api 26, 06:00 Laudio
Haur, nerabe, gazte, familientzat zein helduentzat jakintza-arlo ezberdinetako ekintzak antolatu ditu Aiaraldea Ekintza Faktoriak: elikadura, osasuna, hezkuntza, kultura, kulturartekotasuna, feminismoa... ardatz hartuta.
api 24 Amurrio
Egitarau oparoa prestatu du San Joseko Jai Batzordeak aurtengo festetaz gozatzeko. Apirilaren 27tik maiatzaren 1era luzatuko da egitaraua, ohiko osagai guztiekin. Auzolanean oinarritutako jaiak dira Amurrioko auzokoak eta batzordetik auzokide guztien inplikazioa eskatu dute, baita errespetuan oinarritutako eta erasorik gabeko jaiak izatea ere.