Bisoi europarra berreskuratzeko kanpaina hasi da fruituak ematen

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa   Kultura  Aiaraldea

Bisoi europarra berreskuratzeko kanpaina hasi da fruituak ematen

Bisoi europarra berreskuratzeko kanpaina hasi da fruituak ematen Aiaraldean. Hala adierazi dute Arabako Foru Aldundiko Ingurugiro Sailetik.

Bisoi europarraren presentzia areagotzeko “Life lutreola” ekimenaren partaide aktiboa da Aldundia. Proiektu horren estrategia nagusia bisoi amerikarraren populazioa txikiagotzean datza.

San Sebastian Jaiak jende ugari bildu zuen Okondon

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa   Kultura  Okondo

Ospakizun garrantzitsua da Okondon San Sebastian Jaia. Jende ugari igo zen askaltzera eta gero, zuhaitzak moztu ostean, herrigunera jaitsi ziren jaiarekin jarraitzeko.

Argazkiak: Olaia Otaola

"Rol jokoek duela 20 urteko "kondaira beltza" galdu dute"

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa   Kultura  Urduña

"Rol jokoek duela 20 urteko "kondaira beltza" galdu dute"

JOKIN GARCIA LABORDA (Bilbo, 1978) Abaco elkarteko kidea da; martxoaren 24tik 27ra bitarte rol jokoen topaketak prestatu dituzte Urduñan.

Topaketa batzuk egingo dituzue Aste Santuan Urduñan, zeri buruz?

"Omicron" izeneko topaketa antolatuko dugu, jokoen inguruan, batez ere rol jokoen inguruan, baina ez da ekintza bakarra izango. Kartak eta mahai jokoak ere eskainiko ditugu, eta baliteke mozorroen txapelketa (Cosplay) eta horrelakoren bat egitea.

Saharako gastronomia aitzakia izan zen kulturtartekotasuna lantzeko

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa   Kultura  Urduña

Adi Emakume Elkarteak "Munduko janak" ekimenaren edizio berria gauzatu zuen larunbatean Urduñan. Saharar jakiak dastatu zituzten hainbat urduñarrek eta horri esker jatorri ezberdineko auzokideekin harremanetan jartzeko aukera izan zuten.

Argazkiak: Lorea Porres

"Gure txerriei bizitza duina ematen saiatzen gara; aske hazten dira"

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa   Kultura  Orozko

"Gure txerriei bizitza duina ematen saiatzen gara; aske hazten dira"

LOREA MOMEÑE (Orozko, 1979) Euskal Herriko Txorizo Txapelketa irabazi du. Sariari buruz ez ezik, txorizo eta txerrien inguruan mintzatu da.

Zer da zehazki Mungian irabazi duzun saria?

Nerbioiko ur-jausia gauez

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa   Kultura  Urduña

Al filo de lo improbable blogeko kide batek Gorobelen, Nerbioi ibaiko ur-jausiaren ingurutan hain zuzen, egin zituen argazkiak gauez. Besteak beste, Urduña ikus daiteke.

Argazkiak: A. Pereda

Otxomaioetako kartel lehiaketa, abian

Erabiltzailearen aurpegia Izar Mendiguren Cosgaya   Kultura

Otxomaioetako kartel lehiaketa, abian

Urduñako udalak Otxomaio jaiak iragartzeko kartel lehiaketa aurkeztu du. Aurtengoa 32. edizioa izango da. Lanak entregatzeko azken eguna martxoak 4 izango da.

Kartelak Herritarren Arreta Bulegoan utzi beharko dira, Kale Zaharran. Guztira hiru kategoria egongo dira, 5-9 urtekoena, 10-14 urtekoena eta helduena. Txikiek 50€ eta 40€ jasoko dituzte sari gisa, gazteek 60€ eta 40€ eta helduek 450€.

"Don Nadies taldeak abeslari itsusia nahi zuen eta deitu egin zidaten"

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa   Kultura  Laudio

"Don Nadies taldeak abeslari itsusia nahi zuen eta deitu egin zidaten"

RUBEN BENGOA (Laudio, 1970) Don Nadies musika taldeko kidea da. Urtarrilaren 22an Drumgorri Aretoan arituko dira talde horretako kideak jotzen, Txapelpunkekin batera.

Urtarrilaren 22an Txapelpunkekin joko du Don Nadies taldeak. Nortzuk zarete? Kontzertu gehiago eman duzue?

Laudioko Gaztetxean eta Gasteizkoan jo dugu aurretik. 4 edo 5 lekutan egon gara: Ondarrun, Zaldibarren, Elorrion eta Alegian.

Egia esanda, askotan ezezkoa eman behar dugu gure lanak direla medio.

Bideo-jokoen euskarazko komunitatea izan du hizpide Urtzi Odriozolak

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa   Kultura  Amurrio Urtzi Odriozola Lizaso Laudion bizi den informatikaria da. Duela urtebete Game Erauntsia proiektua sortu zuen lagun talde batekin, bideo-jokoetan euskaraz aritzeko gune baten falta sumatzen zutelako.

San Sebastian Egunak ohitura bitxiak ospatzeko aukera emango du

Erabiltzailearen aurpegia Kaitin Allende Zaldunbide   Kultura

San Sebastian Egunak ohitura bitxiak ospatzeko aukera emango du

Urtarrilaren 20an, bihar, eta urtarrilaren 23an, larunbatean, Okondoko San Sebastianen izenean eraikitako baselizan izango da jaia, Otaola auzoan alegia.

San Sebastian Eguna

Urtarrilaren 20a iristen denean okondoar guztiek, eta inguruko herrietako pertsonek ere, Otaola auzoan dagoen San Sebastian baselizara igotzeko ohiturari tinko eusten diote. San Sebastian egun handia ospatzeko usadioa inoiz baino biziago dago herrian.

Sortzaileentzako pabiloi bat ari dira atontzen Burubio kultur elkarteko kideak

Erabiltzailearen aurpegia Txabi Alvarado Bañares   Kultura  Amurrio Burubio Kultur Elkartea sortu dute Amurrioko Maskuribai poligono industrialeko pabilioi batean entseatzen duten musika taldeetako kideek. Grabaketa estudioa, entsegu lokalak... eta beste hainbat azpiegitura eskaintzeko asmoa dute 164 metro karratuko pabilioian. Eskualdeko bestelako musika zein kultur taldeei luzatu diete proiektuan parte hartzeko gonbitea.

"13 gezur" antzezlana aurkeztu zuen Oihala Zabaltzen taldeak

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa   Kultura  Laudio

Ostiralean eta igandean "13 gezur" antzezlana eskaini zuen Oihala Zabaltzen taldeak Lanbide Heziketa Ikastetxeko areto nagusian.

Argazkiak: Aitor Burgoa

Enkantea egin zuten San Anton Jaietan, antzinako ohitura jarraituz

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa   Kultura  Amurrio  Amurrio: Baranbio

San Anton Jaiak ospatu zituzten Baranbion asteburuan. San Anton Baselizan elkartu ziren hainbat pertsona eta mezan, afarian eta dantzaldian parte hartu ez ezik, enkantean ere egon ziren. Jaietako enkantea antzinako ohitura jarraituz egiten dute urtero. Horretarako, pospolo bat pizten dute eta itzali arte egin ditzakete eskaintzak. Gainera, eskaintza egiten dionari ardo edalontzi bat ematen diote.

Argazkiak: Sofia Cisneros

“'Papamovil' izena perfektua da, patata erre beteak mugitzen ditugu-eta”

Erabiltzailearen aurpegia Izar Mendiguren Cosgaya   Kultura  Aiaraldea

“'Papamovil' izena perfektua da, patata erre  beteak mugitzen ditugu-eta”

NORA CALZADA ALDEKOA (Bilbo, 1986) Lekamañan bizi da, eta Papamovil proiektua sortu zuen duela bi urte. Eusko Labeleko produktuekin patata erreak bete eta saltzen dituzte furgoneta ibiltari batean.

Zuen proiektua ezagututa, normala arabarrei patatero deitzea...

Larunbatean egingo dute San Anton enkantea Baranbiogoi auzunean

Erabiltzailearen aurpegia Eider Bernaola   Kultura  Amurrio  Amurrio: Baranbio

Larunbatean egingo dute San Anton enkantea Baranbiogoi auzunean

Urtero bezala, urtarrilaren 16an San Anton enkantea egingo dute. Hainbat ekitaldi egongo dira bertan, baina nagusiena gaueko 21.00etan bertan ospatuko den enkantea izango da. Bertan eskainiko diren produktu gehienak txerrikiak izango dira, herriko jendeak eramandakoak. Hala ere, bertako produktuez osatutako otarrak ere egongo dira.

Enkante hau pospoloaren bitartez egiten da. Pospoloa amatatu arte egin daitezke eskaintzak eta eskaera egin duenari edalontzi bat ardo emango zaio.