertuko ditu umorea eta sentsazio ezberdinak tarteko.

Cristina Castillo da obraren atorea, eta baita aktorea ere. 4 pertsonairen azalean sartuta orozkoarren arratsaldea gozatzeko aukera emango du.

4 eurotan jarriko dira sarrerak salgai, antzokiko leihatilan, lana hasi baino ordu bete lehenago.

Udalak agenda kulturala eskainiko du

Erabiltzailearen aurpegia Irati Moreno   Kultura

Udalak agenda kulturala eskainiko du

Herriko bizitza kulturala sustatu nahian, udalak, martxorako eta apirilerako agenda kulturala sortu du. Begoñe Olabarriaren arabera, kultura zinegotzia, agenda honen barnean zinema eta beste hainbat ekintza kultural agertzen dira, hala nola, antzerkiak, dantzak, pailazoak...

Agenda adin guztiak hartuko ditu bere baitan, edonork parte har dezake udalak proposatutako filma zein ekintzetan. Hasieran, udalak, aldi baterako froga gisa egingo du eta emaitza onak izatekotan urtero urri eta apiril hilabetetan zehar mantenduko du.